76 Zenbakia 2000-04-28 / 2000-05-05

EI-ren berriak

EI-ren bekak hizkuntza eta historiaren inguruko ikerlanetarako

EI ren berriak EI ren bekak hizkuntza eta historiaren inguruko ikerlanetarako/Las becas de EI SEV para investigaciones sobre Lengua e Historia Angel de Apraiz eta Agustin Zumalabe bekak, horrela deiturik Eusko Ikaskuntzako lehen bi idazkarien omenez, laguntza eskaintza klasikoa dugu jadanik, eta horien deialdira aurkezten diren hautagaien zerrenda geroz beteago eta gaituagoa gertatzen da. Urterik urte gai alorrez aldatzeak, bestalde, oso ikerketa mota desberdinak burutzeko aukera ematen du. Azken emanaldian, Geografia Historia, eta Hizkuntza eta Literatura sailetako bi bazkidek aurkezturiko proiektuen lanak bereizi ditu EI k. Pedro Oliver Olmo ren proposamenak, "La memoria histórica y el impacto social de la pena de muerte en Euskal Herria durante el siglo XX" izenburukoak, Apraiz beka merezi izan du. Bestalde, Zumalabe bekaren epaimahaiak María Pilar Alonsok aurkezturiko proiektua laguntzea erabaki du. Mandelbrot metodoaren aplikazioa euskararen banaketaren azterketan da Alonsoren egitasmoaren gaia. Iñaki Bazan, Patri Urkizu eta Juantxo Agirre, "Angel de Apraiz" izeneko bekaren epaimahaikideak. Euskonews & Media 76.zbk (2000 / 4 28 / 5 5) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=bizkaia&link=www.bizkaia.net/bizkaia/Euskara/Foru Aldundia/Kultura/eu cultu.htm http://ikaskuntza.org/