121 Zenbakia 2001-05-04 / 2001-05-11

EI-ren berriak

Eusko Ikaskuntzaren sorreraren argazkiak ikusgai Donostian

EI ren berriak Eusko Ikaskuntzaren sorreraren argazkiak ikusgai Donostian Donostiako Boulevard Kutxa Erakusketa aretoan ikusgai daude, apiriletik maiatzak 6ra arte, XX. mendearen hasieratik eta gerra zibila bitarteko epean eginiko hainbat argazki. Hauen artean, Eusko Ikaskuntzak Oñatin "1ª Congreso de Estudios Vascos de Eusko Ikaskuntza Sociedad de Estudios Vascos" izenburupean egin zuen bere lehenengo kongresukoak daude. Irailaren 1etik 8ra egindako ospakizun eta ekitaldiak islatzen dira besteak beste. 1918 urtean aurreskuak, Oñatin izan zen Kongresuan. Kongresuko argazkiez gain, Elkartearen bizitza luzean garrantzitsuak izan diren beste gertaera batzuetako argazkiak ere badaude: Arturo Campioni eginiko omenaldia, Eusko Ikaskuntzako 1932 urteko Batzorde Iraunkorreko bi argazki eta Euskal Elkarte Bazpatza besteak beste. Honez gain, euskal letretan garai hartan izandako maisu eta idazleen argazkiak ere badira ikusgai: Aitzol, Altube, Azkue, Baroja, Monzon, Orixe eta Unamuno beste batzuen artean. Argazki hauek Kutxako Fototekak duen 600.000 argazkiz osaturiko fondo batetik ateratakoak dira. Euskonews & Media 121.zbk (2001 / 5 / 4 11) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria