796 Zenbakia 2026-11-23 / 2027-01-16

Elkarrizketa

Lola Valverde Lamsfus / Antton Valverde Lamsfus

Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 2026
 


Eusko Ikaskuntzaren Solasaldi honetan, Lola Valverde Lamsfus historialaria eta Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 2026ko irabazlea, eta Antton Valverde Lamsfus musikaria eta abeslaria, anai-arrebak, elkarrizketan aritzen dira beren bizipenaz, oroimenaz, euskaraz, feminismoaz eta euskal kulturaren transmisioaz.

Haien haurtzaroko etxeko oroitzapenetatik abiatuta, Francoren garaiko giroaz, isiltasunez eta familiaren memoriaz hitz egiten dute. Bereziki gogoan dute aitak etxean euskaraz hitz egiteko hartutako erabakia eta horrek haien bizitzetan izan zuen eragina.

Solasaldian feminismoak biengan izan duen eragina ere aztertzen dute, baita azken hamarkadetako gizarte-aldaketak eta emakumeen zein gizonen rolak nola aldatu diren ere.

Historiaren, musikaren eta kulturaren zeregina ere hizpide dute: nola berreskuratu ahaztutako ahotsak, nola transmititu memoria belaunaldi berriei eta zer ekarpen egin dezaketen kulturaren esparru desberdinek euskal gizartearen eraikuntzan.

Amaieran, Lolak Manuel Lekuona Saria jasotzeak berarentzat duen esanahiaz eta Eusko Ikaskuntzarekin duen loturaz ere hitz egiten du, bere haurtzarotik ezagutu baitzuen erakundea eta haren inguruko hainbat pertsonaia.