81 Zenbakia 2000-06-02 / 2000-06-09

EI-ren berriak

Oxforden irakasle bisitari izateko beka emanik

EI ren berriak Oxforden irakasle bisitari izateko beka emanik/Concedida la beca para el puesto de profesor visitante en Oxford Aitzpea Leizaola, Antropologia Etnografia Saileko bazkidea, izango da 2000 2001 ikasturtean, Oxford Unibertsitateko irakasle bisitariaren plaza hartuko duena. Izan ere, haren proposamena izan da aukeratua Eusko Ikaskuntzak eta britainiar erakunde horrek urtero deitzen duten bekaren azken ekitaldian aurkezturiko guztien artean. Leizaola, egun, bere doktore tesia bukatzen ari da Martine Segalen en zuzendaritzapean Paris X Nanterre Unibertsitatean eta irakasle elkartua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikertzaile honek, besteak beste, Reno (Nevada), La Sorbonne (Paris) eta Queen’s University of Belfast goi zentruetan jaso du graduatuondoko prestakuntza. Gehienbat, eta beti ere ikuspuntu antropologiko batetik, espazioaren irudikapenak (mapak, kartografia...) aztertuko ditu Leizaolak Oxford eko egonaldian egin beharreko ikerlanean, nazio estatuen eta estaturik gabeko nazioen arteko tentsioen alderdi esanguratsutzat jotzen baititu. Lanak Euskal Herriko kasua hartuko du abiaburu eta hiru atal nagusi izango ditu. Lehenbizikoan, XIX. mendearen amaieratik gaur egun arteko mapen garapenari egingo dio so ikertzaileak. Bigarrenean, berriz, entitate politiko gisa onarturik ez denez, Euskal Herriaren izate kartografikorik eza jorratuko du. Azkenik, ikus irudikapen ikonikoek gaurko munduan eta naziogintzan duten garrantziaren inguruko analisia egingo du, meteorologiaren iragarpenari eskainitako telebista emanaldietan mapez egiten den erabilera abiapuntu harturik. Euskonews & Media 81.zbk (2000 / 6 / 2 9) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=denda&link=www.euskoshop.com http://ikaskuntza.org/