102 Zenbakia 2000-12-01 / 2000-12-15

Gaiak

Justo Garate euskalari

KNÖRR, Henrike

Justo Garate euskalari Justo Garate euskalari Henrike Knörr 1. Euskaldun gutxik idatzi dute Justo Garatek adina. Poligrafo deitura hark merezi du gure Herrian, inork merezi badu. Haren liburu eta artikuluen kopurua ikaragarria da benetan. Eta idazlan horietan toki berezia du euskalaritzak, hots, euskararen ikerkuntzak eta gure hizkuntzaren historiak. Ekarpen handiak egin ditu, zalantzarik gabe, bere bizitza luzean bergararrak. Euskara haurtzarotik zekien Garatek: "Como soy hijo de elgoibarreses, ése fue el dialecto que me enseñaron mis padres en Tandil (Argentina) y luego durante año y medio en Euskalerria. Después lo mezclé con el vergarés, desde Octubre de 1907, pero siempre he escrito en guipuzcoano aunque añadiendo palabras de otros dialectos, inclusive ultrapirenaicos o norteños. De la misma forma, primero aprendí el argentino y luego el castellano de los vascos, primero el hablado, y más tarde el literario. Todo ello contribuyó sin duda a despertar mi afición filológica" . Beste askoren antzera, ordea, gaztetxo denboran erdara nagusitu zitzaion . Egoera hori aldatu nahian, Bartzelonan hasi zen euskara lantzen, 1919an, Aingeru Irigarai eskolakidea laguntzaile zuela. Irakurgaiak, berak kontatu duenez, Gure Herria hilabetekaria eta Eskualduna astekaria ziren, batetik, eta lapurterazko testu klasikoren bat: "Angel Irigaray era hijo de un vascófilo que conocía bien el labortano. Solía prestarme la revista Gure Herria , que entonces se editaba en Bayona, y el semanario Eskualduna , a través de los cuales aprendi dicho dialecto vasco francés" . "... la enseñanza fue en el mensuario Gure Herria y un texto de Haraneder" . Gero etxean jarraitu zuen alor hori jorratzen: "Terminado el curso, en mayo de 1921, estuve en Bergara todo el verano que dediqué, entre otras cosas, al estudio del euskara, que no lo conocía más que vulgarmente sin profundizar en sus estructuras " . Ez zuen gramatika txarra hautatu: Arrigarairen Euskal irakaspidea, o sea, Gramática deleuskera (1919). Eta berehala sartu zen euskalaritzaren esparruan. Irakurketen artean Sabino Arana topatu behar zuen, ezinbestez. Baina bilbotarrak ez zuen erakarri: "... no me resultaba muy convincente en algunos hechos, tanto filológicos como científicos. Conocedor de los textos de Campion y de Iturralde y Suit, y habiendo leído la preciosa novela euskérica Garoa , de Domingo Aguirre, difería de un sabinismo extremado que llegó a afirmar y sostener su infalibilidad" . Bestelakoak izan ziren haren maisuak. Agian oroz gainetik Urkixo: "... Urquijo, gran amigo mío y maestro al cual debo mucho" . "... maestro en vascología, rival en elecciones y querido amigo" . Azkuez mintzo denean ere ez da uzkurra: "el gigante Azkue" dio pasarte batean bederen , eta beste batean "grande, magno, etc., todo tiene bien merecido el Diccionario de Azkue" . Caro Barojaren merezimenduak ez ditu inola ere ukatzen, nahiz behin baino gehiagotan haren aurka hitz gordinak jaulki . Los vascos liburuagatik garbi idatzi zuen euskalaritzarako abantail handiak ekartzen zizkiola , eta espresuki dio "obra loable y de mucho mérito" eta "un libro tan admirable" . Izan ere, bazekien Garatek Filologiarako interesgarriak ziren ikerleak bereizten. Fidel Fita goraipatzen du, adibidez . Egia da Garatek ez zuela euskaraz gauza askorik argitaratu. Baina aski segurua zebilen lehengo eta oraingo euskaran. 2. Garateren liburuetan bi hauek iruditzen zaizkit hoberen: Guillermo de Humboldt. Estudio de sus trabajos sobre Vasconia (1933) eta La época de Pablo Astarloa y Juan Antonio Moguel (1936) . Humboldt zale aski goiz agertu zen Garate. Besteren itzulpenak (Unamuno eta Aranzadirenak, batez ere) aztertu eta berrikusi, bereak egin: oroit, batez ere, "Diario del viaje a España. Octubre de 1799 a Abril de 1800. Parte vasca" (1932) eta El viaje español de Guillermo de Humboldt (1799 1800) (1946), eta Alemaniako egonaldiez baliaturik eskuizkribuak argitaratu zituen. Itzulpenetan ezinditugu ahantzi Humboldt en hogeita hamartsu gutun, batzuk artean argitaratugabeak. Berebiziko ekarpena burutu du zinez Garatek alor honetan. Humboldt en garaikideak ziren Astarloa eta Mogel ikertzeko jaidura ere gaztetandik erakutsi zuen. Urkixok iradokirik , liburua prestatu zuen eta gerraten argitaratu, 1936ko abenduan, Bilbon . Garateri zor zaizkio, bestalde, lan txikiagoak, baina hiru pertsonaia horien lanak ezagutzeko nahitaezkoak. Aipa dezagun, batez ere, bi argitalpen: Astarloaren Plan de lenguas zeritzana, Humboldt ek zuen idatzaldi laburpenean (jatorrizkoa galdu omen da) , eta Mogelen "La historia y geografía de España ilustradas por el idioma vascuence" ( Euskera aldizkarian , 1935 eta 1937) . 3. Beste anitz fruitu eman ditu Garatek euskalaritzaren baratzean. Nola ez gogora, adibidez, Chahoren Voyage en Navarre ... izenekoaren itzulpena (1933) eta zuberotarrari buruzko artikulu eta oharrak, Baratziarten sorlekua argitzeko ahaleginak , eta Aizkibel, Erro eta Iparagirreren lan eta bizitzaz idatzi dituenak? Eta nola ez gogora von Harff eta Vulcanius ez haren artikulu politak, Gebarako juduen gainean, edota Mendibil arabarraren lekukotasun garratzaz, eskolako eraztuna zela eta? Zerrenda agortu nahi gabe, aipa ditzagun beste hiru itzulpen: Schuchardt en "Das Baskische und die Sprachwissenschaft" ( FLV n 1980an) eta "Zur gegenwärtigen Lage der baskischen Studien. Einige Bemerkungen aus Anlass von Telesforo Aranzadi: Antropología y Etnología del País Vasco Navarro " ( CEEN n, halaber 1980an), eta Boudaren Land, Kultur, Sprache und Literatur der Basken, Martin Zubeldiarekin batera ( BIAEV n, 1970ean) 4. Beste auzi askotan sartu zen Garate bipilki, eta esan behar da arrazoi zuela gehienetan, hala nola Urtzi( a ) dela eta , Leloren kantuan inguruan , Altabizkarreko kantuaren gainean, edota viamontés = beamontés berdinketan , edo barri / berri hitzaz ziharduenean (= "noticia" ) . Leku izenetan haren garaian askok onartzenzituzten usteak maiz ez zitzaizkion Garateri erakargarriak gertatzen, hala nola Iturriotz > Trucíos proposamena . Garatek izkutu asko argitzen lagundu gaitu. Horra, esaterako, Azkuek bere hiztegian (arrats sarreran) aipatzen duen atsotitza: " Arrasgorri eguraldi, baldin egoera ezpalegi", lekeitiarrak honela itzulia: "A noche roja (sucede) buen tiempo, si no se dirigiera al sur". Garatek itzulpen hau ematen du, nik uste dut zuzena: "A noche roja, buen tiempo, de no haber tiempo solano". Jakina, horrek esan nahi du hegoera dugula hitza . Aldiz, ez zuen asmatu beste arazo batzuetan, adibidez aitoren seme azaltzean , kontu hori aski garbi zelarik (aitonen seme > aitoren seme, disimilazioz, cf. emanen > emaren ) . 5. Liburu kritikak eta bibliografia alorreko beste lanak ditugu Garateren esparru gogoenetarikoa. Aski da liburu honetan datorren bibliografia zerrenda ikustea. Eskuarki badaki Garatek idazlanen balioa pisatzen, hala nola Villasanteren Historia de la literatura vasca z ari denean, edota Caroren Los vascos ez. Zuzen dabil, nik uste, Francisque Michel en Le Pays Basque liburu ezagunaz honako hau idazten duenean: "... quizá uno de los cuatro mejores libros que se han escrito sobre nosotros " . Zoritxarrez, maiz ozpin gehiegi erakusten du, ad hominem argudioak ekarriz. Cf. "... el afán inspector de Caro Baroja " . Batzuetan egiten ditu aipamenak, baina aipamen horiek ez dira osoak (titulua falta, edo orrialdea falta; ez gutxitan bigarrena bai, baina lehena ez...) . Besteren hutsen bila zebilela Garate idatzi zuen Fagoagak: "El doctor Gárate ha sentido de todo tiempo una irresistible vocación por la busca y captura de gazapos" . Gure iritziz, ez zerabilen irriki horrek Garate. Irakurle porrokatu izatea eta euskal kulturaren hobekuntza nahia zituen bultzagarri, ezer baino lehen. Aurkibideen garrantziaz ongi jabeturik zegoen bergararra. Aipa ditzagun, batez ere , Vinsonen Essai ko izen aurkibidea , Oihenarten Notitia koa (hemen geografiaizenak) eta Guiard en Historia de la noble villa de Bilbao ren 1. liburukikoa (leku izenak) . Gogoratu behar da Mitxelenaren literatura historiako izen aurkibidea, liburu honen 2. argitaraldian ageri dena, eta Villasantereneko irudien aurkibidea (zuzenketa batekin) . 6. Garrantzi handikoa dugu berebat hiztegi alorrean Garatek egindako lana, "Contribución al diccionario vasco" bere sailean, oroz gain. Sail hau, 1930ean RIEV n hasia, zentzuz burutua da, huskeriak huskeria. Retana hiztegian sartu ziren hitz horiek ondoren, eta horregatik aipatzen da Garateren izena laguntzaileen artean. Eta bere laburrean, ez genuke haren "Un diccionario mágico vasco" interesgarria ahantzi behar . 7. Toponimia bilketan eta, batez ere, azterketan jardun zuen Garatek 1925 ingurutik hil arte, eta asko dira alor honetako haren artikuluak, bai eta liburuxka bat ere. Azterketak, ordea , kontraesan handi bat nabarmentzen du Garaterengan: zientzia hain gogoko zuen gizona zergatik zihoan toponimian zientziak eskatzen zituen baldintzen ihesi? Hor dago, batez ere, izenen lehen silaba ezabatzearena. Puntu honetan, ezagunena haren proposamena da: Padurang o > Durango . Ikus haren, askoren artean, "Interpretación de la toponimia vasca. casos de aféresis y de síncopa", Eusko Jakintza 2, 1948 . Hau harritzekoa da, ezen Garatek bazekien ona eta txarra bereizten. Koldo Mitxelenaren Apellidos vascos liburuaz garbi dio "magnífica obra" , adibidez, eta "Puedo decir que nunca se ha publicado sobre el mismo i.e. los apellidos una obra tan asequible o consultable con facilidad, tan sintética y a la par tan juiciosa, por ser carente de prejuicios personales ... costará mucho que otro cualquiera le supere en sus cualidades" . Baina bazuen halako joera, garai hartan oraindik oso zabaldua (Astarloagandik Cejadorrenganaino doan haria), euskal leku izenez oinarri gabeko teoriak defendatzekoa. Ikusgarria da Garate leku izenak biltzen hasi zela, bai eta asko argitaratu ere. Baina bilketalana utzi zuen aski goiz: "porque urgía más la interpretación que el acopio. Y parece que acerté " . Nik, zorigaiztoz, kontrako iritzia dut bi puntu horietan. 8. Autobiografia puskak dira, hein batean, Garateren liburu eta artikuluak. Lehen pertsona ia etengabe ageri da. Eta elkarrizketen transkribapena dirudite maiz idazlanek. Gainera, ez zitzaion laket testuak berrikustea; areago, etenak nabari dira testuan, hiruzpalau lanalditan eginak balira bezala. Horregatik irakurtzen dugu, adibidez, honako hau: "Escrito lo que antecede veo en Dauzat el origen de la palabra putois , y leo que fue putidus , que denota pestilente " . Eta horregatik gauza bera edo bertsua lauzpabost lanetan. Garate XX. mendeko euskaltzale eta herrizale handienetarikoa genuen, hezkuntzaren eta kulturaren lanaz gutxi bezala ohartua, mundura irekia, bai, baina gure haur eta gazteek jakin behar dutena aldarrikatzen zuena: "¡No se podía seguir conociendo los nombres de los 4 Vedas indostanos e ignorando a Larramendi y Oihenart ! " . Horregatik egin zuen lana gure erakunde eta elkarteetan, batez ere Eusko Ikaskuntzan . Garate humanista gailena zen, historian eta geografian ezagupen sakonekoa, kulturarako jaidura nabarmenduna, irakurle porrokatua umetandik, liburu jalea, oroimen bikainekoa, jakinmin neurrigabea. Mediku ikasi eta burujantzia, agian erabat desagertu ez zaigun askazi horretakoa. Lanbideak utzi zizkion tarteez ongi baliatu zen euskalaritza aberasteko. Excitator Vasconiae deitu nuen Justo Garate, Gasteizen hitzaldi baten aurkezpenean, 1979an (Excitator Hispanie hura gogoratuz, Curtius ek Unamunori zuzendua). Hala uste nuen eta honela uste dut gaur ere. Ezagutuak izan bitez haren fruitu oparoak, egilearen eskuzabaltasun berarekin. BIBLIOGRAFIA (Oharra. Testuaren gorputzean ez ditugu Garateren argitalpenak xehetasun guztiekin aipatu. Aski da liburu honetan ageri den bibliografia osoa ikustea. Arrazoi beragatik, gure zerrendan Garaterenak ez diren lanak bakarrik ageri dira datuguztiekin.) Erabilitako laburdurak BAP: Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País BIAEV: Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos . CEEN: Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra . BIAEV: Boletín del Instituto Americano de los Estudios Vascos . PV: Príncipe de Viana . RIEV: Revista Internacional de Estudios Vascos . TAV: Textos arcaicos vascos. ATAUN, Bonifacio de. Garateren Hidronimia vasca ren kritika laburra. BIAEV 21, 1970, 190. CARO BAROJA, Julio: Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina. Salamanca 1945. 2. argitaraldia Txertoa argitaletxeak egin zuen facsimile moduan, Donostia 1990. Hirugarrena Lur argitaletxeak egina du, Caro ren lanetan 1. liburukian, Donostia 1995, 241 330. CARO BAROJA, Julio: Los vascos. Etnología. Donostia 1949. Gogora 2. argitaraldia , Los vascos izen soilarekin, Madril 1958. Hirugarren argitaraldia Lur argitaletxeak egina du, Caroren lanetan 2. liburukian, Donostia 1995, 65 266. FAGOAGA, Isidoro:"Botín de gazapos". Gernika 15, 1951, 35 40. IRIGARAI, Aingeru. Ensayos euskarianos en kritika. R I E V 26, 1935, 383 385. KNÖRR, Henrike: "Baratziart, Duranako semea".Euskera (bigarren aroa) 31:1, 207 214. MITXELENA, Koldo: Textos arcaicos vascos. Madril 194. 2. argit. (I. Sarasolaren Contribución al estudio yedición de textos antiguos vascos), Donostia 1990. MITXELENA, Koldo: Apellidos vascos. Donostia 1953. 2. argit. Donostia 1955. 3. argit. Donostia 1973. 4. argit. Donostia 1989. MITXELENA, Koldo: "Embrollos y similares". BAP 16:3, 1960, 376 377. SALAVERRÍA, José María: Iparraguirre. El último bardo . Madril 1932. SARRIONAINDIA, Begoña: "Pablo Astarloa a través del Dr. Gárate". BAP 53:2, 1997, 493 505. SARRIONAINDIA, Begoña, eta SARRIONAINDIA, Magdalena: "Aproximación a la obra filológica del Dr. Justo Gárate y Arriola". B A P 54:1, 1998, 115 126. (1) Garatek niri egindako gutuna, 1980ko maiatzaren 27an. (2) Euskaraz txarren hitz egiten zuen bergararra zela dio bere buruaz.BIAEV 13, 1962, 177. (3) Garate: Un crítico en las quimbambas, 18. Agerkarien izenak nik zuzendu ditut (desadan, bidenabar, testua ez dagoela zaindua; hutsak asko dira, baina bat guztiz bitxia: 39. orrialdean "Sólo gel basta" irakurtzen dugu, "Sólo JEL = Jaungoikoa eta lagi zarrak" izan beharrean). Bartzelonako egonaldian Gu re Herr i a azkenaldean iritsi zitzaion, seguru aski, 1921ean sortu baitzen. Esan behar da Irigaraik beste eremu batean gertatu zitzaiola akulu: musikarenean, orrialde horretan esaten duenez: "Y mi amistad con Angel Irigaray, también estudiante de Medicina, me condujo hacia la música". Jakina, Aingeru Irigarairen aita Fermin Irigarai, Larreko (1869 1949), izan zen. Ez dira bakanak Garatek Aingeru Irigarairi egiten dizkion aipamenak. Ikus, besteak beste, "mi viejo amigo y colega doctor Angel Irigaray", BIAEV 10, 1959, 70. Irigarairen aipamen gehiago BIAEV 13, 1962, 177, eta Cultura biológica y arte de traducir, 134; azken honetan hau irakurtzen dugu: "... y el encuentro en Barcelona con Angel Irigaray, muy versado en filología vasca, hizo que me asomara a este campo, con el resultado de ver que aquella lengua que yo creía olvidada estaba sólo como aletargada y de que sin darme cuenta aprendí a hablarla muy bien". (4) Gudu izpirituala?.Knörr, Henrike (5) Garate, Un crítico en las quimbambas, 19. (6) Garate, Un crítico en las quimbambas, 19 20. Gogorrak entzun behar izan zituen Garatek sabindarrengandik, hain gogorrak non Bilbotik Durangora aldatu baitzen. Zernahi gisaz, Carorekin haserretzen da, Los vascos en honek Sabino Aranaz esan zituenengatik: "Yo difería del aranismo en pleno auge; es menos elegante el hacerlo cuando está oprimido o desterrado". BIAEV 1, 1950, 158. Bestalde, behin baino gehiagotan aipatzen du sabindarren euskara berri xelebre a ; Unamunoren hitzak erabilirik maiz ("dialecto experimental sabiniano"); hona, adibidez: "... un país ... con tres historias y tres lenguas, una de ellas la autóctona con cuatro dialectos,a su vez, con un dialecto experimental tan divertido como dañino". Gernika 15, 1951, 154. (7) Garate, Un crítico en las quimbambas, 37. (8) Garate, Un crítico en las quimbambas, 37. Horrelako eskaintza ezarri zuen Chahoren Viaje a Navarra ren itzulpenean. Garatek Urkixoren liburutegi jori joria erabili zuen: "Merced a la buena biblioteca de Urquijo, de la que tantos buenos frutos hemos obtenido los vascófilos...". G ernika 15, 1951, 151. (9) Caro Barojaren Los vascos liburuaren kritikan, BIAEV 1, 1950, 158. Paragrafo berean daude bost euskaldun bikain bilduak, era honetara: "el gigante Azkue, el minucioso Aranzadi, el científico Barandiaran, el crítico Urquijko, el fino P. Donosti ". (10) BIAEV 13, 1962, 178. (11) Gogorrena, menturaz, harako hura: "funcionario del Estado franquista". BIAEV 1, 1950, 159. Gogoan zuen Garatek Caro Baroja Museo del Pueblo Españoleko zuzendaria izan zela Madrilen. Garatek ezin zuen eraman Caroren jokabidea, demagun, sic idaztea Markiegi deituraren ondoren: "Al Markiegi le hace seguir un sic en las páginas 89 y 229 de los Materiales , así como en Etnología hots, Los vascos liburuan . Dicho sacerdote, virtuosísimo y culto, fue fusilado sin juicio por los franquistas y sabía harto más vascuence que Caro Baroja para que este se sorprenda de aquél que además pagó con su vida ese tremendo delito; he aquí un sacrilegio que muchos quieren olvidar. Don José Markiegi sabía perfectamente cómo había de escribirse su apellido y había que estudiar mucho para corregirle. ¡Percibo, pues, el tufillo político". Ibidem , 159. (12) BIAEV 1, 1950, 160. (13) BIAEV 1, 1950, 161. (14) BIAEV 1, 1950, 165. (15) BIAEV 10, 1959, 71. Leku berean dio, arrazoiz: "Balparda, tan negado para la filología". Ia hitz berak BIAEV 1 , 1950, 162. Baina gogo onez aitortzen dio Balpardari merezimendua, testuak eman baitzituen. Ikus La época de Pablo Astarloa y Juan Antonio Moguel, 24. (16) Jon Bilbaok niri esana, 1989an. (17) Garatek berak idatzia.BIAEV 12, 1961, 6. (18) Ikus Garatek argitaraturiko "Pablo Astarloa. Abstracto humboldtiano de su Plan de lenguas", eranskin batekin. Euskera bigarren aroa) 6, 1961, 247 302. (19) Interesgarria da Garateren iritzi aldaketa: hasieran Astarloa atseginago bazuen ere, urteen poderioz Mogel zitzaion laketago. Ikus La época de Pablo Astarloa y Juan Antonio Moguel, 155. (20) Horiek gabe ez nukeen nik neure egingo. Ikus "Baratziart, Duranako semea". (21) Iparragirreri buruz Garatek egindakoa urruti dago, jakina, Salaverríaren lan arinetik, eta arrazoiz kritikatu zuen Garatek beste hori: "... obra de muy escasa investigación". La época de Pablo Astarloa y Juan Antonio Moguel, 31. (22) Zati bat izan ezik. Schuchardt en lan hori Emilio Mas ek ere itzuli zuen, orobat ez osorik, ikus BAP 7:4, 1951, 551 570 (23) BIAEV 1, 1950, 164. Halaber BAO 19, 1963, 170 171. (24) BIAEV 11, 1960, 58 64 eta 109 113. (25) BIAEV 2, 1951, 19 20. Ikus orobat "Navarra y Viamonte". PV 14, 1953. 407 413. (26) RIEV 20, 1029, 460. Cf. Mitxelenaren iruzkina: "J. Gárate ... advierte con razón que éste es el más antiguo testimonio de barri ... en la acepción de "nueva. noticia". TAV, 62. Bienandanzas y fortunas liburuan atzeman zuen Garatek hitza. (27) Ikus La época de Pablo Astarloa y Juan Antonio Moguel, 24. Besteak beste, Iturriotz jatorrian sinesten zuen Karmelo Etxegaraik, Garatek aipatzen duenez. (28) Garateren lantxo hau "De paremiologia" artikuluan, Gernika 25, 1953, 218 219. (29) Gernika 15, 1951, 151. (30) Ensayos euskarianos, 86. (31) BIAEV 10, 1959, 17. (32) Behin. Ortega y Gasset aipatzean, orrialdea ematen du, baina idazlanaren titulua ez. Ikus "Cómo ven los vascos a Lope de Aguirre", BIAEV 5, 1954, 82. "El sempiterno eco de Roncesvalles" artikuluan hau idatzi zuen: "Herder fue vertido al francés en 18..., como hace observar oportunamente Caro". Ikus BIAEV 14, 1963, 151. Aingeru Irigaraik,. Garateren Ensayos euskarianos en berri ematean, hau idatzi zuen: "Anotamosen esta última producción de Gárate un mayor cuidado de la forma, y mayor extensión en los relatos o referencias, que, a decir verdad, hemos echado a veces de menos en sus anteriores producciones". Ikus RIEV 26, 1935, 383. (33) Fagoaga, G e rn i k a 17, 1951, 35. (34) RIEV 23, 1933, 438 453. (35) AEF 10, 1930, 11 31. (36) AEF 10, 1930, 11 31. (37) BIAE V 13, 1962, 180. (38) PV 13, 1952, 217 223. (39) Besteak beste, BIAEV 12, 1961, 170. (40) Neroni gutun bat idatzi zidan, 1985eko uztailaren 24an, Sagasteiz inoiz ageri den bilatzea eskatuz, Arabako hiriburuaren izena azaltzeko. Irigarairen omenaldian proposatu zuen lehenbizikoz hori. (41) BIAEV 12, 1961, 171. Mitxelenak honela iruzkindu zuen Garateren proposamena: "Refiriéndome a un caso concreto, citado por el mismo Gárate, yo no confiaría demasiado en la corrección de su etimología de Durango . La posibilidad de que Durango continúe un antiguo *Padurango es eso, una posibilidad, y naturalmente no incurriré en la temeridad de intentar probar lo que no es posible. Pero, si ha caído una sílaba inicial, ¿qué nos garantiza que haya sido pa y no pe o ti o ku ? " . Mitxelena, Apellidos vascos, 12. orrialdean. Eta urte batzuk geroago Garatek: "En cuanto a Padurango , no dudo de que el día de mañana todo el mundo me dará la razón contra Luis Michelena por mucha Filología que sepa, pues el flair y la penetración detectivesca dan más resultado en la investigación a menudo que la gran cultura en una sola materia. Testigos: Lavoisier y Prestley, mutatis mutandis". BIAEV 20, 1969, 42. Utzirik alde batera arrazoia nori eman zaion, beste gauza bat ezin zuen Garatek esan Mitxelenaz, Koldo halako oro irakurlea baitzen, eta jakituna hainbat alorretan. Orobat harrigarria da Magdalena eta Begoña Sarrionaindia, "Aproximación a la obra filológica del D r. Justo Gárate y Arriola", RSBAP L I V, 1998. 1, beren artikuluan Mitxelenaren eragozpen hau ez aipatzea, ezta errenteriarrak Burnieta > Urnieta delakoaren kontraidatzi zuena ere ( burdina baita forma zaharrena, ez burnia ) . Bidenabar, Sarrionaindia ahizpen artikulu honetan forma kontuko hutsak ez dira falta: Bienaventuras y andanzas (118) irakurtzen dugu, adibidez. Halaber Begoña Sarrionaindiarenean ere: " Plan ez Plán de lenguas en laburpena ez zen 1933an argitaratu, 1935ean baizik, eta abar. Esan behar da toponimiatik kanpo ere aplikatu zuela Garatek bere uste hori, demagun, putorius > torius > turón eskatuz. BIAEV 14, 1963, 83. Zernahi gisaz, Ameriketan ere ez zituen Garatek guztiak iritzikide, eta aski da ikustea Bonifacio de Ataunen ohar laburra, Garateren Hidronimia vasca zela eta, BIAEV 21, 1970, 190. Mitxelenaren eta Garateren arteko eztabaidaren erakusgarri ezagunena izan daiteke, agian, errenteriarraren harako hura, "Doctor en Medicina, desde luego". Ikus BAP 16:3, 1960, 367. (42) BIAEV 5. 1954., 215. (43) BIAEV 20, 1969, 41. (44) BIAEV 14. 1963, 83. (45) BIAEV 12, 1961, 122 123. Eduardo de Landetak Himalayako eta Euskal Herriko mendiak aipatzen zituen, ildo beretik, mende honen hasieran. (46) Eusko Ikaskuntzaren ikurritzaz ari dela, hau dio:"Asmoz eta jakitez, que nosotros traducíamos libremente Por la voluntad y por la cultura BIAEV 12, 1961, 3. Ikurritza Odon Apraizen bitartez ezagutu zuen Garatek, ikus BIAEV 12, 1961, 3. Henrike Knörr Euskonews & Media 102.zbk (2000 / 12 / 1 15) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria