Arteleku: Gipuzkoako "Arte Garaikidearen" fabrika Arteleku: Gipuzkoako "Arte Garaikidearen" fabrika * Traducción al español del original en euskera Ainara Iraeta Usabiaga "Arte fabrika" bat bezala defini daiteke Arteleku, izan ere, pentzu biltegia lehenengo, eta ondoren, material elektrikoak gordetzeko izan zen eraikin industrialean dago artegunea. 80. hamarkadan arte garaikidearen egoeraz eginiko hausnarketen ostean, 1987. urtean Gipuzkoako Aldundiak bultzaturik ateak ireki zituen .Arte garaikidearen sorkuntza, gogoeta, esperimentazio eta zabalpena helburu zituela sortu zen. Garai hartan arte ikasketetan zeuden gabeziak bete eta konplimentatu nahi ziren eta Arte Ederretako masifikazioaren aurrean, indibidualizazio handiagoa proposatzen zuen, kalifikazio eta notarik gabeko irakaskuntza bultzatuz. Arte Ederretako ikasketen osagarri alternatiboa izateko helburua izan zuen hasieratik eta orduan finkatutako ereduaren arabera jokatu du hamabi urtez. Zer topatuko dugu Artelekun? Bertara datorren artistentzat tailer eta estudio ugari antolatzen ditu Artelekuk eta hau da arte gunearen jardueraren ardatz nagusia, artisten sortze prozesua bultzatzeko. Alor ezberdinetako maisuekin ikasteko aukera du bertara datorrenak (serigrafia, pintura....). Bestetik, artista gonbidatu ugari etortzen dira, bertakoekin harremanak estutzeko, eta gai ugaritako mintegiak, hitzaldiak eta mahainguruak antolatzen dituzte, Arteleku hausnarketa eta eztabaida gunea ere baita . Cristina Ortega. Foru Aldundiko prentsa arduradunak azaldu duen moduan, "seminarioetan parte hartzeko ez da inolako baldintzarik eskatzen, nahi duen orok parte har dezake eta gainera, arte garaikideari eskeinitako liburutegi bat eta XX. mendeko euskal artean espezializatutako bideoteka bat du. Bertan artistek, beste inon lortzen zailak izan daitezkeen katalogo eta aldizkariak topa ditzakete". Zehar aldizkari propioa ere argitaratzen du, elkarrizketak, iritzi artikuluak eta proposamen teoriko praktikoak bilduz besteak beste. Aldaketengaraia Hamabi urtetan arte munduko jendeak aho batez goraipatutako formula izan arren, Donostiako arte zentroari ere iritsi zaio gogoeta eta aldaketa garaia. Bertan egiten den lana eta esperientziak gizartearen bilakaerakin lotura zuzena duen heinean, Arteleku ere egoera berrietara egokitu behar da. Gauza ugari aldatu dira artearen munduan azken hamabi urtetan eta teknologia berrien bilakaera eta zabalpenak, XX. mendeko adierazpen artistikoen muga konbentzionalak gainditu ditu. Hau hala izanik, behar eta espazio berrietara egokitu den berrikuntza prozesua diseinatu da hurrengo hamarkadarako, garaikidetasunik ez galtzeko. Arteleku "zabaldu" egin nahi da eraikuntzari zein jarduerari eta filosofiari dagokionean. Teknologia berrien garapenak artearen muga konbentzionalak gainditzeaz gain, disziplinen arteko mestizajeari leku egin diola esan daiteke eta artelanaren kontzeptua eta errepresentazioa bera ere aldatu egin ditu. Cristina Ortegaren hitzetan, "hamabi urte hauetan ikuspegiak asko aldatu dira. Teknologia berriek eta ikuspegi erradikalagoek panorama berri bat zabaldu dute eta teknologiaren sozializazioak zalantzan jarri ditu garai bateko hierarkia guztiak" . Teknologia berriek, autoprodukziorako eskeintzen dituzten erraztasunak eta ikus entzunezkoen eraginak, jarrera sortzaileak aldatu ditu eta sormen era ezberdinak garatu dira. Teknologia berriek eta Internetek eskaintzen dituen ahalmenak ustiatuz, Artelekuk bere web horrian dituen proiektuak aipa daitezke. Alberto Bergado eta Alberto Arrizabalaga sarean "erakusteko" ekoizten ari diren bi obra egiten ari dira. Epe laburrean, proiektuak Berrikuntza eta ibilera berri honi hasiera emateko Artelekuk bere aurtengo programan tailer eta mintegi berriak antolatu ditu. Antolatuko diren zazpi tailerren artean, "Power Point Revolución!!!", urriaren 2tik 31ra bitartean, Komunikazioaren Aroan, kultur kontsumoaren demokratizazioa aztertuko da. Abuztuaren 23tik irailaren 29ra bitartean, "Bizi garen espazioaren eraldaketak" tailerraantolatuko da, Ibon Salaberria eta Irune Sacristan koordinatzaile direlarik. Mintegien artean, "Cuerpo y ciudad en la era informacional" izenburupean, bertan arreta berezia eskainiko zaie giza gorputza eta hiria baliabide elektroniko eta digitalez errepresentatzeko modu berriei. Artelekuk apustu berria egin arren, ez du bere historia alde batera utzi nahi eta horregatik bere argitalpenekin aurrera jarraituko du eta orain arte arrakasta handia izan duten tailerrak ere mantenduko dira, hala nola, litografia edo serigrafia tailerrak. Artelekuk bere ekimen eta programazioaren informazio ugari eskeintzen du bere web orrian : http:// Ainara Iraeta Usabiaga, kazetaria Argazkiak: Ainara Iraeta Euskonews & Media 74.zbk (2000 / 4 / 7 14) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=masters&link=www.eusko ikaskuntza.org/masters/index.htm http://ikaskuntza.org/
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.