Kontzertu eta Hitzarmen Ekonomikoaren azken Jardunaldia izan zen martxoak 22an Gasteizen
EI ren berriak Kontzertu eta Hitzarmen Ekonomikoaren azken Jardunaldia izan zen martxoak 22an Gasteizen Joan den martxoaren 22an Gasteizen "Kontzertu eta Hitzarmenaren etorkizuneko aukerak" izenburupean Kontzertu eta Hitzarmen Ekonomikoaren egitarauaren 4. Jardunaldia izan zen. Gasteizko Kultur Etxean garatu zen ekitaldiari Josemari Velez de Mendizabal Eusko Ikaskuntzako kudeatzaileak eman zion hasiera. Pascual Jover, Vital Kutxako lehendakaria "Consideraciones en torno al Concierto y Convenio Económico" izenburuko hizketaldi akademikoaren mintzalaria izan zen eta ostean, Ramon Rabanera Arabako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia mintzatu zen; azkenik Idoia Zenazurrabeitia, Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordeak eman zion amaiera "Kontzertu eta Hitzarmen Ekonomikoa" egitarauaren 4. eta azken jardunaldiari. Fue numeroso el público asistente a la Jornada "Perspectivas de futuro del Concierto y Convenio". Jardunaldiak amaiturik, datorren martxoaren 29an Bilbon, Ramon Lopez de Larrinaga Deustuko Unibertsitateko irakasle eta abokatua lehen solaskidea izango da "La experiencia de un negociador del Concierto y Convenio Económico" izenburuko hitzaldiarekin. Ekitaldia "Foru Ogasuna 500 urte" erakusketa jasotzen duen Bilboko Bizkaia Enparantzako Pabilioian, arratsaldeko 19:00etan izango da. Euskonews & Media 116.zbk (2001 / 3 / 23 30) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.