85 Zenbakia 2000-06-30 / 2000-07-07

Gaiak

Mugaz gaindiko lankidetza proiektuaren historia

TOFFOLO, Marisse

Mugaz gaindiko lankidetza proiektuaren historia Mugaz gaindiko lankidetza proiektuaren historia * Traduction au français de l'original en basque Maryse Toffolo 1993ko urtarrilan, Henri Grenet.ek, BAM Herri elkartearen lehendakariak eta Eli Galdos Zubiak, Gipuzkoako diputatu orokorrak izenpetu zuten lankidetza hitzarmena BAM herri elkartea eta Gipuzkoako diputazioarekin, duela zenbait hilabete, bi erakunde horien artean hasia den lankidetza, egiaztatzen duena" adierazi zuen Grenet jaunak. Alain Lamassoure, Europako sailburu ohia, Henri Grenet.en ondokoa BAM herri elkartearen lehendakaritzan, proiektu hori bultzatzen du eta gainditzen urrats berri bat, Eurohiria Baiona Donostia sortuz, euskal itsas basterrean kokatzen dena (Gipuzkoa eta Lapurdi). Baiona. 1997ko otsailaren 24an, hitzarmen berri bat izenpetu zen Roman Sudupe, Gipuzkoako Diputatu orokorra eta Alain Lamassoure artean. Izenpetze horen bitartez mugaren bi aldetako behatokia sortu zen. "Ekintza horrek bultzada berri bat ematen dio politakari eta betekizunen garapen konkretua gauzatzen. Jarraibidea nahi dugu erakutsi eta akullu bat izan mugaren bialdetako lankidetzari lehentasuna emanez "Lamassoure lehendakariak erran zuen bezala. Donostia. Helburu nagusia da mugaren bialdetako eta europako hiri errealitate berri bat sortzea. Gipuzkoako foru aldundiak eta Baiona Angelu Miarritze elkarteak elgarrekin eramaten dute mugaz gaindiko lankidetza proiektu hori helburua delarik Eurohiria sortzea, bi elkarteek bat eginez 600 000 biztanle bilduz, 50 kilometroetan: neurri ertaineko europako hirigunea. Atlantika arkuaren bihotzean, Bilbo eta Bordelen artean, Euskal Eurohiria Baiona Donostia da ere, Europako bide ainitzen kurutzean kausitzen dena. Lotua da lurreko, itsasoko eta aireko kateamendu azkar batzueri eta telekomunikazio sare bati azken puntako teknologiak erabiltzen dituena. Baliatzen du industria ohidura azkar bat, enpresetako esperientzia ziurtatua eta kalitatezko kultura segurtatu bat. Bertan aurkitzen direnikerketa zentroak edo formakuntzakoak, baita ere teknologi parkeak. Gero baikor bat ikus daiteke gure industrigintzarentzat helduden mendean zehar. Bi estatu desberdinetako bi erkidegoek osatzen dute Eurohiri hori bainan biak jatorriz Euskal herrikoak daude eta biek erabiltzen dituzte kultura eta hizkuntza berdinak. Angelu. Eurohiria eraiki eta batipat lankidetzaren lehentasunak: Administrazioaren errealiateak baita ere juridikoak eta erakundeak elkar ezagutarazi, helburua delarik manera baikor batez funtzionamenduaren hutsak gertatzen direlarik, konpontzea. Logikoa dago Estatu bakoitzak zain ditzan bere xedapen konztituzionalak eta oneritzi ditzan bi Estatu horien zuzenbidearen konpetentziak eta horrela epai ditzan bi eremuetako elkargoen nazioarteko ekintza bateratua, zerikusia duketenak mugaren bialdetako harremanetan. Kontutan hartu beharra dago Eurohiria osatua izanen dela eremu honen berezitasunaz. Ber populutik heldu diren herritarak eta erabiltzen dituztenak hizkuntz desberdinak hala nola, euskara, frantsesa eta gaztelania. Ideia azkarra gogoratzen duena mugaren bialdetako lankidetzaren proiektua da amankomun geroa eraikitzea, oinarrituz desberdintasunen ezagutzapean, harmonizatzearen desafioa altxatuz, eta gerta diteken arazoen konpontzea. Beharrezkoa da ikertzea herrialdeko sektore guziak, partaide bakoitzekoak, sarraziz aktore garrantzisuenak, gaurkotzea eginez eta geroa ikusiz Euro lurraldean. Sektoreak hauek dira: . Ekonomia, teknologia . Garraioak . Jendartea . Artea, kultura, hizkuntza . Gazteria, hezkuntza, kirola . Osasuna, soziala . Ingurugiroa Miarritze. Aurkezten den desafioaren aitzinean beharrezkoa da lehiaketan gai izateko jarrera baten bilatzea. Proiektua oinarritua da sarearen bitartez. Proiektu horien eramaileek erakutsi behar dute elkartasun dinamiko bat helburua delarik hartueman baikorrak sortzea, batak besteari bere nortasuna eta bere asmoak kendu gabe. Mugaz gaindiko hurbiltasuna eta Eurohiriaren sortzeko proiektua da gogo onekoemaitza. Biztanlegoak ere senditu behar du partaidetza. Proiektua ateratuko da biztanlego gehienak onartzen badu bilaketa hori zereneta egunero gehiago ekarriko dio. Jendeek harremanak sortuko dituzte. 600 000 biztanle horien zain egon behar da zereneta horiek dute egun batez sortuko Eurohiria. Maryse Toffolo, Eurocité proiektuaren Eusko Ikaskuntzako koordinatzailea Argazkiak: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Euskonews & Media 85.zbk (2000 / 6 30 / 7 7) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=denda&link=www.gara.net http://ikaskuntza.org/