10 Zenbakia 1998-11-13 / 1998-11-20

Gaiak

Alboka

BARRENETXEA, Mariano

Albokea Albokea * Jose Mariano Barrenetxea Albokea Euskal Herriko soñu tresna bat dogu. Soñu tresna hau, zurezko bustarri bat, bi behi adar; kañuberazko bi tutu eta bi fita; argizariak, liñoak, norberen ule eta zaldi griñak osotzen dauz. Egurretatik, zurezko bustarria egiten da (lehen gehienetan untzurrizko bustarria erabiltzen zan), bustarriaren gainean kañuberazko bi tutu jartzen dira; ezkerraldekoa bost zulo dituena eta eskuinaldekoak berriz hiru zuloduna. Adar txikerrena, albokeak aurrealdean daroa bustarria eta tutuak lotuaz, eta adar barruan, kañiberazko fitak (soiñu hotsaren sortzaileak), tutuen ahoko zuloan sartuta. Adar handia, albokak soñu hotsak hasi eta hurrunago entzun daitezen erabiltzen da. Liñoa berriz, keñuberak lotu eta fitatarako. Uleak edo zaldi grinak, fitaren miñari azpian jarri, soñu hotsak zoliago atera daitezan. Liñoak lan bardiña egiten dau, baiña fitaren erastuna egiteko ere erabili izan da. Argizaria berriz loturako bitarte hoiek estaltzeko erabili ohi da. Adar txikirrean botatzen dan alboka arnasea, bitartetatik barik, guztia zuzenean tutuetara fitetatik sartu beiten. Fitaren mingaiñean ipiñi behar danean ere erabiltzem da, horrela albokaren soinu hotsak euron neurrian sartzeko. Alboka kantuetan eta alboka soñuetan lagun, koblaria eta panderojotzailea izan dira. Normalean kopla sortzailea, alboka munduko bertso koblakaria izan ohi da. Bai albokari eta bai panderojotzailea ere, erromeri eta jaialdietan, jantzikera berezi batekin agertzen dira. Albokaren mundu horretan badira alboka soñuetako yantzalariak ere. Albokaren arnasea Alboka jotzen ikasteko, alboka arnasa berezi bat ere ikasi behar da. Orain azalduko dudan era hau nire alboka eskolan erabili neban Andra Mari dantza taldekoei irakasten 1984 urtea geroztik. Ona hemen arnasa egiten ikasteko bide on bat: (lau dira jarraitu beharreko pausuak) A) Sudur zuloetatik arnasa hartu B) Matraillako papuek haizeagaz bete eta puskarrotuta ipiñi. C) Sudurreko arnas bidea, zabaldu zarratuan erabilliD) Puskarrotua kendu barik, ezpainetatik haizea bota, putzitu. Joko hau osotuteko ondoren esplikauten diren gauzak ere behar beharrezkoak dira. A) Matrailako papuek haizeagaz pusakarrotuz, sudurretik arnasea hartu, ondoren sudurreko arnas bidea zerratu, jarraian birikirtan, urdailean eta sabelean dagoen haize indarra, astiro ezain itartetik bota, nasei bota.Albokari ikasleak lehenengotan ez dau arnaserik indergetu behar, bular barruko eta bai beste guztietako arnasagaz larrialdian geratu ez dadin (bai larriagatik edo gitxiagatik) B) Ahotik arnasa botatzen zagozela(egonaz), ahoko putzari itxi eta sudurretik bota larrialdian ito ez egiteko. C) Sudurretatik arnasea hartu eta sudurretik eta ahtik, bietatik batera bota. D) Sudurretik arnasa hartu eta ahotik botatzen egonaz batera, ezpanak ez estutu, apur bat nasai itxi, haize apur batek ezpanetatik urten dezan, Alboka gaur egun 1967ko ekainaren 18an Galdakao herriko Elizalde auzoan dagoen Andramari eleiz inguruan albokari, koblari, panderojotzaile eta alboka munduko dantzalariakk alkartu gintzazan. Bazkal aurreko batzarrean Eleizaldeko Andra Mari zaindaritzat hartu eta P.Jorge de Riezu, bertan geugaz zegoena, guztion kapellau izendatu genduan. Gaur egun ere eta zorionez, beti izan dan modura, albokari eta panderojotzaile bikote gazteak agertzen yakuz eta nik dakidanik, azkenengoak Asier 15 urtetako alboka jotzailea eta eta Sarai panderoarekin eta koplak kantatzen . Galdakaoko Santa Kurtzeta plazan aurtengo irailaren 20an beraien lehenengo urten aldia egin ebien. Jialdia AndraMari dantza taldearen ardurapean zegoen; Aiñeketakoa, Lehenengoa eta Bigarrena joaldiakaz herri askotatik etorritako ezpata dantzari eta neskatillari plazar sartuera emonaz estreiñau ziran musikari gazteak. Dantzariak, txistulariekaz ekitaldia egin ondoren jaialdiari bukaera emateko alboka soiñuekin eta koplak kantatzen amaitu zuten. Jose Mariano Barrenetxea, albokaria. Soinu edizio digitala: Elena Moreno Zaldibar