118 Zenbakia 2001-04-06 / 2001-04-20

Gaiak

Derrigorrezko hezkuntzan folklorearen irakaskuntzaz hausnarketa batzu

QUIJERA, José Antonio

Derrigorrezko hezkuntzan folklorearen irakaskuntzaz hausnarketa batzu Derrigorrezko hezkuntzan folklorearen irakaskuntzaz hausnarketa batzu * Jose Antonio Quijera Folklorea eta Curriculuma Gabezia baten aurrekariak Euskal Herriko kultura tradizionala edo herritarra irakaskuntzarekin erlazionatuko duen edozei ekintzaren bilaketa gabezia baten oinarritik hasten da, batez ere hezkuntza maila baxuenei dagokionez. Egun, eta irakaskuntza zentro bat edo bestek aurrera eraman dituen esperientzia partzial eta murriztuak salbu, zentzu zorrotzean folklorea ez da material curricularra izan. Aurrekoaren ondorioa da, benetan folklorea nola eta zein unetan irakasteari buruzko aurre esperientzia funtsezko eta orokor bat ez egotea. Honekin batera, oraindik aztergai geratzen den eztabaida hauxe da: neska mutilen gaitasun desberdinen ikasketa eta garapenerako, folklorearen zehar lerroen erabileraren sustraiak finkatuko dituen oinarri teoriko curricularra. Honexegatik, eskuragarri dauden material urriek hain zabala den gai honen arlo edo alderdi oso zehatzak hartzen dituzte. Gehienetan, erabilera orokorrekoak ezin dira izan; gainera, ez dira eskolan erabiltzeko sortutakoak izaten, nahiz eta hezitzaileen borondate onak askotan erabiltzea, eta beraien ikasleen eskuragarri izan daitezen saiatzera, bideratzen dituen. Gaur egun, Haur Hezkuntzak, proiektu curricularraren ikuspegitik, folklorearen mundura jotzeko joera du, bereziki mitologia izaera duten arloetara, eta dantzarekin elkartuta dagoen ekintza fisiko eta psikiko mota garrantzitsu batera, garapen erritmikoa eta hasi berria den melodikoa, eta abar. Etapa honetako hezitzaileek adinerako pentsatuak dauden zenbait materialetara jotzen dute normalki, hala nola ipuinetara, psikomotrizitate ekintzetara, musika eta besteetara, hauekin haurra bere koordinazio gaitasunak eta erritmikoak garatzen jozten delako, izpiritual corpusaren zati bat ezagutuz eta bertan barneratua sentituz. Haurren etapako helburu berezien lorpena erraztuko lukeena,zehatzak diren materialen eta sortuko diren beste batzuen erabilera egokia litzateke duen. Lehen Hezkuntzan, folklorearekiko erdietsi eta garatuko liratekeen gaitasun eta jarreren oinarria egokia litzateke. Honela oinarri sendo bat finkatuta, ezagutza eta trebezien hobekuntza Bigarren Hezkuntzan letozke. Folklorea eta garapen curricularra Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara iristean ezarritako proiektu curricularrak, ikaslea euskal kultura izpiritualetik geroz eta gehiago banatzeko joera du. Norabide aldaketa hau, Lehen Hezkuntzaren aurreneko urtetan ia nabaria ez dena, ikaslea bere hezkuntza proiektuan aurrera doan heinean geroz eta nabariagoa egiten da, eta Bigarren Hezkuntzako urteetan oso urriak dira, oro har, kultura tradizional/herritarraren erreferentziak bere xehetasun guztietan. Bertsolaritza, adibidez, salbuespen bat izan ohi da. Hau zenbait arrazioiengatik gertatzen da: folklore arloan berariazko programazioen gabezia; neska mutilek bereganatu behar dituzten eduki kontzeptualen ugaritasuna; ikaslea izaera unibertsalagoa duen kultura batera irekitzea, Euskal Herriko biztanle gisa gertuago duen errealitate baten garapenaren heburua galtzaile ateratzen delarik; egokiagoa den materialaren gabezia hezitzaileak kultura era sinple eta errazago batean gelara hurbil dezan, eta abar. Helburu orokorra Oinarrizko Curricular Diseinuak Lehen Hezkuntzarako ezartzen dituen Helburu Orokorretara hurbilduz gero, etapa zehatz honetako ikasleak bizi diren giza taldearen kultura tradizionalaren esparrua ezagutzeari buruzko nolabaiteko beharra adierazten duten zenbait helburu aurkitu genitzake. Beraz, honela folklorea curriculumean barneratua geratzen da. 10. Helburuan bereziki indar gehien ematen zaio modu orokor batean behar honi: "Euskal Herriaren eta bizi den komunitatearen berarizko ezaugarri sozio kultural batzuk ezagutu, bizi izan eta baloratzea, bere ingurunea eta euskal kulturara moldatuz, moldatzeko prozesu hori konformista ez baizik eta aktiboa izango delarik. Eta, eraberan, hurbileko giza talde eta kulturen ezaugarri eta funtzionamenduak ezagutu, beroietan interesatu eta baloratzea". Helburu hau bideratzeko garaian aurkitzen diren klabeak testuingurutzatutako zenbait habileziatan oinarritzen dela demagun, ezagutzakoak eta jarrerakoak batera: "identifikazioa", "ezagutza"eta "balorazioa", Giza talde zehatz baten partaide delarik, bere aldagai kultural guztiekin, eta izpiritu kritiko batez. Hemen zeregin profesionalaren arauak zehazten dira. Etapako helburu orokor bat da, zeinean ez diren alor konkretuak zehaztu behar, eta are gutxiago eduki blokeak. Proposatutako helburuen lorpenaren garaian, Ikaskuntza Erreformaren klabe metodologikoa globalizazioa dela ez dezagun ahantz, hala nola orokorrak nola gelakoak. Haurraren eguneroko errealitatera gehiago hurbilduz, Garapen Curricularraren Dekretuan, Ingurune fisiko naturala eta sozio kulturalaren ezagutza izeneko ikasketa eremu bat aurkitzen dugu. Bertan berriro zehazten dira Helburu Orokorrak, baina kasu honetan alor konkretu honetarako, eta folklorearen sarrera curricularra identifikatzen da berriro ere, 3. helburuan bereziki: " Ingurune fisiko eta sozialaren ezaugarri nagusienen eta ingurune horretan ematen diren giza jarduera usuenen (lana, kultura, aisia, etab.) arteko erlazioak ezartzea, gizarte mailako diferentziak ezagutu eta kritikoki baloratuz eta horien ondoriozko bereizketak gaitsetsiz." Alor berdinaren barnean jarraituz, aurrean aipatutako Dekretuan aurkezten diren eduki blokeetako, 4. blokean aurki genezake, Giza Ingurunea izenburupean, eduki kontzeptual, prozedurako eta jarrerakoen multzoa, folklorearen ikuspuntutik adierazitako heburuaren aipamena egiten duena. Eduki kontzeptualen barruan, 4. taldean "Giza ekintzak" izenekoarekin topatzen gara, eta bertan 2. atalean, "Ekintza kultural eta artistikoak" . Oraindik argiago agertzen da 7. blokean, non kultura tradizionala aipatzen da, argi eta garbi, eta noski folklorea eduki kontzeptualen 4. taldean, "Euskal Herriko ohiturak,usadioak eta adierazpen kulturalak, aintzina eta gaur." Hezkuntza Artistikoa bezala ezagutzen dugun eremuan, bertako helburu guztiak, neurri handiagoan edo txikiagoan, folklorearen adierazpena agertzen dutela beha genezake, batez ere alderdi musikal eta koreografikoetan, non 11. helburua aurreko hamarren elkarketa orokorra den. Orain aztertutako eremuaren eduki bloketan zentratuz, 3. blokeko C atalean, "Musika" izenburupean, folkloreak agertutako alderdi gehienak biltzen dira (ez denak, zehatzak diren batzuk aurreko eremuan agertu baitira, "Ingurunearen Ezaguera" izenekoan, eta beste batzuk baita ere, hizkuntzaren trataera ikuspuntutik lantzen dira): 1.Adierazpen musikalaren oinarri eta baliabideak: Gorputza. Dantza. Musika tresna. Pieza instrumentala. Abestia: alderdi musikal eta adierazkorrak. 2.Euskal Herriko itxura eta musika tresna herritarrak. Aurreko guztiarekin, irakaskuntza zentroak bere Irakaskuntz Proiektu Curricularra gauzatu behar du, zentro horrek ikasketa prozedura osoan parte hartzen duen eskola elkarteak hartu nahi dituen identitate ikurrak eta baloreak zehaztu ondoren. Hemendik aurrera, lan taldeak eta mintegiak Gelako Programazioak gauzatuko dituzte; zehaztapeneko hirugarren mailan unitate didaktikoak eratuko dituzte, beraien ikasleek, aurrez garatutako helburuak (goialdean aipatutakoak eta beste batzuk) lor ditzaten. Folklorearen inguruko unitate hauek osatzeko klabea, zikloko eta gela barneko ikasketa prozesuaren oinarrizko eta benetako zelula, ZEHAR LERROA da. Gaur egun inork ez du ulertzen irakaskuntza bakoitza bere aldetik doan multzo disjuntuetako edukien partzelazio gisa. Alderantziz, ikasketa prozesuak arlo desberdinetako helburu banatuen lorpenaren globalizazioa hartzen du bere gain. Zehar lerroa, hitz gutxitan esateko, etapa barruko, gela eta zikloko programazioen ikuspuntutik unitate didaktikoaren beraren eremu desberdin hauen elkarketan sustraitzen da. Metodologikoki hitz egiteko, "horizontaltasun" (zehar lerroak) harremanak aprobetxatzealitzateke, ikasketa eremuen gainean oinarritutakoan (zutabe bertikalen moduan), non hauetatik globaltasuna era natural, testuingurutzatu eta esanguratsu batean agertuko litzatekeen. Folklore gaiaren unitate didaktikoak eratzeko ideiak Argi geratu behar duen ideia bat, ondorengoa da: zentroaren ezaugarrien arabera zentroaren barruan eta ziklo zehatz batetako taldeko partaide diren profesionalek eratuko dituzte unitate didaktikoak. L.H. eta D.B.H.ko mailetan eta eskola hezkuntza ingurunean curriculumaren barnean folklorearen trataerarekin lortzear dagoen helburua ez da inola era "dantzariak" lortzearena, ezta ere musiko tradizionalak lortzearena, baizik eta errealitatearen ikuspegi orokor bat ematearena arlo desberdinen globalizazioaren ikuspuntutik, haurrari ezagutza batzu eskaintzea, gizartearen barneko gizabanako gisa garatzen eta bideratzen lagunduko duen jokabide prozedura eta jarrerak eskaintzea, ezagutzera iritsi behar duen ezaugarri kultural bereziak dituen giza talde baten partaide dela konturatu eta ohartuz. Emaitza gisa lortuko den unitate didaktikoak, bete behar du, lehe fase batean behintzat helburu hau. Irakasleak ez du haurra garapen koreografiko handiz hornitu behar. Euskal Herriko kultura herrikoiaren alderdi zehatz batzuen erakustea besterik ez du bilatzen, beraien partaide eginik, ikasleak bere giza eremu eta eremu kulturalaren parte bezala onar ditzan, ahalik eta modu erakargarrienean. Honekin batera, unitatearen eratzeak arlo curricular desberdinen globalizazioa bilatu behar du, eta honetarako folklorea ongi hornitutako gaia da. L.H. eta D.B.H.ren ikuspuntutik folklorearen garapenean partaide dira gutxienez, hizkuntz alderdiak, alderdi sozialak eta artistikoak. Argazkiak: Danona Lekeitioko Eskola Publikoa/Zubilleta Ikastetxea Euskonews & Media 118.zbk (2001 / 4 / 6 20) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria