118 Zenbakia 2001-04-06 / 2001-04-20

EI-ren berriak

"Wilhelm von Humboldt Herria arakatzen. 1801" Jardunaldiak Bilbo, Gasteiz eta Gernika

EI ren berriak "Wilhelm von Humboldt Herria arakatzen. 1801" Jardunaldiak Bilbo, Gasteiz eta Gernika "Wilhelm von Humboldt Euskal Herria arakatzen. 1801" Jardunaldiak joan den apirilaren 5ean hasi eta 7an amaituko dira Gernikako Euskal Herria Musean, bertan egingo den erakusketa baten aurkezpenarekin eta ikerlari alemaniarraren testuen irakurketarekin. Jardunaldi hauek joan den apirilaren 2an Bilboko Eusko Ikaskuntzaren egoitzan aurkeztu ziren eta Joseba Agirreazkuenaga Jardunaldien koordinatzaileak, alemaniarraren izaera aldeanitza azpimarratu zuen. Bilbon, Gasteizen eta Gernikan izango diren Jardunaldi hauetan hizlari alemaniar eta euskaldunek hartuko dute parte eta linguista honen lanaren ikuspegi ezberdinak aztertuko dituzte, hala nola, bere egunerokoan Euskal Herriaz eta euskaraz jaso zituen idatziak. Anton Erkoreka, Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordea eta Joseba Agirreazkuenaga Jardunaldien Koordinatzailea izan ziren aurkezpenean. Euskonews & Media 118.zbk (2001 / 4 / 6 20) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria