Korrexidorearen egonaldiak Bizkaiko Jaurerriko lurraldeetan XVI. mendean: Durangoko Tertzioa edo Herena Korrexidorearen egonaldiak Bizkaiko Jaurerriko lurraldeetan XVI. mendean: Durangoko Tertzioa edo Herena Jaione Agirre García Bizkaiko Jaurerria edo Konterria 1372tik Juan I Gaztelako erregearen esku geratu zen herentziaz (bere amaren bitartez), berau izango da handik aurrera bertako jauna. Jaurerriaren barne antolaketa modu desberdinetan sailkatua zegoen: Batetik, hiru zatitan bereizi ohi zen jatorri eta izaera geo politikoz: Bizkaia zentrala edo nuklearra, Enkarterriak eta Durangoko merindadea (baziren neurri txikiago batean: Trutzios edo Orozko bezalako entitateak, lehena banatu eta bigarrena barneratu egin zirenak denboran zehar). Bestetik, juridikoki, batetik Lur Laua (elizateek merindadeetan banaturik osatua), eta bestetik hiribilduak eta hiria (Orduña, bera ere hiribildu bezala fundatua XV. mendearen lehen erdialdean hiri bihurtu zena). Ez luzatzeagatik zehaztasunik ez dugu emango honetaz, baina gatozen harira, "tercio" deitutako azpibanaketarekin. Tertzioak eta haien funtzioak Tertzio edo heren hauek Bizkaiko hiribilduak eta hiria hiru multzotan banatzeko unitatea ziren, izenak dioen bezala. Tertzio edo heren buruak eta haien inguruan biltzen ziren hiribilduak hauexek ziren: lehen herenean Bermeo (Lekeitio, Ondarroa, Gernika, Plentzia, Errigoiti, bilduz bere tertzioan), bigarren herenean Bilbo (Balmaseda, Portugalete, Miraballes, Munguia, Larrabetzu rekin) eta Durangoko Tabira hirugarrenean (Orduña, Villaro Areatza , Otxandio, Elorrio, Ermua, Markina, Gerrikaitz ekin) . Buru bakoitzak bere hereneko beste hiribilduen ordezkaritza lana egiten zuen Jaurerriaren aurrean ; Jaurerriaren izenean ere, hirurak batera joan ohi ziren gortera, erregearengana, batzuetan (inoiz koroaren ordezkariei buruzko kexekin, bestetan eskariak egitera...); Jaurerriaren, korrexidorearen edo erregeren aginduak edo deialdiak zirenean ere, heren buruek adierazi behar zutenonarpena , eta ondoren tertzio buru bakoitzak, hereneko beste hiribilduei abisatzeko beharkizuna zeukan. Jaurerrian Koroaren ordezkari nagusiena den korrexidorearen bizileku ere izango dira hiru heren buruak. Jaurerriaren ageriko partaide gisara agertzen zaizkigu, beraz. Tertzioen garrantzia ere ikusten da 1483an Isabel Katolikoa, Gaztelako erregina, eta bere alaba Juana, Bizkaira etorri zirenean, lehenengo Bilbora joan ziren, handik Bermeo eta Gernikara, erreginak Jaurerriaren pribilegioak zin egin zitzan; eta azkenik Durangora. Ez dakigu, Bilbon ere zin egin zituen, baina Bilbotik Durangoko Tabirara irailaren 19an iritsi zirenean badakigu, bertako pribilegioak zin eginarazi zizkiotela , beraz pentsa daiteke Bilbon ere zin egingo zituela. Korrexidorearen egonaldien auzia XVI. mendean Erregeak bere ordezkari gisa Bizkaira bidalitako korrexidoreak, Jaurerriko hiribilduetara bisita egin beharra zeukan urtero. Durangoko hiribildura egin ohi zituen ikustaldietan, hiribilduaren egoera ikuskatzeaz gain, hiribilduko kontuak ere gainbegiratzen zituen eta eguneroko bizitzari buruzko aginduak ematen , beste hiribilduetan egin ohi zuenez. Dena den, inoiz aginduak eta betebeharrak Bilbotik bertatik bidaltzen zituen . Sarritan auziak konpontzeko korrexidorearengana joaten ziren, diru askoko apelazioetan nahiz garrantzi handiko pleitoetan, eta bera Durangon ez zegoenean Bilbora joan ohi ziren ; beraz, hiribildu barruko arazo konpon ezinetan ere parte hartzen zuen korrexidoreak (adibidez hiribilduko ofizialak, hots, konpondu behar zutenak, inplikatuak zirenean). XVI. mendean, Batzar Nagusietatik Erreximenduak izeneko bilkura txikiagoak eta sarriagoak sortzen direnean Jaurerrian (hauetatik hurrengo mendean Diputazioa jaioko delarik bilkura permanente eran hasieran, eta geroago guk ulertzen dugun eran), arazoak sortu ziren herenen buru desberdinen artean, non egin behar ziren erabaki ezinik. Jaurerriko erreximendu hauek, hiribilduen beraien aldetik eginak izan ziteztekeenedo Lur Lauak, hots elizateen ordezkariek, beraien aldetik eginak (Erreximendu Partikularrak deitzen dira hauek) edo hiribildu nahiz elizateen ordezkariek osatuak izan zitezkeen (Erreximendu Orokorrak deituak). Berez, korrexidorea bizi zen lekuetan egiten ziren, beraz, Bilbon izan behar zirenean hara joatera deitzen zien korrexidoreak, heren buruei gutuna bidaliz eta gero hauek haien hereneko beste hiribilduei abisatuz . Durangoko hiribilduan ere bizi ohi zenez, Jaurerriko Herenetako baten hiriburu zelarik, han ere biltzen ziren erreximenduak Bermeo eta Bilbon bezala. Egia esan, XVI. mendean borroka latzak sortu ziren gai honen inguruan. Eztabaida aspektu hauetan zegoen: korrexidorea non bizi behar zen urtean zehar (Bilbon soilik, Bilbon eta Bermeon ala Bilbon, Bermeon eta Durangon ) eta zenbat denboraz leku bakoitzean (heren guztietan bizi behar bazuen, guztietan berdin izan behar zuen,...). Honek guztiak boterearengatik borroka egon zela adierazten digu eta hiribildu bakoitzak Jaurerriaren barruan zeukan indarraz ari zirela borrokan, bakoitzak berea galdu nahi ez zuelarik. Fernando eta Isabel, Errege Erregina Katolikoek, Chinchilla lizentziatua Bizkaira bidali zutenean bandoen gerraren arazoarekin amaitzeko, Salamancatik 1486ko abenduaren 13an bidalitako gutunean, " ... en la villa de Bilbao y en las otras villas e çiudad y / tierra llana del nuestro condado de Vizcaia" ordenantzak egiteko eta egindako zuzenketak nola betetzen ziren ikustera eta betearaztera bakoitzera joateko agindu zioten . Dirudienez bada, korrexidorea Bilbotik aritzen zen lanean, lehen une batean behintzat. Baina Durango eta Bermeo beti hartu behar zituen kontuan, zeren lehenago, azaroaren 23an, Errege Erregina eurek Chinchilla berari Salamancatik agindu zioten ikus zezala: " ... sy heran de la hordenança e forma que el dicho liçençiado de Chinchilla hordenara e diera a la noble villa de Biluao e a la noble e leal villa de Bermeo, cabeça del dicho nuestro Sennorio de Viscaya ..." Durangoko hiribilduan, bandoei jarraitu gabe aldatuz kontzejuko ofizialak . Hasieran, Erreximendu bilerak, edozein motatakoak zirela ere (orokorrak, hiribilduenak, Lur Laukoak,...), tertzioetan egiten ziren . Ditugun dokumentuen arabera, kexak 1514/11/07an hasten dira, Valladoliden, Juana erreginak Bizkaiko hiribildu eta hiriaren prokuradore gisa Martin Ruiz Ertzillakoa k egindako eskaera entzunda, korrexidoreari bere aurreko gutunak beteaz, tertzioetan bizitzeko agindu zionean, biztanleek lehen instatzia urrutian izan ez zezaten . Arazoek jarraitu egin zuten, 1528/04/24an, Madriletik Carlos I.a Gaztelako erregeak berdina agindu zion berriro Bizkaiko korrexidoreari; Bizkaiko Hiribildu eta Lur Lauaren Batzarreko prokuradore zen Juan Perez Maretxagakoa k eskatu legez launa hilabetez biziz Bermeon, Durangon eta Bilbon ordena horretan, aurrez egin ez zuenez noski . 1530/06/28an Carlos I.ak berretsi egin zuen agindua, herenen ordena Bermeo, Bilbo eta Durango izatera aldatuz (ordena honek hiribilduen garrantzia adieraziko zuen seguruenik, kontuan izan behar dugu zeinen garrantzi handia ematen zitzaien zehaztasun hauei garai hartan, prozesioetan, batzarretan esertzean, etab.); baina kasu honetan kexak jarri zituzten Bilbok eta Orduñak (nahiz berez tertzioz Durangokoa izan, Bilborekin hobeto komunikatua zegoelako) beste prokuradore bat bidaliz gortera, Enkarterrietako Batzar Nagusietako prokuradorearekin batera, korrexidorea urte osoan Bilbon bizi zedila eskatuz . Tertzioetako agindua betetzen hasi zen, 1532/03/08an Durango ikusten baitugu Antonio de Saabedra korrexidorea, zegokion lanean . Baina gutxi iraun zuen 1528 eta 1535 tartean auziak jarraitu baitzuen; alde baten eta besteen eskaerak direla eta, Errege Kontseilukoek: Medina del Campon 1532/07/05an egindako autoan agindu zuten Bilbon sei hilabetez egon zedila, lauz Bermeon eta biz Durangon, honen bi hilabete Bilbori emanaz, beraz; gainera agindu zitzaion korrexidoreari tertzioetan bizi zenean, tertziokobeste hiribilduak bisitatu behar zituela . 1534/02/04ean, Madrilen Erregeak agindu zuen korrexidorearen egoitza Bilbo izan zedila bost hilabetez, Bermeo lautan eta Durango hirutan . Azkenean 1535/07/02, Valladoliden don Carlos eta bere ama Juanak errege agindua eman zuten, erresidentziako epaileak korrexidoreak bezala launa hilabetez bizi zitezen Durango, Bilbo eta Bermeon, leku denetako kaltetuak kexa zitezen, eta ez egiten ari zen moduan soilik hiribildu batean (esaten ez den arren, Bilbo izango zen hiribildu bakar hori seguruena) ; eta hil beraren 30ean eta berriro abuztuaren 17an korrexidorea ere herenetan izan zedila agindu zuen (gehiago zehaztu gabe) . 1554/02/05ean jadanik bada berririk: Durangoko Tabiran Lariztarren dorretxean hiribilduan bilera egin zen Bizkaiko korrexidorearen tertzioei buruz aritzeko, non bizi behar zen esanaz, Bilbao, Durango eta Bermeon . 1560/06/22ean, Toledon Felipe II.ak probisio berria egiten du launa hilabete bizi zedin herenetan, Santxo Martinez Aspiozakoa k, Bermeoko errexidore eta bere tertzioko prokuradoreak, esan baitzion erregeri, korrexidoreak zuela urte gutxitik Bilbon bizi zirela beraien interesengatik (itsasoko 4 hiribilduetatik gertu, baina besteengandik urruti, Bizkaiko Jaurerrian 22 hiribildu eta hiri bat egonik eta 62 kontzeju hiru Tertzioetan); eta bandoengatik aitzakia fosildua ziurrenik eta menditsua izanik delituak zeudela, eta pobreek ezin zuten Bilbora joan haien auziak garbitzera .1561/02/08.ean kexa desberdinen ostean, Felipe II.ak erabaki zuen sei hilabete egin zitzala Bilbon, bi Durangon 1562ko azaroaren 1etik, baina kexa gehiagorengatik, erregeak Errege Kontseiluaren esku utzi zuen azken erabakia . Aldi berean 1563/04/27ean, Bilbon Bizkaiko Korrexidore zen Lope de Montenegro Sarmiento lizentziatuaren egoitzan Lur Lauko Erreximendua egin zen, eta Bermeo eta Durangoko hiribilduek Errege Kontseiluarengadik lortutako exekutoriaz mintzatu ziren arren, korrexidorea eta Lur Lauko ordezkarigehienak ados jarri ziren korrexidorea Bilbo inguruan bizi behar zenaz, Bizkaiko Lur Lauaren jurisdikzio barruan, aurreko korrexidore askok egin bezala, bidaia eta gartzela gastua gutxitzeko, eta auziek leku bakarrean izan zezaten jarraipena ; gainera Foruaren arabera Bermeon korrexidorearen teniente generala egoteko aginduta zegoen eta Durangok ere bazuen bere tenientea (Enkarterriek bezala); horregatik erabaki zuten eskatzea errege exekutoria kentzeko . Urte bereko uztailaren 20an, Madrilen, Felipe II.ak Bizkaiko prokuradoreek eskatuta Bizkaiko korrexidorea zen don Juan de Aguilarri, galdeketa egin zitzaion eta esan zuen egoitza tertzioetan zuela, hots, 1499tik erregeak agindu zuela Bilbon izatea, legua bat inguruan, baina beharrezkoa izan zenez 1535 arte tertzioetan bizitzera joan zela (launa hilabetez leku bakoitzean) eta utzi zela garesti ateratzen zelako auzitara zihoaztenentzat; kexak kexa, erregeak nahi zuen lekuan egoteko agindu zuenez, azken 25 urtetan Bilbon bizi zela, urtero atereaz hiribilduak bisitatzera . Hilaren 31an Martin Otsoa Ibietakoa lizentziatuak, Durangoren eta Bermeoren izenean, Bilbon Bizkaiko korrexidore zen Montenegro Sarmiento ri, Bilbotik atera dadin eta Bermeo eta Durangon ere bizi dadin gutun exekutorioa notifikatzen dio . 1565ean Madrilen Felipe II.ak erabaki zuen, Errege Kontseiluak bere esku utzi ondoren berriro, hiru herenetan bizi zedila . Beraz badirudi urteroko aginduaren zain egon behar zela asuntoa edo eta korrexidoreak agindu espezifikoa jasotzen ez bazuen, nahi zuena eginten zuela. 1567/12/12, Durangoko hiribildukoek Pedro lbañez de Lugo ri, Bizkaiko korrexidoreari, eskatu zioten gortearen agindua beteaz bi hilabetez jarraian bizi behar zela hiribilduan (bertan 1567/11/10tik egon baitzen soilik) edo protesta egingo zutela; korrexidoreak Bilbora alde egin nahi zuen erregearen aginduz 12 galeoi nola egiten ziren zaindu behar zuelako eta, beraz, Durangon falta zitzaizkion egunak udan itzuliko zela betetzera,koroak galerazten ez bazion . 1569/04/16ean, Durangoko Tabiran kontzejukoak bildu ziren Bizkaiko korrexidorea zen Juan de Ovalle de Villena lizentziatuak erreximendua Bilbon deitu zuelako eta Durangon behar zuen; horregatik, korrexidoreak Durangoko hiribilduko alkatea eta errexidore bat preso sartu zituen, baina Errege Chancilleriatik ekarritako gutunaz askatu zituen; orduan korrexidoreak eskatu zuen turnoena Bilbon erabaki zedila okupatua zegoelako; Durangokoek Bermeokoekin kontsultatuta, bina ordezkari bidali zituzten korrexidorearekin turnoez bakean aritzeko eta Bizkaiko Batzarren akordioen liburuan jartzeko, edo bestela Bermeokoekin batera auzia jarraituko zutela . Horrela uztailaren 20an eta 21ean, Bermeon egin zen korrexidorearekin Hiribilduen eta Lur Lauko ordezkarien Erreximendua . 1571/02/09an ere ikusten dugu Durangoko Tabirakoek Valladolidera prokuradore gisa bidalitakoari epea luzatu zioten, Bizkaiko erreximenduen turnoagatik Bilboko hiribilduarekin zuten auziaren epaia ematear baitzegoen . 1573/04/28ean, Bilbon Durangoko ahaldunak esan zuen korrexidorea ez zela bi hilabetez Durangon bizi, horregatik korrexidore berria eskatu zuen, eta Areatza, Ermua, Otxandio eta Miraballes elkartu egin zitzaizkien; aldiz, beste hiribilduetakoek ez zeudela ados erantzun zieten . 1579ko urrian, Bilbon Bizkaiko Erreximendu Orokorrean, Durangoko hiribilduko prokuradoreek adierazi zuten Durangon izan behar zela bilera hori, heren txandaz, honela, konpontzeko, hurrengoa Durangon izan zedila eskatu zuten; Jaurerriko Prokuradore orokorrek tertzioetan ibiltzea ez zela beharrezkoa ihardetsi zieten, eta gainera hiribilduetan baino, Jaurerriko tituloen arabera korrexidoreak Lur Lauan beharko lukeela egon, hala ere, azkenean Erreximendu Orokorrean erabaki zen Durangoko hiribilduari bere turnoa gordetzea . Baina disputa hauek ez ziren XVI. mendearekin bukatu zoritxarrez, XVIIan jarraitu egin zuten . Ondorioak XVI. mendean ikusten da Bilbok Jaurerrian hartu duengarrantzia, heren buruen artean berea bihurtu baita garrantzitsuena. Korrexidoreak ez du handik mugitu nahi, portuarengatik, etab., estrategikoa eta oso garrantzitsua zelako.Ondorioz, Bermeo eta Durango, 1500ean sortutako Erreximenduak beraien hiribilduetan ospa zitezen eta korrexidorearen audientzia ere han ospa zedin zeuzkaten pribilegioak gorde zitezen, borrokatu beharrean aurkitu ziren. Honekin guztiarekin, Bermeok, ordurarte jaurrerriko hiriburu zenak, nagusitasuna galdu zuen Bilboren aurrean, oraindik izena gorde zuen arren; hala eta guztiz ere, galtzaile nagusia Durango izan zen, berari murrizten zaizkiolako gehien korrexidorearen egonaldiak, hots boterearenak; nahiz eta nolabait koroak bere babesa ematen dion oraindik, azkenean berak ere murriztuz zeukan pribilegioa. Hor ikusten da botereen desplazamendua eta, ondorioz, sortutako borroka. Bilbo indartu egin zen XV eta XVI. mendeetan zehar, eta bere botere ekonomikoa handitu zuen heinean, pisu politikoa eskatu zuen, eta berak bakarrik egin zion aurre Bermeo eta Durangori (uneren batean elizateek eta korrexidoreak berak ere lagundu zioten arren, interes propioengatik). Baina beste biek ez zuten errenuntziatu, eta ia XVI. mende osoan zehar eta XVII.ean ere auzi amaitezina bihurtu zen korrexidorearen egoitzaren hau. Hiribildu bakoitzak koroarengandik lortzen zuen atentzioa eta bere barne arazoen konponbidea errazteko modua zen jokoan jartzen zena auzi honetan, Jaurerrian zeukaten lekuaz gain, eta denborarekin galdua zeukaten Bermeo eta Durangok Bilboren aurrean. Iturriak eta Bibliografia Iturriak Argitaratugabeak: Durangoko Artxibategi Historiko Munizipala (D.U.A.H.): Documentos Antiguos (1 7. legajoak), Akta Liburuak eta Kontu Liburuak, Elizako Liburuak. Bizkaiko Foru Artxibategia (B.F.A.): Bizkaiko Korregimenduaren atala (B.K.A.). Archivo de la Real Chancillería de Valladolid (A.R.Ch.Vall.): Sala de Vizcaya ko auziak. Argitaratuak: El fuero. Privilegios, Franquezas y Libertades del M.N. y M.L. Señoríode Vzicaya,Bilbo, Bizkaiko Foru Diputazioa, 1977. HIDALGO de CISNEROS AMESTOY, C.; LAGARCHA RUBIO, E.; LORENTE RUIGÓMEZ, A.; MARTÍNEZ LAHIDALGA, A.; Colección documental del Archivo Municipal de Durango, Fuentes documentales medievales del País Vasco 20, 21, 22 eta 23. ZZ.EE., Juntas y Regimientos de Vizcaya: Actas de la Tierra LLana 1558 1600, Bilbao, Bizkaiko Batzar Nagusiak, 1994 1999, 6 tomos. (CD rom ean ere argitaratuak hiribildueen eta hiriaren Batzarrekin batera, 1999) ZZ.EE., Juntas y Regimientos de Vizcaya: Actas de villas y ciudad 1536 1600, Bilbao, Bizkaiko Batzar Nagusiak, 1994 1999, 3 tomos. (CD rom ean ere argitaratuak Lur Lauaren Batzarrekin batera, 1999). Bibliografia GARCÍA GALLO, Alfonso "El régimen público del Señorío de Vizcaya en la Edad Media", in Ikaskuntza Historikotako Batzarrea: Bizkaia Erdi Aroan, 1984ko Abendua, Bilbo, Eusko Ikaskuntza, 1986. GARCÍA de CORTAZAR, F.; MONTERO, M.; Historia de Vizcaya. De los orígenes, la Edad Media, el Antiguo Régimen a los siglos XIX y XX., Donostia, Txertoa, 1994. GARCÍA de CORTÁZAR, J.A.; ARIZAGA B.; RIOS, M.L.; del VAL, I.; Bizcaya en Edad Media, San Sebastián, Haranburu, 1984. ITURBE MACH, Andoni, Durangoko historiari buruz ohar batzuk, Bizkaiko Herrien Monografiak: Durango, Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia, 1993. ITURRIZA y ZABALA, Juan Ramón, Historia General de Vizcaya y epítome de las Encartaciones, Bilbao, Librería Arturo, 1967. LABAYRU y GOICOECHEA, Estanislao Jaime de, Historia General del Señorío de Vizcaya, Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1968. MONREAL CÍA, Gregorio, Instituciones públicas del Señorío de Vizcaya (hasta el siglo XVIII), Bilbo, Bizkaiko Foru Diputazioa, 1974. MONREAL CÍA, Gregorio, "Desarrollo histórico de las Juntas Generales del Señorío de Vizcaya hasta 1981" in Bizkaiko Batzar Nagusiak, Bilbo, Bizkaiko Foru Diputazioa, 1986, 17 64. orr. OROBIO URRUTIA, Jose Angel, Bibliografía de Durango, Liburu sail durangarra 4. zenb., Durango, Arte eta Historia Museoa,1993. de VILLAVASO y ECHEVARRIA, Camilo, Historia de Durango y de sus más ilustres hijos, IBAIZABAL Bilduma, Bilbao, Biblioteca Vascongada Villar, 1968 ( publicada 1º in Euskal Erria, 1888tik). (1) D.U.A.H. 2. arm., 4 (1). leg., 12. zenb., Gernikan, zuhaitzaren azpian, 1459ko urriaren 5ean. (2) 1466ko urriaren 20an Martin Otsoa Irustakoa k, Bermeoko eta bere tertzioko prokuradoreak, Iñigo Ruiz Madariagakoa k, Bilboko eta bere tertzioko prokuradoreak, eta Rodrigo Ibañez Undakoa k, Durangoko Tabirako eta bere hereneko prokuradoreak, baimena eman zieten hiru tertzioen prokuradore edo ahaldun bezala, Hermandadearen boltsariei, gastu batzuen banaketa egiteko Jaurerrian, D.U.A.H. 2. Arm., 7 (1). leg., 24 (2). zenb. (3) 1552/09/06ean, Gernikan egindako Batzar Nagusian ikusten da, errege agindu bat iristean: Korrexidoreak zedula agertu zien Batzarrekoei eta tertzio buru ziren Bermeo, Bilbo eta Durangoko prokuradoreek erreberentziaz buru gainean jarri eta men egiten zutela esan zuten denen izenean, G.A. (Gernikako Artxibategia), B.B.N., Hiribildu eta Hiriaren Aktak, k/g, 153au. at. or. (4) D.U.A.H. 2. Arm., 4 (1). leg., 1. zenb., gainera pentsa genezake bertakoez gain, agian tertzio osoko hiribilduenak, baina batez ere merindadeko pribilegioak egin zituela zin Durangon, zeren esaten da alaba agertu zen egun berean agertu zela eta hurrengo egunerako itxaroten zitzaionez "non se pudo juntar el poder de villas de Elorrio nin Hermua // nin la tierra llana". (5) Bisitak Durangoko hiribilduko ofizial berriak San Migeletan aukeratu aurretik izaten ziren normalean, baina berez edonoiz izan zitezkeen; kontzejuko ofizial berriak aukeratzean, aurreko urtekoek kontuak erakusten zizkieten eta hauen onarpenaren ostean korrexidoreak eman behar zuen bere onespena, hiribildura bisitan etortzen zenean; adibidez, 1551/10/26an 1549ko kontuak, D.U.A.H. 2. Arm, 1. Kontu liburua, 1550tik 1564ra, 18au. 19at. or., etab. (6) D.U.A.H. 4. Akta Liburua, 1580tik 1589ra, 16au. 16at. or.: 1581eko urtarrilaren18an berarengana Bilbora joandako Durangoko ordezkariei, bataio eta ezkontzetan diru gehiegi ez xahutzeko, nortzuk gonbida zitezkeen eta egin zitekeen festa mota zehaztuz, etab. 1554/08/16an salbuespen bezala Bilbon aurkeztu zituzten kontuak korrexidore ordezaren aurrean, D.U.A.H. 2. Arm., 1. Kontu liburua, 1550tik 1564ra, 113at. o. (7) Adibidez, 1567/12/05, Durangoko hiribilduko alkateak hiribilduko fidelei egin zien kargu kontzejuak Juan Uribekoa jantzigilearekin 100 dukatengatik zeukaten auzia korrexidorearen aurrera eramateko hiribilduan, eta ez bazegoen, Bilbora bidal zitzatela ordezkariak beraien poltsikotik ordainduta D.U.A.H. 2. Akta Liburua, 1567tik 1571ra, 16at. or. (8) Horren adibidea da: 1502/08/23an, Bilbon zenez, korrexidoreak agindu zien Durangokoei bere tertzioko hiribilduei eta hiriari abisatzeko eta Durangok eskatu zien ordain ziezaiotela: 5 dei izan zirenez, eta bakoitza 200 marabedi kosta zitzaionez, 1.000 marabedi guztira, D.U.A.H. 2. Arm., 7(1). leg., 75. zenb., etab. (9) Azken batean autore batzuek Bizkaiko erreximendua aukeratzen zela Gernika eta Bilbon esaten dute, bilerak han soilik balira bezala, F. García de Cortazar, M. Montero, Historia de Vizcaya, Donostia, Txertoa, 1994, 87. or. (10) A.R.Ch.Vall., Sala de Vizcaya, 225 02. leg. (11) D.U.A.H. 2. Arm, 7 (1). leg., 9. zenb., hots, Vitoria/Gasteiz en bezala, ez dugu ahaztu behar hiri honetako ordenantzak izan zela eredua Bizkaian ere bandoak kontzejuetako ofizialak aukeraketetatik baztertzeko. (12) Herenen araberako Erreximenduak ere ospatzen zituzten hiribilduen erreximenduaren ordez, Bermeo, BIlbo eta Durango heren buruen ordezkariek parte hartuz bertan soilik, 1536ko irailean dugu lehenaren berri, G. A., B.B.N., Hiribildu eta Hiriaren Aktak, k/g, 3at. o. (13) D.U.A.H. 2. Arm., 2(1). leg., 7. zenb., 10at. 11au. or. (14) D.U.A.H. 2. Arm., 2 (1). leg., 7 (2.4.4). zenb., 9at. 13au. or. (15) D.U.A.H. 2. Arm., leg. 2 (1), . zenb. 7 (2.4.3), 9at. 16at. or. Bertan gaineraesaten zaigu informazioa eskarazi nahi zitzaiela Gipuzkoa eta Logroñoko korrexidoreei. (16) D.U.A.H. 2. Arm., leg. 3, . zenb. 3 (3), 5au. at. or. (17) D.U.A.H. 2. Arm.,. 4 (1). leg., 7. zenb. eta D.U.A.H. 2. Arm., 2 (1). leg., 7 (2.5). zenb., 18au. at. or. (18) D.U.A.H. 2. Arm., 2 (1). leg., 7 (2.6). zenb., 19au. at. or.; D.U.A.H. 2. Arm., 2 (1). leg., 7 (2.3.2). zenb.; eta 1535/04/30ean berriz eman zuen erregeak gutun exekutorioa, D.U.A.H. 2. Arm., 2 (1). leg., 7 (2.3.1). zenb. (19) D.U.A.H. 2. Arm., 1 (1). leg., 50 . zenb. (20) D.U.A.H. 2. Arm., 2 (1). leg., 7 (2.7). zenb., 24au. at. or. (21) D.U.A.H. 1. Akta Liburua, 1553tik 1554ra, 38at. 39au. or., baina ez dugu osorik jasota gertatu zena zoritxarrez. (22) D.U.A.H. 2. Arm., 2 (1). leg., 7 (2.2). zenb., 2au. 3au. or. (23) D.U.A.H. 2. Arm., 2 (1). leg., 7 (2.1). zenb., 1at. 49at. or. (24) Hemen exageratzen zen egoera beraien alde jartzeko, esaten denez tertzioetan bizpahiru urtetan baino ez zirela ibili, eta gero zein desegokia zen ikusita Bilbon geratzen zirela. (25) Gernikan zuen bere egoitza 1526ko Foruaren II.Titulo eta 2. legearen arabera. (26) B.F.A., Adminis. atala, B.B.N., Lur Lauko Aktak, 1. liburua (lib.) , 200at. 202au. or. (27) D.U.A.H. 2. Arm., 2 (1). leg., 7 (2.1). zenb., 1at. 49at. or. (28) D.U.A.H. 2. Arm., leg. 2 (1), . zenb. 7 (1), or. 1au. at. (29) D.U.A.H. 2. Arm., leg. 1 (1), . zenb. 62. (30) D.U.A.H. 2. Akta Liburua, 1567tik 1571ra, 17 au. at. or. (31) D.U.A.H. 2. Akta Liburua, 1567tik 1571ra, 84au. 85 au. or. (32) B.F.A., Adminis. atala, B.B.N., Lur Lauko Aktak, 2. lib., 60at. o. (33) D.U.A.H. 2. Akta Liburua, 1567tik 1571ra, 177au. o. (34) B.F.A., Adminis. atala, B.B.N., Hiribildu eta Hiri Aktak, 2bis lib., 11at. 12au. or. (35) B.F.A., Adminis. atala, B.B.N., Lur Lauko Aktak, 3. lib. , 92au. 92at. or. eta B.F.A., Adminis. atala, B.B.N., Hiribildu eta Hiri Aktak, 2bis lib., 172at. 173au. or. (36) 1652an ere bada horreninguruan gora beherarik, D.U.A.H. 2. Arm., 2 (1). leg., 7 (4). zenb., 70au. 72au. or. Jaione Agirre García, Geografia Historian lizentziatua. Eusko Jaurlaritzako Bekaduna eta EHUko Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikako Historia Saileko kidea. Eusko Ikaskuntza eta UEUko Historia Sailetako kidea Euskonews & Media 117.zbk (2001 / 3 30 4 6) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.