122 Zenbakia 2001-05-11 / 2001-05-18

EI-ren berriak

"Euskonews & Media" VI. Jardunaldiak izan ziren Donostian

EI ren berriak "Euskonews & Media" VI. Jardunaldiak izan ziren Donostian "Euskara eta Justizia" izenburupean, joan den maiatzaren 4an "Euskonews & Media" aldizkari elektronikoaren apirileko monografikoari dagokion jardunaldia izan zen Donostiako Zuzenbide Fakultatean. Francisco Javier Ezkiaga, Zuzenbide Fakultateko Dekanoaren koordinaziopean, Abel Muniategi, Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordea, Jasone Urkola, Itziar Alkorta, eta Jon Agirrek hartu zuten parte. Gaur egun euskaraz sortzen den jurisprudentziari buruzko gogoeta ugari izan ziren, administrazioa euskaraz aztertu zen eta Eleria aldizkariaren lan garrantzitsua nabarmendu zuten. Hala ere, oraindik egiteko asko dagoela ere azpimarratu zuten solaskideek. Abel Muniategi Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordea, Jasone Urkola, Itziar Alkorta, Jon Agirre eta Francisco Javier Ezkiaga mahainguruan. Euskonews & Media 122.zbk (2001 / 5 / 11 18) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria