Hirurogeigarren hamarkadako kultura aztergai Bilbon
EI ren berriak Hirurogeigarren hamarkadako kultura aztergai Bilbon/La cultura de los años 60, a estudio en Bilbao Bizkaiko Foru Artxibategiko areto nagusiak hartu zuen, maiatzaren 4ean, Euskonews & Media aldizkariak antolaturiko azken jardunaldia. Egun hartakoa Eusko Ikaskuntzaren astekari elektronikoaren izen berberarekin ezagutzen den topaketa sortaren hirugarren saioa izan zen. Iaz eman zion hasera Elkarteak iharduera lerro honi, gai desberdinekin loturiko hainbat mahainguru burutzeko asmoz, beti ere zientzia eta kulturari buruzko aldizkari honen ale monografikoen argitalpenarekin batera. "Euskal Kultura hamarkada erabakior batean (1960 1970)". Hauxe izan zen topaketaren izenburua. Egitaraua Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzaz antolatu zuen EI k eta hilabete honetan ipini dituen bi zenbaki bereziekin loturik eskaini zuen. Ale hauen bitartez (76 eta 77 zk.), dokumentazio sorta baliotsua jarri du Eusko Ikaskuntzak gaiaren inguruan jakinmina dutenen eskura. Izan ere, bertan hogeiren bat egileren lanetaz gain, hurrenez hurren Ramón Barea eta Néstor Basterretxeari eginiko elkarrizketak irakur daitezke. Félix Maraña idazlea izan zen jardunaldiaren koordinatzailea eta mahainguruan ondoko aditu hauek hartu zuten hitza: Koldo Narbaiza, José Julián Baquedano, Andolin Eguzkitza, Xabier Sáenz de Gorbea, Patri Urkizu eta Josemari Vélez de Mendizabal. Andolin Eguzkitza, Félix Maraña, Josemari Velez de Mendizabal, Jon Sánchez, Juan José Goiriena de Gandarias, José Julián Baquedano eta Patri Urkizu. Euskonews & Media 78.zbk (2000 / 5 / 12 19) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=denda&link=www.euskoshop.com http://ikaskuntza.org/
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.