84 Zenbakia 2000-06-23 / 2000-06-30

Gaiak

Gizakion aztarna ekologikoa

INSAUSTI MUGURUZA, Mikel

Gizakion aztarna ekologikoa Gizakion aztarna ekologikoa * Traducción al español del original en euskera Mikel Insausti Muguruza Pentsatu al duzue inoiz egunero egiten ditugun bazkariak, lanerako garraioak, argi eta bestelako kontsumoek, telebista ikusi edota labadora jartzeak tamaina jakin bateko aztarna edo inpaktua uzten dutela ingurugiroan eta lurraldean? Ba horrelaxe da. Gizabanako bakoitzak "aztarna ekologiko" ezberdin bat daukagu, gure oinetakoen tamainarekin zerikusirik ez daukana. Aldiz, erabiltzen ditugun errekurtsoen eta ekoizten dugun zaborraren arabera haunditu edo murriztu egiten den aztarna ekologiko bat da. Bizitzeko, gizakiok ekosistema ezberdinek bermatutako zerbitzu ezberdinak ura, airea, uholdeetatik babesa eta elikadura behar ditugu, eta baita ere ingurugiroak kutsadura eta zaborrak jasateko duen ahalmena ez bakarrik etxean sortzen duguna, baizik industriaren prozesu produktiboetan edota garraio aktibitateetan sortzen dena. Azken batean, zerbitzu ekologiko horien erabilpena neurtu egin daiteke beren oinarria diren ekosistemak behar bezala funtzionatzeko behar duten lur zabaleraren arabera. Jakina da ekosistema guztiek behar dutela lurralde eremu bat existitzeko. Aztarna ekologikoa, zentzu honetan, kontabilitate tresna bat bezala erabiltzen da: Giza kontsumo mota ezberdinak errekurtsoen erabilera eta kutsaduraren asimilatzea direla medio errealitate egiteko behar den lur zabalera kalkulatzen du. Baina bizidunentzako gizaki, animali eta landare erabilgarria den lur zabalera finitua da. Munduan dagoen lur biologikoki emankor guztia batu (hau da, zerbitzu ekologiko ezberdinak ekoiztu dezakeen lurra, adibidez janaria, fruituak, egurra, oxigenoa etabar) eta munduko populazioagatik zatituko bagenu, munduko biztanle bakoitzari 1,7 lur hektarea (ha) dagozkiola aurkituko genuke. Hoietatik 0,25 ha nekazal lur; 0,6 ha larre; 0,6 ha baso; eta gainontzekoa eraldatutako lurrak hiriak, bideak, etabar izango lirateke. Munduko biztanlebakoitzak 1,7 lur hektareako aztarna ekologikoa eduki beharko luke planetaren ahalmen ekologikoaren baitan bizitzeko hau da, oreka ekologiko bat lortzeko planetaren ekoizpen biologikoaren eta gizakion errekurtso naturalen eskaeraren artean. Errealitate ekologikoaren erreferentzi bat izan beharko luke 1,7 lur hektareako zenbaki hori, eta gaur eguneko mundu populazioarekin, biztanle bakoitzaren aztarna ekologikoa tamaina horretara atxekitu beharko litzateke. Baina errealitatea beste bat da. Alde batetik, jakina da munduko janari, egur eta energia kontsumoen aztarna ekologikoa haundiagoa dela munduko ekosistema guztiak bermatu dezaketena baino. Munduko ekosistema guztien jasapen ahalmena % 30 batez gainditzen dela estimatzen da gaur egun (munduko biztanle bakoitzaren batazbesteko aztarna ekologikoa 2,3 hektareakoa izanik). Munduaren aberastasun ekologikoa "jaten" edo suntsitzen ari garela esan nahi du honek, batezare garapen ekonomikoaren abiadurak eta honen ez sostengarritasunak eragina. Bestalde, kontsumo globalaren % 75 inguru munduko biztanle guztien %17 en eskuetan dago, gainontzeko kontsumo guztia (% 25) beste 5.000 milloi pertsonen artean banatuta dagoelarik. Datu honek erakusten du sostengarritasun dilemaren dimentsio etikoa. Adibidez, munduko gizaki guztiak Ipar Amerikar biztanle ertain bat bezala biziko balira, gutxienez hiru planeta beharko lirateke energia eta material eskaera maila hornitzeko. Planeta bakarra dugunez, honek esan nahi du errekurtsoen jabetza eta erabilerarekiko ezberdintasun haundiak daudela munduan: batzuk errekurtso asko erabiltzeak suposatzen du beste batzuentzako gutxiago geldituko direla dakar. Beste modu batean esanda, pertsona eta herri aberatsek biosferaren ekoizpen ahalmena bereganatu dute hein haundi batean, pobreagoak direnentzako zati txiki bat utziz. Modu ximple batetan esanda, herrialde askoren aztarna beraien lur biologikoki emankorren zabalera baino haundiagoa da. Beraz herrialde askok batez ere lur zabalera txikia, populaziodentsitate haundia eta per capita kontsumo maila haundi bat dutenak "defizit ekologiko" bat dute zeren beraien lur zabalerak ezin du haien biztanleen kontsumo maila hornitu. Kasu hauetan, herrialde horiek bereganatu edo importatu egiten dute falta zaien ahalmen ekologiko hori beste herrialde batzuetatik gehienetan ekonomikoki pobreak baina errekurtso naturaletan aberatsak diren herrialdeak, eta ondorioz "superabit ekologiko" bat dutenak. 1997 urtean 52 herrialdeen aztarna ekologikoaren azterketa bat egin zen (Centro de Estudios para la Sustentabilidad, Universidad Anahuac de Xalaka, Mexiko). Azterketa honek erakutsi zuen herrialde hoietatik 10 bakarrik bizi direla beraien ahalmen ekologikoaren barruan. Aztertutako herrialdeetatik Estatu Batuak dira biztanle bakoitzeko aztarna ekologiko haundiena duena (10,3 hektarea), eta Bangladesh berriz txikiena (0,6 hektarea). Estatu espainolean, biztanle bakoitzaren aztarna ekologikoa 3,8 hektareakoa da batazbeste, 1,6 hektareako defizit ekologikoa erakutsiz (hau da, Estatu espainoleko biztanle bakoitzak atzerriko 1,6 lur hektarearen ahalmen ekologikoa erabiltzen du). Beste Europako herrialdeekin konparatuta, Estatu espainoleko biztanle bakoitzaren aztarna ekologikoa erlatiboki txikiena da (Portugalekin batera). Baina halaere, Estatu espainolaren defizit ekologiko globala Suediak okupatzen duen lur zabalera baino haundiagoa da. Hau da, Suediaren lur zabalerak hornitu ditzazkeen zerbitzu ekologiko haina importatzen ditu Estatu espainolak bere kontsumo maila hornitzeko. Zer nolako konklusio atera daitezke aurreko irakurketaz? Aztarna ekologikoak haundiegiak dira. Aztertutako herrialde gehienetan defizit ekologiko bat dago. Herrialde hauek beste herrialde batzuen ahalmen ekologikoa bereganatu egiten dute, edota herrialde beraren oinarri ekologikoa progresiboki suntsitzen da kontsumo beharrak hornitzeko. Sostengarritasun ekologikoari dagokionez non gauden jakitea. Argi dago gaur eguneko garapen ekonomiko eredua ez dela sostengarriaeta limite ekologikoak gainditzen ari garela. Etorkizunera begira politikoek eta beste aktore batzuek ezin dezakete ez jakintasuna argudiatu. Ezberdintasun sozial eta ekologikoak. Munduko populazioaren zati txiki bat beste zati haundiago bati dagozkion baliabide ekologikoen kontura bizi da. Herrialde aberatseko biztanle bakoitzaren kontsumoa munduko batazbestekoa baina hiru aldiz haundiagoa izatea posiblea da soilik zeren herri pobreetako hiru biztanleen kontsumoa batazbesteko horren heren bat besterik ez delako. Populazioa eta kontsumoa. Batez ere herrialde aberatsen kontsumoa da planetaren ahalmen ekologikoa gainditzera daramana. Hala ere, proiektatutako munduko populazioaren hazkuntzak datozen hamarkadetan oso zaila egingo du bizitza kalitate on bat lortzea guztiontzako. Oharra: Zuen aztarna ekologiko pertsonala zein den jakin nahi baldin baduzue, hurrengo Internet lekuan (ingelesez bakarrik) dagoen inkestari erantzun eta jakingo duzue zenbat lur zabalera behar den zuen kontsumo maila hornitzeko: http:// Mikel Insausti Muguruza, Merkataritza eta Inbertsio Koordinadorea. WWF Europear Politika Bulegoa Tel: 0032 2 7438809 Fax:0032 2 7438819 E mail: Minsausti@wwfnet.org Euskonews & Media 84.zbk (2000 / 6 / 23 30) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Numéros précedents | Previous issues Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=denda&link=www.euskoshop.com http://ikaskuntza.org/