78 Zenbakia 2000-05-12 / 2000-05-19

Artaretoa

Julio Galarta Bengoa

Julio Galarta arrasatearraren lanean ezer ez dago lekuz kanpo; kolore eta trazu bakoitza dagokion lekuan dago. Bartzelonako Sant Jordiko Arte Ederren Eskolan egin zituen bere ikasketak, eta lehen mailako maisuak izan zituen bertan irakasle: Muntaner irudien mugimenduan, Puigdengolas paisaian eta Santasusana erretratuan. Julio Galarta gipuzkoar -edo euskal- eskolako kidea da, paisajismo tardoimpresionistarik garbienekoa. Kolore sorta paregabea erabiltzen du, tonu eta ñabardurez betea. Bere lanean maiztasun gehienez islatzen dituen paisaiak Orio, Arrasate, Leintz Gatzaga, Aretxabaleta, Landa, Errioxa eta Nafarroakoak dira, eta bere obra osoan zehar topa daitezke zuhaitz eta errekak, mendi eta herriak, bide eta hodeiak. Artista figuratiboa da Julio Galarta, errealitatearen ikuspegitik behatzen baitu pintura, eta bai forman, bai hondoan, inpresionismo moderatua soma daiteke bere lanean. Marrazki zehatz eta fina da berea, eta apartak dira bere koloreen ñabardurak.