99 Zenbakia 2000-11-10 / 2000-11-17

Gaiak

UPV/EHUren campus birtuala

LOPEZ DE GEREÑO, Aritza

UPV/EHUren campus birtuala UPV/EHUren campus Birtuala * Aritza López de Gereño, Izaskun Ucar, Garikoitz Zaldibar 1. 2. 3. 4. 1. SARRERA: CAMPUS BIRTUALAREN HASTAPENAK UPV/EHUren Campus Birtuala 98 99 ikasturtean jaio zen proiektu guztiz berritzailea da. Unibertsitatea ulertzeko era guztiz berria da. Unibertsitate komunitatea osatzen duten pertsonei ikasketa ez presentzialerako tresnak eskeintzeko sortzen da, eta IKTak (Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak) erabiliz irakaskuntza hori kalitatezkoa izatea lortzen du; gainera, era honetan beti izan ditugun denbora eta espazioaren mugak apurtzen ditu. Gaur egun teknologia eta telekomunikazioek gobernatzen duten munduan guztiz sartuak gaude eta bertan gero eta errealagoak dira gauza birtualak. UPV/EHUn aurrerakuntza hauekin bat egin dugu ikasteko era berri bat eskeiniz. Ikasleek, beren etxeetatik irakasgaiak ikas ditzakete, irakaslearen arreta pertsonala jaso, ikaskideekin hitzegin, zalantzak galdetu..., azken finean, unibertsitate komunitate baten parte sentitzen dira. UPV/EHUren Campus Birtualak era presentzialan ikasi nahi ez duen edota ikasi ezin duen ikaslegoari erantzun erreal bat eman nahi dio. Ikaslego honek ez du ordutegi baten menpean egon nahi, eta orain badu beste aukera hau, Campus Birtuala alegia, horren menpe egon ez daitezen. Ikasleak ikasturtea bere erritmora jarrai dezake, zeren eta Campus Birtualak oinarritzat duen teknologiak, ikasketa sistema malgu bat onartzen baitu. Sistemaren malgutasun honek denek gauza bera eta momentu berberean eta leku berberean ez egiteko posibilitatea ematen du. UPV/EHUren Campus Birtualak oinarritzat dituen hastapen orokorrak hauexek dira: aKultura eta ikasketaren hedapen bide izatea E.E.A. ren errealitate soziala kontutan izanik. aErabiltzen duten pertsonen egoeraren aniztasunarentzat bide erabilgarri bat izatea. aBerritzaile izatea eta kalitatea ekartzea. aKomunikazio eta informazioaren teknologi berriak erabiltzea. aEuskadi osoan zerbitzuaematea. aIrakaskuntzaren oinarriekin bat datorren bidea izatea. 2. CAMPUS BIRTUALAREN IKASGAI ESKAINTZA UPV/EHUren Campus Birtualak bere bizitzako lehen urte hauetan irakasgai solteak eskeintzen ditu, gaur egun unibertsitate ikasketa gehienetan agertzen diren aukera askeko ikasketa edota kredituak betetzeko. Nahiz eta hasiera hau izan, ez da hau UPV/EHUren Campus Birtualaren helburua. Aurrerantza begiratuz, UPV/EHUren Campus Birtualak unibertsitate ikasketa osoak eskeiniko ditu, ikasturte guztiekin, eta gaur egun irakaskuntza presentzialean agertzen diren ezaugarri guztiekin izanik; horrela, ikasleek gaur egun arte dagoen ikasketa presentziala eta Campus Birtualak eskeintzen duenaren artean aukeratu ahal izango du. Aurreko ikasturtean UPV/EHUren Campus Birtualak hiru irakasgai ikasteko aukera ematen zuen: C Programaziorako Sarrera Enpresen Administraziorako Sarrera Zuzenbiderako Sarrera Irakasgai guztiak bai euskaraz eta gazteleraz eskeintzen dira eta klase bakoitzeko 30 ikasleko kopuru topea zuen. Lehenengo ikasturte horretan matrikulazioa altua izan zen, eta guztira 150 ikasle matrikulatu ziren (ikasleren bat irakasgai baten baino gehiagotan matrikulatu zen). Gaur egun, eta aurreko ikasturtean izandako arrakasta ikusita, aurrekoaz aparte, beste hamar irakasgai gehiago eskeintzen dira, guztira hamairu irakasgai egonaz Campus Birtualean, eta 300 ikasle inguru. Kazetaritza Elektroniko Multimedia Enoresen Antolakuntza eta Administraziorako Sarrera C Programaziorako Sarrera Gaixo Osasun Profesional Harremana Multimedia Erabakiera Bilakaera presioak gizartiar biztanlerian. Oinarrizko kontzeptuak Bihotzaren Osasuna. Oinarri Fisiologikoak Estatistika Aplikatua:Data Analisia Groupware ra alderapena Intranet ingurunean Zuzenbiderako Sarrera Zientzia eta Teknologiaren arazo etikoak XXI. mendean Telebistaren irakaskuntza Espetxe eta Auzi zuzenbiderako sarrera UPV/EHUren Campus Birtualean matrikulatzen den ikasleak, bere etxean bai Internet erakonektatzeko beharrezko materiala eta baita irakasgaia ikasi eta era egokian jarraitzeko material idatzia jasotzen du. Internet era konektatzeko materialarekin login bat eta password bana jasotzen ditu Campus Birtualean sartu ahal izateko. Campus Birtualean sartzerakoan, ikasleek denentzat berdinak diren orrialde batzuk aurkituko ditu, matrikulatutako irakasgaiarekiko menpekotasunik ez duten orrialdeak dira horiek: Errektorearen agurra. Arlo akademikoa: ikasteko era, irakasgaien zerrenda... Zerbitzu arloa: UPV/EHUren Liburutegira sarbidea, informazio orokorra... Idazkaritza: Campus eko idazkaritzaren oharrak, bideokonferentzien zein azterketen datak... Komunitatea: irakasgai eta ikasgaien zerrendak, foroa, chata... Posta elektronikoa. FAQ’s: maizago egiten diren galderak. Eta honetaz aparte, ikasleak irakasgai bakoitzaren menpe dauden beste orrialde batzuk aurkitzen ditu: Ikasketa arloa. Arlo honetan irakasgaiaren Gida eta Programa, irakasgaiaren beraren liburutegia, irakaslearen oharrak, ariketak, eta irakasgaiaren beraren foroa eta chata ere agertzen dira. Kurtsoan zehar ikaslea bi bideokonferentzitara doa: lehenengoa ikasturtea eta irakasgaia aurkezteko, eta beste bat kurtso bukaeran. Behin kurtsoa bukatzen denean ikasleak azterketa presentziala egin behar du. UPV/EHUk eskeintzen dituen irakasgaiez gain, estatuko beste unibertsitate batzuk eskeintzen dituzten irakasgaiak ere baditugu. Irakasgai hauek UPV/EHUrekin batera, beste 6 unibertsitatek eskeintzen dute. Komentatutako talde horretan dauden unibertsitateen artean, Oviedokoak, Balear irletakoak eta Errioxakoak eskeintzen dituzte irakasgaiak "sarearen" bitartez. Era honetan, UPV/EHUko ikasleek hemen ez duten irakasgaiak ikas ditzazkete beren etxeetetik, eta era berean, beste unibertsitate horietako ikasleek, UPV/EHUn ikas ditzazkete irakasgaiak beren etxeetatik mugitu gabe. UPV/EHUk, C Programaziorako Sarrera irakasgaia eskeintzen du era honetan. Eta ikasteko aukerak infinituak direnez, aurten UPV/EHUkRenoko Unibertsitateko irakasgai bat ikasteko aukera ematen du, hau ere beste irakasgaien antzera, etxetik mugitu gabe. 3. ARAZO ETA ONURA NAGUSIENAK Campus Birtualak benetazko iraultza sortu du ikasle/irakasle hezkuntza harremanean. Azken finean, irakaskuntza bide berri honek, berrikuntza ugari ekarri ditu, bai irakasteko eran, baita ikasteko moduan. Honen adierazle, esperientzia honek ekarri dizkigun abantail eta eragozpenak dira. Abantailen artean ondorengoak aipa ditzakegu: Tokia denbora loturak apurtu egin dira, honela, orain ikasleak eta irakasleak ez dute momentu berdinean eta toki berdinean egon behar. Ikasleak bere ikasketa erritmoa defini dezake. Ikasleak material guztia hasieratik duenez gero, berak ezar dezake lan egiteko prozedura (nahiz eta irakasleak lanerako kronologia bat proposatu. Ikasleak apunteak hasieratik izateak ere, beste abantaila bat dakar: irakaslearen ardura nagusia materialari balioa eranstean datza. Campus Birtuala komunikazio teknologia berrietan oinarritzen da, beraz, teknologia hauen abantailak (eta eragozpenak) bereganatzen ditu: materialak eskeintzeko eta aurkezteko aukera ezberdinak, harremana izateko bide berriak (Chat, posta elektronikoa,...), etab. Aukera libreko ikasgai hauen eskaintzak lagundu egin du, UPV/EHU k jasotzen duen dispertsio geografikoaren arazoak leuntzen. Proiektu honek, edozein lurraldeko ikasleak jasotzen baditu ere, hauek ez dute bere hirietatik mugitu behar, sare bidezko harremanerako ordenagailua eta konekzioa direlako beharrezko bakarrak. Bestalde eragozpen nagusienen artean ondorengoak aurkitzen dira: Irakaskuntza metodo berri honek jarrera ezberdin bat eskatzen dio irakasleari. Kontutan izan behar dugu ikasleak, hasiera batetatik, material guztia bere esku duela, beraz irakaslearen lana, edukin bat garatzetik, edukin horri balio erantsi bat eskeintzera pasatzen da. Ikaslearen jarrerak ere ezberdina izan behar du. Edukinak hasieratik izateak, edukinak lantzea ikasturte hasieratik eginbeharreko ahalegina dakar. Ikaslea oso sentikorra da Campus ak izan ditzakeen edozein arazoren aurrean. Arazo hoien artean, arazo teknikoek garrantzi berezia dute zeren ikasleak 2 3 arazo teknikoren ondoren, normalean, ikasgaia alde uzten du. Campus aren egoerarik okerrena isilunea da, bai ikaslearentzat, bai irakaslearentzat. Komunikazio edo mezu ezak ezerosotasuna sortzen du, isilune oso luzeek ikaslearen agurra suposa dezakete. Ikasgaia aurrera eramateko komunikazio bideak asko oztopatzen du ikasleen arteko talde lana egiteko aukerak. Beraz, talde lanaren suspertseak, irakaslearen ardura nagusienetako bat izan behar du. 4. KONKLUSIO GISA Bukatzeko, esan beharra dago teknologiak ematen dituen aukerak bukaezinak direla, eta UPV/EHU mundu honetan hasi baino ez gara egin. Oso etorkizun oparoa du Campus Birtualak, bai irakasle ikasleentzat, baita bertan lanean gabiltzanontzat ere; azken finean Internet ek egunero aukera berriak ematen dizkigu, eta gero eta jende gehiagok du etxetik konektatzeko aukera. Era honetan, gutxi batzuen ondarea izatetik informazioa era errez eta azkar batean zabaltzeko tresna bihurtuz. Konturatzen gara teknologian oinarritutako tresnak gaur egungo gizartean ezartzea zaila dela, batez ere gizarte hori dena era presentzialean bizi izan badu gaur arte. UPV/EHUren zentru ezberdinetan egon den informazio eskasa dela eta ikasle zein irakasle askok ez dituzte ezagutzen Campus Birtualak ematen dituen zerbitzuak, eta hori dela eta, gure lehen helburua unibertsitate komunitatean Campusak dituen aukerak ezagutu araztea da. Horrela, orain arte egon ez den aukera berri bat erakutsiko diegu ikasle eta irakasleei. Aritza Lopez de Gereño, Izaskun Ucar, Garikoitz Zaldibar Euskonews & Media 99.zbk (2000 / 11 / 10 17) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria