125 Zenbakia 2001-06-01 / 2001-06-08

EI-ren berriak

Eusko Ikaskuntzako Batzar Nagusia Miramar Jauregian

EI ren berriak Eusko Ikaskuntzako Batzar Nagusia Miramar Jauregian Joan den maiatzaren 26an Donostiako Miramar Jauregian 2001urteko Batzar Nagusia burutu zen. Gai zerrendak markatzen zuen bezala, lehenengo eta behin, iazko akten irakurketa eta onespena izan zen. 2000 urteko ekintza txostenaren aurkezpena izan zen ostean, gai zerrendari jarraiki; Juan Jose Goiriena de Gandarias, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariaren hitzetan "2000 urtea oso emaritsua izan da Elkartearentzat". Elkarreraginezko ikastaroek eta urte osoan zehar antolaturiko jardunaldiek aipamen berezia izan zuten. Banaturiko beka eta laguntzak eta Mediatekaren lanak ere azpimarratu zituen Juan Jose Goiriena de Gandariasek. Eusko Ikaskuntzako Nafarroako lehendakariordea den Mikel Aranburu, Elkarteko lehendakaria den Juan Jose Goiriena de Gandarias, Carlos Caballero, Eusko Ikaskuntzako Idazkaria eta diruzain ordea den Alberto Garate. Ekintza txostenaren ostean, Jesus Maria Alkain, Elkarteko diruzaina ohorezko bazkide izandatu zuten eta azkenik, iazko urteko balantze ekonomikoa eta emaitza kontuaren berri eman zen, batzarraren onespena lortuz. Eusko Ikaskuntzako Arabako lehendakariordea, Manuel Uriarte, Araban 2000 urtean zehar antolatu diren ekintzen berri emateko orduan. Argazkiak: Arantza Cuesta Ezeiza Euskonews & Media 125.zbk (2001 / 6 / 1 8) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria