Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Manuel Lekuona Saria 1996 Jorge Oteizari. Oñate 4 de Mayo de 1996.
Poema baten susmoa
EMENTXE dago arkaitza.
Ume nintzanean,
soin gabeko poema bat
usmatu neban, eziña,
arkaitz zurtz onen ganean.
Ementxe dago arkaitza;
ementxe poema,
susmoa maite bat oraindik,
soin gabeko ta eziña,
arkaitz zurtz onen ganean.
Oteitzari baietza
Nik ez dut orain idazten
paper-saskirako baizen,
agian, noibait, zeozer.
Zer paper-saski ta sasko?
Euskalerri ez al dago
paper-saski, hutsik asko?
Entzun nue ta pentsatu
Herriak nindun ikutu.
Herriak eta egiak
guztiok behar baikaitu.
Tailer batean nengoan,
Oteitza baten ondoan.
Hitzak lapalki entzun nizkion
ta asmo bat hartu beroan:
Agintzen dizut, egia,
idazten dudan guztia
tailer hontara jasoko dizutk.
Gaurtik hemen dut saskia.
Oteitzaren eskaritik
herriarenak entzunik,
iratzarri naiz jadanik lotan
nengoen paper-saskitik
Banatorkizu, Oteitza.
Bete nahi dizut nik hitza.
Idatzi ditudan hauek
inon utzi ahal banitza...
Eskaiola ta buztina,
lan-garra ta zipristina...
Irudi busti nimiñoz dago
bereizi didan izkina.
Den hau egia ote den,
inor zalantzan baledi,
Pelay Orozkok badaki.
Andre Mariaren irudi berria
Behe aldean zirenak
ikusi ondoren,
herritar barreiatuen
hila irtennintzen,
Errodrigok ardien
hila irten zuen
bidez. Banenbilen
eta, halako batena,
Errodrigok harako
ezkila entzun zuen
tokian, mailu baten
tokian, mailu baten
taukia entzun nuen.
Herritar bat ote zen
hurreratu nintzen
eta, Ama Birjinaren
irudi berri bat
aurkitu izan nuen.
Ez zen Errodrigok
aurkitua halakoa.
Ez zen portaleko
Ama gazte haren
antzeko. Baizen
Kalbarioko
Ama Iarriaren.
Harrizkoa zen arren,
ez zen Errodrigoren
harrizko beste haren
harri zuri-gorrizko
argia. Ezperen
harri beltzezko harri
handi ta beltzezko;
larriak zutik harritutako
Seme hil baten ama
harrituaren lurreko
harri beltz ta lutuzko
iluna.
Parajea
Baso galduen erdian,
kare-harrizko mendiak
gorri, aizto ta mutur, iparrak
melar zorroztu sarriak.
Lur aitu baten azurki
penagarri ta larriak...
Labandutako gantzu ondarrez,
azpitik, zerbait bustiak.
Zeatu zitun aldiak,
lasatzen ditu euriak.
Noizbait, asperen gisan, egozten
dituen elorri urriak.
Miñaren erreiñu eder,
maite deutsudaz zauriak:
Iretargiak maite ditun lez
abar urratu ta ausiak
Foto: Lamia
Basilika berria
ARKAITZEZ gora, elorri,
astrapalatsu, basati,
arkaitzez, garratz, eleiz arkaitza
azkar dator, barri.
Arantza ta agin biziki,
lehi gogor baten itzuli,
iakar ta lakatz, ba-da akatsezko
neurri ta formen ausardi.
Goiartuz troka ta mendi,
aldiko bekoki larri,
oiñarri zaar gain, iñoizko gogoaro
bat nai dau giltzarri.
Gorri torre t’orma ta arri,
indar ta altura iratzarri,
arkaitzez, garratz, eleiz arkaitza,
irme ta aidor, barri.
Jorgek minez egin zuen lan
Tiriki, tauki, tauk
mailuaren hotsa.
Tirki, tauki, tauki
mailuaren hotsa.
Hamasei harri lantzen
ari da Oteitza.
Ai, oi, ai,
ari da Oteitza.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Mailua penazkoa
harria gau beltza.
Ai, oi, ai,
harria gau beltza.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Etsipen kolpe bat da
ukaldi bakoitza.
Ai, oi, ai,
ukaldi bakoitza.
Miña harrietan ere
Non zegoen nahigabea?
Oteitzaren txintxan?
Harri beltzetan gordea?
Edo agian herritarren
begi larrietan?
Baina non ez ote zegoen?
Agian trintxan ere bai;
agian herrietan ere;
badakigu begietan
zenbat nahigabe zegoen.
Trintxak ikutu-ahala
harri beltzetan ere
nahigaberik bazela
agertuz joan zen.
Basilikaren frisoko poema
Ikusten duzu herriko igerleak dioen alegia,
harrizko letra beltzez harrian idatzia.
Zer irakurtzen duzu horma haundi horretan?
Zeuretzat idatzi du, zeuri zaizu mintzo,
zeuri dagokizu profezia hori.
Sinets egidazu: hor duzu gertatu dena
eta gertatuko denaren ezaugarria.
Ez dago letra bat alferrik: Amak
zutik behar zuen, Semeak zerraldo,
apostoluak halaxe
eta halaxe hutsunean eta halakoxe.
Profezia hau historia batia
eta historia hau profezia.
Denak daude zerurantz oraindik bizi direnak
biziak itxaropena
behar baitu bizitzeko.
Hila dago bakarrik lurrerantz
lurraren alde hil denez.
Ausar zaitez galdetzen
ulertu ezin baldin baduzu.
Zergatik idatzi du eliza honetako atari hau
Kalbarioko profeziaz?
Zergatik ditu elkartu Semearen heriotza
eta Amaren itxaropena?
Zergatik daude apostoluak zutik
buruzagia zerraldo badatza?
Hutsune nabarmenki haundi hau
zergatik ez dago ilunez beztuta?
Herriko igerlea Herritik mintzatu zaizu.
Bazekien bazentozena, bazekien zure berri
eta heriotzarenganako daukazun beldurra.
Eta horregatik jarri ditu zutik
hilaren ondoan denak
eta hila zeharretara etzana, baina altu,
hegadan bezala.
Zeu lasaitzeko idatzi du historia hau,
gertatzen dena gertatzen dela,
zutik irauten jakin dezagun
itxaropenetik sortzen delako bizitza;
ahantz ez dakizun.
Baina jadanik aski duzu berpiztearen sinesmen-lekukotasun hau
eta igaro zaitez jadanik horma honen atez
edo horma hau den atez,
eta ikus berpiztea egia dela,
ikus barruan nola gaztetu den Ama,
hila nola den berriro Haurtxoa,
eta nola berriro dena hasten den, berrien berriz berriro,
udaberri bat bezala.
Arantzazu. Flash labur bat
ZERUAN, izarra,
gaillen ta bakarra,
arkaitzean torre
luze ta lakarra,
eta Udaberri goiz,
ta Arantzazu alai
eta uren marmarra...
T’elorriak zuri
ta aidez loreen usai
argi ta txikarra.
Ta, ikuspen bat legez,
ona ta ukikorra,
arriz egindako
Andra Mari zaarra.
Oteitza
Pentsamenduaren
eta egitearen
abangoardian Oteitza,
bere garaiko
eskultore
konprometitu
eta balio unibertsalekoa.
Zentzu erlijioso
handi baten jabe.
Oteitza,
landu dituen
harri blokeen tamainako
hitzak dituena.
Arantzazuko
basilikaren frisoko
harrizko poemaren autore
Oteitza.