117 Zenbakia 2001-03-30 / 2001-04-06

Gaiak

Emakumeak eta eskubide politikoak

CAMPOS, Arantza

Emakumeak eta eskubide politikoak Emakumeak eta eskubide politikoak * Arantza Campos SARRERA. Artikulu honen xedea, botere politikora iristeko emakumeek orokorrean eta emakume talde antolatuek garatu dituzten estrategia desberdinen eta estrategia horien argudioen azalpena egitea da, betiere Mugimendi Feministaren barnean. Emakumeek era pertsonal eta bakarrean askatasun praktika hau garatu dute, baina horretarako bide bakarra kolektiboa dela esan behar dugu. Guztiz ezinezkoa da emakumeek bere sexu atxikimendua baztertu nahi izatea. EMAKUMEEN ORDEZKARITZA POLITIKORAKO BEHARRA. Gure inguruko herrialdeetako erakunde politikoen jarduera, demokrazia ordezkagarrietan oinarritzen da. Jarduera politiko hau, emakumeak existituko ez bagina bezala (hau da, genero hausnarketaz kanpo) garatu izan da. "Berdintasunaren" eta "Askatasunaren" ideal demokratikoak, "Gizonaren Eskubideak" bezala jaio ziren, emakumearentzako bazterketa, ezjakintasuna eta genero nortasunaren desagerpena (subsuncion alegia) suposatu dutelarik gizonen partetik. Gaur egun, "desberdintasun sexuala" pentsamendu eta praktika politikoan sustraiturik dago. Honenbestez, unibertsal moduan azaltzen zaizkigun kontzeptu eta xede guztiak zalantzagarriak direla pentsatu beharko genuke, batez ere genero gabeko eta abstraktua den balizko hiritartasun konbentzionala. Izan ere, gehiegi egiaztatu baita, kategoria modu hauek gizonaren mesedetan egin dutela beti, begibistakoa baita gizonek emakumeak bete behar dituen ezaugarri eta neurriak ezarri dituztela. Demokrazietan eremu publikoarekin berdindu da eta beraz, jarduera demokratikoa gizonari historikoki loturik dituen jardueren jarraipena izan dela ondorioztatu da. Anne Phillipsek arrazoi du genero ikuspegi batek (guk feminista esango genuke) gutxienez bi inplikazio dituela esaten duenean: 1ª. Alde batetik, genero desbersintasuna eta genero desoreka onartzen duten mekanismo ordezkagarrien aldaketaren beharra, modu honetan erabaki politikoak (kuoten politika, paritatea...) hartzen diren eremuen barruan proportzionaltasun berri bat bermatu dadin. 2ª. Beste aldetik, eremu publiko eta pribatuaren arteko harremana berrantolatzeko (%100 ordezkatzeko jomuga politika), emakume mugimenduen politiken ekarpen guztiak ekintzarako irizpide bezala hartzea. Bi kontu (jarduera) hauek behin behineko bezala ulertu behar direla uste dugu. Lagun on batek zioen bezala "feministak gara noizbait hala ez izateko." Ez dugu inondik ere nahi, emakumeok etengabe emakume gisa hitzegin beharko dugun mundurik, ez eta gizonek gizon bezala hitzegin beharko dutenik. Defendatzen duguna, beste hainbat menpeko, baztertu edo ixilarazi bezala gure helburuen ahotsa bermatua izatea da. Epe hau, berdintasunezko hiritartasun bete bateruntz egindako iraganbide une bat bezala ulertzen da. Demokrazia, mendeetako errepresioak eraikitako desorekak ezabatzera daramaten jarduera horiek bezala ulertzen dugu. Feminismoak, gune demokratikoan jakinean eta halabeharrez onartzen zituen kontuak zalantzan jarri dituelakoan gaude. Kontzeptu eta zatiketa klasikoak, hausnarketa eta praktika politiko feministarengatik baztertuak izan dira (publiko, pribatua, eskubide kolektibo/indibidualak, ezker/eskubi, unibertsal, partikularra...). Feminismoak, politika egiteko modu desberdinetan bihurtzen den eztabaida partikularra mantentzen du eta MF aren programa oinarritu eta garatzen den hiru ardatzak hauek lirateke. Politika lokal, nazional eta estatu mailakoan emakumearen azpi ordezkaritza. Publiko/pribatu arteko muga bereizlearen desgenerizapena. MF aren esperientzia partehartze demokratitzaile eran. Egungo demokrazien helburu, perspektiba eta itxarobideak arrazoibidezko ordezkaritza eta noizbehinkako herri kontrola (4 urteroko hauteskundeak) badira, demokrazia liberalak emakumeen funtsezko ordezkaritzari bizkar ematen diola ondorioztatu behar dugu eta honenbestez, mendebaldeko gehiengo demokrazia garaikideetan emakume ordezkari aukeratuen kopurua oso txikia dela egiazta dezakegu. Emakumeokteoria eta itxurazko berdintasun politikoa lortu dugun bitartean, eragin politiko erabakior bat ez dela jaso nabarmen egiten da. Emakumeok, edozein eremutan jardunda ere, egungo ordezkaritza politikoetako erakundeetan argiki azpi ordezkaturik gaude. Beraz, egin dezakegun eta egin behar dugun galdera hau da: zein da zehazki iradoki genezakeen alternatiba? a) Erantzunetako bat, emakume hautetsien kopuru eta proportzioen hazkundera jotzen duena litzateke. Baina gertaera honek emakumeen funtsezko ordezkaritza ez lukeela zergatik gehituko badakigu. Izan ere, soilik emakumeon politika propioak edo interesak lortzeko edo proposatzeko mekanismoak ezartzerakoan benetazko ordezkaritza batetaz hitzegin ahalko dugu. b) Honenbestez proportzio eta kopuru kostua soilik ez bada, zer erantzun behar genuke? Galdera posible bat berdintasun politiko eta ekonomiko nahiz gizarte funtsezko baldintzen arteko harremana barneratzen duen kuestioa litzateke. Adibidez, ordezkaritzan aldaketa sakona eman den herrialde gutxietan (ipar herrialdeak, Suedia, Norbegia, Danimarka). Hala ere, ez da beste herriadetan gertatu, ez Europan eta ez Ameriketan ere, EEBBak barne, emakumeen ordezkaritza politikoaren aldaketak (kopuru handiagoa), emakume horien ordezkaritzak proportzio aldaketa beste eremuetara zabaldu ez duelako. Eremu horietako bat, lan mundua den bezala, azterturik bi berrialde tipoentzako (emakumeen ordezkaritza handiagoa dena eta txikiagoa denaren artean) lan merkatuan emakumeen egoera bera da. Politika, aldagarri independiente baten moduan osatzen dela zehatz dezakegu azterketa honen emaitza moduan. Badirudi gizarte edo sakoneko ekonomi erreforma baten gabeziarekin funtsezko berdintasun politikoak posible direla eta egungo demokrazia liberala emakume ala haien interesen aurkakoa ez dela ondoriozta dezakegu. Edozein kasutan ere, ez dugu ahaztu behar Iparreko herrialdeetan salbu, emakumeen sarrera estatu politikan %2 eta %10 aren artean dabilela eta EEBB eta BH ri dagokionez %5 aren muga kostatagainditu dela. Politika lokalari dagokionez, datuek hobera jotzen dute, %10 a eta %14aren artean. Datu hauekin batera, zilegitasun demokratikoa demokrazia eta ordezkagarritasunaren arteko, demokrazia eta bozka unibertsalaren arteko oinarrizko parekotasunean aurkitzen dela kontutan hartu behar dugu. Hauek, xehetasun eta borondate legitimatzaileak dira, eta kolokan jartzen dute, batzuen ustez, gaur egun, gure bizitza nahiz pribatuaren alorrean eragin izugarria duten erabakiak dituzten organu eta erakundeetan, generoaren aldetik duten konposaketaren garrantzi eza. MF arentzat dudarik ez dago, bozka eskubidearen aldeko borroka emakumeak hautatuak izan daitezen aldeko kanpainekin batera joan da. 60ko hamarkadan, MF aren bigarren uholde deituriko emakume mugimendua berpiztu zen. Mugimendu berri honek, jarduera politikoari buruzko ezaugarri zehatzak kritikoki ukatzen ditu eta batez ere erakunde ordezkaritza bere azkenetako helburu bezala dauka benetan hala izateko kasuan. MF honek, demokraziaren eta partehartze politikoaren benetako mamia beste nonbait zeudela uste du. Hala ere 90ko hamarkadatik aurrera, erakunde politikan parekotasun handiagoa defendatzen duen korrontea zabaltzen da eta denborarekin garrantzitsu eta oinarrizko erronka bilakatu da. Ikus ditzagun MF ak, gure bizitza publiko eta pribatuan eragiten dituzten erabaki nagusiak hartzen diren organuen barnean ordezkaritza politiko handiagoa lortzeko garatu dituen estrategi desberdinak. ALDERDI TRADIZIONALEN BIDEZ SARRERA ESTRATEGIAK: MERITOKRAZIA ETA ELKAR AUKERAKETA. Estrategia honek, oinarrizko justiziaren ideia batean egiten du bere defentsa eta bereizkeria sexuala, gertatzen den bakoitzean, salatzen duten argudio multzo baten barnean sartzen da. Adibide bezala esan genezake emakumeak sukaldaria izatea baina ez ingeniari, idazlariak bai baina ez zuzendari izatea bidegabea den modu berean, eremu politikoaren jarduera gunetik baztertuak izan daitezela ere bidegabekeria da. Are gehiago, politikaren erabatekogarrantzia dela eta bazterketa hori bidegabekeri handiagoa litzateke. Alderdi tradizionalen bidez barneratze baten alde egin duten emakume feministak, bi arazorekin egin dute topo gutxienez: a) Lehena, meritokraziarena. Aurriritzi amankomuna da politikan beste gunetan bezala, horretarako balio duten pertsonek egon behar dutela, hau da, edozein postu edo funtzioan jarduteko meritu nahiko dituztela. Hartaz, emakumeak lehengo arazoarekin egiten dute topo bada, beraiek soilik baliagarriak direla erakutsi behar baitute. Hau da, funtzio horretarako prest eta baliogarria izanik, emakume izateagatik ala baliagarriak izateagatik iritsi direneko duda, airean utzi ohi da b) Bigarrena, elkar hautaketarena da. Ironikoena politikan balio ez duena irits daitekeela izkutatzen dela da (meritu nahikoak dituena, hautatua justifikatzeko erabilitako a posteriori argumentua baita). Alderdi politiko tradizionaletan, hautaketa demokratiko prozesuetatik aske, iristen direnak, talde baten interesak babestuko dituzten botere taldeengatik elkar hautatuak dira, baliogarriak ala ez direnaren aparte, edo eta karguan jarduteko meritu nahiko dituzten ala ez. Ez da gure aurretik pasatako hainbat ministro eta buruzagiren erreferentzia egiteko kontua ere. Bitxiena, elkar hautaketa, talde hauen osaketa, gizonezkoek egina dagoela da, emakume bat elkar hautatua izango balitz ez litzateke emakumeen interesak defendatzeko eta bai talde horren interesak defendatzeko. Meritokrazia eta elkar hautaketaz aparte, beste arazo batekin topo egiten dugu. Azkenaldian botere politikorako sarbidea demokraziaren arazo bilakatu den heinean, emakumeen taldeak gutxienez, bere partehartzearen bidezkotasunaren alde, kuestio berri bat plazaratu dute. Kuestioa hau da, emakumeek politikan ekarpen berriak egingo lituzketela, bai balore, esperienzi eta iaiotasunak erantsiz: bizitza politikoa aberastuko lukete, bizitza zainduago eta bihotzberago baten bidean. Beste zenbaitetan, bertsio erradikalago bat isladatzen da. Hain zuzen ere,gizona eta emakumearen etengabeko gatazkaren argumentuaz emakumeen ordezkaritza gizonezkoen partetik zentzugabekeria bezala salatuaz. Lehenengo argumentuak, emakumeen partehartzearen bidez justiziaren defentsarena alegia, politikan sartzeko aukera ematekotan ez du ezer berririk gehitzen emakumearen jarduerak edukinaren inguruan izan dezaken eraginean. Bigarren argudioak berriz, bere bi irakurketan, politikaren eduki eta egiteko moduetan aldaketa suposatuko lukeela erakusten du. Azpiordezkaritzak arazo bat isladatzen du. Izan ere, gizon eta emakume, zuri eta beltz, aberats eta txiro artean desberdintasunik ez balego, hautatuak hautesleen bereizkeri eza handiagoaren erakusle lirateke. Baina edozein maila sozialaren etengabeko azpiordezkaritzak arazoa dagoela erakusten digu. Halako joera okerrak, ezin du izan istripu baten emaitza eta zerbaiten ondorioa da. Juztiziaren argumentuak meritokrazia eta elkar hautaketa erabiltzera gonbidatzen du. Izan ere, emakumeen partehartze politikoaren edukinez ez du ezer esaten, soilik politikan emakumeen partehartzerako aurkitzen ditugun oztopoak ezabatu edo xumetzeko ordezkaritza kopuru formalari egiten dio aipua. Bestalde, emakumeen balore desberdinen edo interes desberdinen argumentuen beste bi bertsioekin, aurrerapauso bat deritzogun ekintza ematen da. Aurrepausoa hau litzateke; bereizpen sexualak baldintzetan eta esperientzian emakumearena soilik den, ikuspegi bat sortzean datza eta gizonarekiko osagarri ala aurkari da. Emakumeak funtsez baztertzen dituen edozein ordezkaritza sistema ez da soilik bidegabea; baizik eta ordezkaritza moduan ere ezin da inolaz ere onartu. PAREKOTASUNAREN ALDEKO BORROKA: LEHENTASUNA ALA ESTRATEGIA. Demokrazia ordezkagarriak ezin du gizartearen islada perfektua sortu eta horretarako, berma bakarra, hiritar guztiak batzar orokor batean biltzea litzateke. Ordezkaritza mugen barnean, ordezkaritzan bete beharko lirateken kategorien araberako akordiora nola iritsi litekeen, zaila da ikusten. Honek, nahiduguna emakumeen interesak emakumeengatik ordezkatuak izan daitezen ala bestetik, beren behar eta ardurak bozkatu duten alderdiak defendatuak izatea galdetzera garamatza. Parekotasunaren politikak (%50) politikoki emakumearen alde lan egiteko birtualtasun bat dauka eta hori, emakumeak, ordezkatuak izan behar duten interesen talde bezala izendatuak izatea da. Beraz, gakoa, ez litzateke emakume indibidual moduan ordezkatuak izatea (bozketa hautetsi izateko eskubideak) eta bai, talde bezala ordezkatuak izatea. Zurituko lukeen argudioa hurrengoa litzateke: "Emakumeek, gizartean materialki maila desberdina izateagatik gizonengandik objetiboki desberdinak diren interesak dituzte. Hala ere, eszenatoki politikoan aktore indibidual modura, emakumeen sarrerak, ez du interes horien alde borrokatuko denik esan nahi" (Sapiri). Eta emakume politikoek konpromezu politikoetan estilo desberdinak garatzen dituzten arren, arazoaren mamia emakumeen izenean hitzegiteko orduan, ardura gehiegi erabiltzea da. Honenbestez, emakumearen aldeko politikak, testuinguru aldaketen azpiproduktu baten antzera txertatzen dira maiz (lan merkatuaren behar berriak, beste talde sozialen zoria, aukeren berdintasuna, beltzak EEBBetan). Emakume gehiagoren hautaketa baliteke beharrezko izatea baina baldintza moduan ez da nahikoa. Parekotasunak eskasa jarraitzen du izaten. Nahiz eta estrategia ona den eta etorkizunean berezko errealitate bat, sexuarena, politikoki garrantzi gabeko datua izango dela uste dugu. EHUNEKO EHUNAREN ORDEZKARITZA UTOPIA AL DA?. Maria Moliner en hiztegian jasotako botere hitzaren hamaika definiziotan, gehien interesatu zaiguna hurrengo hau dugu: " Botere baten jabe izatea, zerbait egiteko gaitasuna izatea da". Bere egoeraz jabetu diren emakumeak badira eta bizi diren errepresio baldintzarekin bukatzea erabaki dute, bere nortasuna eraikiz askatasunaren bidetik. Errepresio egoera hau, gizonek emakumeen gain izandako botere politiko eta sozialak eratuta eman zela onartu dute. Modu autoritarioeta absolutuan, indarkeria erabiliz, historikoki beren aurka erabilitako boterea. Boterea erabiltzeko modu desberdina ez zegoenaren ustetan, boterea menperaketarekin identifikaturiko garaia daukagu jatorrian. Horregatik, botere patriarkalari antza ikusten zioten bideak baztertu zituzten emakume hauek. Erakundeetatik kanpo zeuden politika moduak garatu zituzten (demokrazia parte hartzailea arestian aipaturikoa). Zenbait garaipen onartu behar zaizkie. MF aren barnean politika ulertzeko modu hau emakume askorengatik jarraitua da, baina beste ibilde politikoak egiteko beharra ere nabarmentzen da. Euskal Herrian, behar hori ikusten duen sektorea Plazandreoken zehazturik dago. Egitasmo honetan, emakumeek bizi duten errepresio egoera, boterea adierazteko eta eragiteko hamaika modutan bezain polifazetikoa dela ulertzen da. Eta boterea eragiten den hainbat eremu aldatzeko sasoian eta prest bada, botere politikoan ez ekiteko arrazoibiderik ez da aurkitzen. Botereak usteltzen duen esaeraren arrazoibidearen aurrean, botere hitza hitz dialektikoa dela ezin da ahantzi. Boterea etengabean negoziatu, talde batzuetatik besteera aldatu, elkarbanatu behar dela ulertzen dute. Demokrazia modernoak bere jatorrian emakumearen bazterketa osoa ezagutu zuela baieztatzen dute zalantza izpirik gabe. Gizonek klasearteko ituna egin zuten, sexuarteko ituna baztertuaz. Subjektu politiko modernoaren historia, sexualki neutroa ez den subjektu politiko baten historia da. Bertatik sexu bereizketa politikoki garrantzitsua dela ondorioztatzen da eta horregatik askatasun, justizia, eskubide, botere, publiko pribatu, hiritartasun, demokrazia kontzeptuei feminismoak egiten dieten kritika, emakumeak, taldeko bezala baztertuak izan baitira. Halaber, feminismoak historikoki emakumearekin erlazionatuak eta botere politikoarengatik garrantzigabeko eta baztertuko gaiak sartu ditu, hala nola: abortua, sexualitatea, amatasuna, etxelana etab. Emakumeen esperientzi historiko eta pertsonala kontuan harturik, eremu pribatuagarrantzigabeko bihurtzearen kontura, eremu publikoa hobetu ez dezaten saiatzen dira. Emakumeak eskubide beteko hiritarrak izateko gizarte demokratiko baten lorpena kontutan hartzen duen politika eta Patemanek dioen moduan: "teoria eta praktika politikoaren arazorik sakon eta konplexuena, bizitza politikoan gizateriaren bi gorputzak bai gizabanakako femeninoa eta maskulinoaren sarrera nola burutu daitekeen pentsatu eta asmatzea da: Egungo menpekotasun patriarkala, aurkakotasun eta duala, nola bilakatu daiteke etorkizunezko bereizpen autonomo, demokratiko batean?. Hau da bere erronka. Eta Maria Xose Agrak dioen moduan "ez da soilik demokrazia liberalaren parean, oposaketan, demokrazia partehartzailea, aktiboa ezarriaz konpontzen. Feminismo eta demokraziaren arteko elkargurutzamenduak, eremu publiko eta pribatuaren berdefinizioa egiten du. Betiere, desberdintasun sexual politikotik markatuak ez dauden parametruetatik, demokrazia lan eremura etxe eremura eramaten du. Demokraziaren zabalpena, eguneroko bizitzaren demokratizapena, aldiena eta erantzunkizunena ere. Agian, "pertsonala dena politikoa da" lelo ezagunaren irakurketa zehatza da hau. Boterearen ezagupen zabalagoa erakusten du baina ez du zergatik esan nahi, pertsonaltasuna eta politikotasuna gauza bera direnik, politika tradizionalaren aldaketa baizik, eremu publiko politikoan emakumearen sarrerak eraginda". Sarrera hori, alderdi politikoetan indibidual mailan emakumearen gehitzearekin sortzen ari da eta edo emakume horiek ezartzen saiatzen ari diren kuota sistemengatik. Bi kontu hauek positibotzat jo arren, norbait kanpoan geratzen dela argi dago. Izan ere, gaur egun eremu politikoan zenbait emakumeren presentzia ikusten bada ere, problematika zehatz batekin emakumeak kolektibo moduan bazterturik daudela ikusten da oraindik. Perspektiba honetatik emakume konkretuak, bere interes eta beharrekin, botere politikoan ordezkatuak egon daitezen bilatzen da. Politikaren eremua aldatzeko ideia da bultzatzen dituena. Gobernuak,beharturik ez bada, ez dute ezer egiten emakumearen alde, eta behartzen zaienean, energiaren zarrastalketa eta ideien xumetze bat dago beti. Behartuta ez daudenean atzerakuntza bat dago besterik gabe eta abortuaren, umezaintegi, gizarte zerbitzuen... kontuak aztertzea besterik ez dago. Modu berri honetan boterea erabiltzeko, lehenik lortu egin behar da eta hori da zailena. Gizonek, boterearen praktikan eremu desberdinak eraiki eta atxikitzeko erabili dituzte. Sortu dituzten eremu desberdinetatik eroso dabiltzan bitartean, eremu publikotik baztertzen dituzte emakumeak, bertan jasotzen diren kontuekin zer ikusirik ez dutela sinetsiaraziz eta emakumeei interesatzen zaiena, hain eremu sakratu eta garbian adierazia izateko duintasunik ez duela. Unibertsaltasunaren balioa ematen diote eremu honi, unibertsaltasuna, pribatutasuna eta publikotasuna bat egitetik etorriko dela kontuan hartu gabe. Estrategia honek, zilegi eta unibertsaltzat jotzen duen erememu bakarra. Egitasmo politiko honek, politika unibertsalizatu, emakumeen interesak kolektibo moduan defendatu, beren izateko borondatea adierazi, ordezkatuak izan daitezen eta botere politikoaren barnean eragitea nahi du. Beren lehentasunak honetan labur daitezke: Androzentrikoa ez den politika egitea, %100aren ordezkaritza politikoa lortzea sexu bezala; politikan emakumeen politika egiteko errealitate, ikuspegi eta modua sartzea; sexu bereizkeria salatu eta berdintasuna bermatzen dituzten neurriak proposatu; emakumeen eta beste emakume taldeen arteko itunak sustatu helburu amankomunen oinarrian; Emakumeen ongizatea soilik ez dela bilatzen gizarteari adieraztea, izan ere, hau gizarte osoaren etekinaren mesederako baita. Arantza Campos, Zuzenbidearen Teoria irakaslea UPV/EHU Euskonews & Media 117.zbk (2001 / 3 30 4 6) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria