Euskara eta Zuzenbideko ikasketak Deustuko Unibertsitatean Euskara eta Zuzenbideko ikasketak Deustuko Unibertsitatean Cesar Gallastegi Aranzabal SARRERA Hurrengo lerroetan saiatuko gara azaltzen zuzenbidea eta euskara nola uztartzen diren Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Horretarako datu zehatz batzuk aipatuko ditugu, bakar bakarrik. Irakurleren batek informazio gehiago nahi izango balu, guregana zuzenean jotzea eskatuko genioke. NOLA ANTOLATZEN DIRA EUSKARAZKO IKASKETAK? Edozein ikaslek Zuzenbide ikasketak hasten dituenean, hau da, lehen mailako matrikula egiten duenean, euskarazko lerroan edo txandan bere burua sartu nahi duen ala ez erabaki behar du. Euskararen aldeko autua eginez gero, euskaraz eskainitako irakasgai guztietan matrikulatua izango da. Beste aukera erdera hutsez aritzea da. Euskarazko taldeak erderezkoak baino txikiagoak izan ohi dira. Tutoretza zerbitzua ere euskaraz ekaintzen da. ZEINTZUK DIRA EUSKARAZ ESKAINITAKO GAIAK? Zuzenbideko ikasketen irakasgai guztiak ez dira euskaraz ematen. Euskarazko eskaintza irakasgai enborreko eta derrigorrezkoetara biltzen da, gehien bat (derrigorrezko irakasgai horiek ikasketen oinarria, karreraren zati handiena, osatzen dute eta erdia baino gehiago euskaraz eskaintzen da). Irakasgai nahikotxo horiek, zuzenbide publiko nahiz pribatukoek, ikaslearen hizkuntza gaitasuna bermatzen dute bizitza profesionalari dagokionez Hona hemen euskarazko gaiak datorren ikasturteari begira: a) Lehengo maila Espainiako Zuzenbidearen Historia Konstituzio Zuzenbidea I Ekonomia Politikoa eta Herri Ogasuna Zuzenbidearen Teoria Zuzenbide Zibila I b) Bigarren maila Konstituzio Zuzenbidea II Zuzenbide Zibila II c) Hirugarren maila Zuzenbide Zibila III Administrazio Zuzenbidea I Foru Zuzenbidea Autonomia Zuzenbidea d) Laugarren maila Finantza eta Tributu Zuzenbidea I Merkataritzako Zuzenbidea I Administrazio Zuzenbidea II Zuzenbide Zibila IV e) Bosgarren maila Zuzenbide Zibila V MerkataritzaZuzenbidea II Finantza eta Tributu Zuzenbidea II Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Aurrekoez gain euskarazko irakasgaiak badira hautzako eta aukera askeko irakasgaien artean. Lehenengo kasuan badago zuzenbide pribatuko irakasgai bat (Ondasun Higiezinen inguruko Jabetzaren Zuzenbidea) eta Zuzenbide Publikoko beste bat (Espainiako Konstituzioen Historia eta Euskal Herriko Sistema Politiko Historikoak). Aukera askeko gaiei dagokienez, Euskara Tekniko Juridikoa I eta Euskara Tekniko Juridikoa II; gainera, ikasle euskaldunei biziki gomendatzen zaie ikasgai horiek egitea,euskaldunak hizkera juridikoan trebatzeko. Hurrengo ikasturteetarako euskarazko ikasgai gehiago aurreikusita daude baina ez ditugu hemen azalduko. ZEIN BALIABIDE DAUDE EUSKARAZKO IKASKEETARAKO? a) Argitalpenak Euskarazko liburuak izateko bere biziko ahaleginak egin ditugu, bai erderazko eskuliburuak itzuliz, bai sorkuntza bultzatuz. Apunteez gai, honako liburu totoloak argitaratu ditu Deustuko Unibertsitateak esparru juridikoari begira: Zuzenbide Zibilerako 5 eskuliburu. Administrazio Zuzenbiderako 3 eskuliburu. Finantza Zuzenbiderako liburu bat. Merkataritza Zuzenbiderako liburu bat. Euskara Juridikorako liburu bat. Hurrengo asteotan liburu berri bi plazaratuko dira. a) Euskara Juridikoaren Mintegia Mintegi honen helburuak bi dira: batetik, euskarazko ikasle eta irakasleei laguntzea, eta, bestetik, euskarazko hizkera juridikoa ikertzea eta lantzea. Horretarako baditu baliabide materialak: egoitza, tresneria, liburutegi berezi bat... Cesar Gallastegi Aranzabal, Administrazio Zuzenbideko irakaslea Euskonews & Media 120.zbk (2001 / 4 27 / 5 4) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.