8 Zenbakia 1998-10-30 / 1998-11-06

Gaiak

HABE liburutegia: hizkuntzen liburutegia

IRIZAR, Imanol

HABE liburutegia: hizkuntzen liburutegia HABE liburutegia: hizkuntzen liburutegia *Traducción al español del original en euskera Imanol Irizar Bere sorrerarekin ia batean heldu zion HABEk espezialdua eta publikoa izango zen biblioteka bat antolatzeko asmoari, 1982. urtean. Urtetik urtera hazten joan bazen ere, ez zuen egoera egonkorrik ezagutu (lau toki desberdin 12 urtetan), harik eta 1994ko udazkenean HABEren zerbitzu guztiak biltzen dituen egoitzan jarri zen arte. Hamabi urte horietako lanik nagusiena ondare bibliografikoa biltzea izan zen (mundu zabaleko 20.000 liburu eta 600 aldizkari bilduma), 1994tik aurrera zerbitzuak eskaintzea izan da gure egiteko nagusia; eta aurrera begira ere, gero eta zerbitzu hobeak emateko azpiegitura sortzea da xedea. Azken lau urte hauetan berealdiko aldaketak gertatu dira liburutegian: aplikazio informatiko estandar batek (Absys ek) kudeatzen du liburutegiko funtzionamendua (katalogoa, maileguak, erosketak...), unibertsitateko campusetik gertu dago orain, egoitza egokia eta egonkorra du, etab. Honek guztiak, eta urtero urtero egin ditugun zabalkunde kanpainek izan dute emaitza onik: bezeroak asko ugaldu dira (10 halakotu 3 urtean!); martxan genituen zerbitzuak askozaz ere erabiliagoak dira eta etengabe ari gara zerbitzu berriak eskaintzen eta lehendik zeudenak egokitzen eta hobetzen. 2. Jakintza eremua: aurreiritziak eta uste okerrak Oraindik ere zenbaitek pentsatzen du HABE Liburutegian biltzen diren dokumentuen gai esparrua euskarara mugatzen dela eta, hortaz, soilik (edo batik bat) euskarazko testuak edo euskarari buruzkoak jaso eta eskaintzen ditugula bibliotekan. Egia, ordea, besterik da. Hizkuntzen didaktika eta soziolinguistika dira, euskararekin batean, liburutegi honetako ardatz nagusiak; eta, gai nagusi horiez gain, maila apalagoan, psikolinguistika, hizkuntzalaritza, pedagogia, psikologia eta soziologia bezalako gaiak ere lantzen ditugu. Hortaz, liburutegira etorri aurretik jendeak pentsatzen duena eta bertara etorri etaaurkitzen duena ez datoz gehienetan bat. Askok eta askok liburutegiaren berri izan izaten dute baina, betiere, euskarara mugatzen dute automatikoki liburutegiaren esparrua. Saiatuko gara, beraz, jakintza eremua zehazkiago azaltzen: 1. Hizkuntzen didaktika (6.500 liburu) Atal honetako gaiak dira: hizkuntz jabekuntza, hizkuntz ikaskuntza, hizkuntz irakaskuntza (metodologiak, teknikak, curriculuma, ebaluazioa...). Aztergai dagoen hizkuntza izan daiteke: ama hizkuntza, bigarren edo hirugarren hizkuntza, hizkuntza arrotza. Dauden metodo eta materialekin, honako hizkuntzok ikasi edo irakatsi daitezke: euskara, ingelesa, frantsesa, gaztelania, alemana, etab.; baina baita ere eslovakiera, ukrainera, turkiera, koreera, hindi, georgiera, swahili... 2. Soziolinguistika (5.500 liburu) Hizkuntzen alderdi sozialak dira hemen aztergai: elebitasuna, eleaniztasuna, diglosia, hizkuntz plangintza, hizkuntz politika, demolinguistika, etnolinguistika, gutxiengo linguistikoak... eta, oro har, munduan dauden 5 6 mila hizkuntzen egoera sozialari buruzko informazioa. 3. Euskara (6.000 liburu) Bi atalotan banatuta: Euskarari buruz. Corpusari nahiz estatusari buruzkoak (gramatikak, metodoak, normalkuntzaren gainekoak...) Euskaraz argitaratzen dena (literatura, gizarte zientziak, natur zientziak, filosofia...) 4. Hizkuntzalaritza, Pedagogia, Psikologia, Soziologia (7.000 liburu) Zientzia hauetako dokumentuak gure gai nagusietarako ekarpen diren neurrian liburutegiratzen ditugu. Hori guztia horrela izanik, esan daiteke HABE Liburutegiaren jakintza eremua hizkuntzena dela, bertan euskarak toki berezia izango badu ere. 3. Zerbitzuak Mailegua Aldi berean hiru liburu eraman daitezke hiru astetarako. Donostiara etorri gabe ere, HABEk Bilbon eta Gasteizen dituen bulegoetan jaso daitezke liburuak maileguan (baina kontu! eskatu beti Donostiara). Biblioteken arteko mailegu zerbitzua: liburuen mailegua eta fotokopia zerbitzua, unibertsitateetako bibliotekek eskaintzen dutenaren parekoa (Rebiun ordain sariak).Fotokopiak Liburutegian fotokopiadora txanponduna (10na pezeta), nork bere kopiak egiteko. Euskaltegientzako zerbitzu berezia: eskatzen dituzten artikuluen kopiak bidaliko zaizkie euskaltegiei (10na pezeta). Ekoizpen dokumentalak Eskuratu Berrien Albistea. Liburutegian jasotzen diren dokumentuen berriemailea. Bihilabetekaria eta doanekoa. Aldizkako Argitalpenen Katalogoa. Urterokoa eta doanekoa. CD Romen Katalogoa. Urterokoa eta doanekoa. Tesien Katalogoa. Urterokoa eta doanekoa. Bideoen Katalogoa. Urterokoa eta doanekoa. Bestelako zerbitzuak Katalogoak kontsultatzeko bi pantaila (opac) areto nagusian. Ikusentzunezko gela: bideo, telebista, CD, kasete, diskete, CD Rom, mikrofitxak ikus entzuteko gela berezia Bisita gidatuak. Euskaltegi nahiz fakultateetako ikastaldeek bisita dezakete liburutegia. Bisita gidatua izatekotan, eguna eta ordua eskatu behar dira aldez aurretik. Ikastokiak: 15 lagunentzako tokia irakurgelan eta taldean aritzeko launakako bi mahai eta beste bost ikastoki areto nagusian. ¨Zuzeneko irispidea liburu aldizkarietara. 4. Aurrera begira Bi milagarren urtearen amaierarako aurrerapauso handiak eginak izango ditugu liburutegian eta jendeak informazio asko izango du eskura informatikari esker. Labur labur, hona eskuartean ditugun egitasmoak: Katalogazioa 1998 2000 hirurtekoan liburutegiko dokumentu guztiak katalogatuko dira progresio honi jarraiki: 1998 bukaeran: 10.000 erregistro katalogaturik 1999 bukaeran: 17.500 erregistro katalogaturik 2000 bukaeran: 25.000 erregistro katalogaturik Artikuluen datu basea Datorren urtearen amaiera alderako liburutegiko aldizkarietako eta artikulu bilduma diren liburuetako milaka eta milaka artikuluekin datu base bat egongo da kontsultatzeko moduan. Datu base honen bidez, ezkutuan eta erdi galdurik dagoen informazio mordoa jendearen eskura egongo da. Internet 1999. urterako liburutegiko katalogoa kontsultatu ahal izango da Interneten bidez eta 2000. urterako, berriz, artikuluen datu basea. Gurekin harremanetan jartzeko:HABE Liburutegia Vitoria Gasteiz 3 20009 Donostia Tel.: 943 41 26 04 943 41 26 00 Fax: 943 41 26 01 E mail: habe liburu@ej gv.es Imanol Irizar, HABE Liburutegiko arduraduna