695 Zenbakia 2015-03-04 / 2015-04-01

Euskobooks

Aipamena. Zuzendaritza estrategikoa: Teoria eta praktika

Egileak: Eneka Albizu Gallastegi, Jon Landeta Rodríguez (koord.) Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2014 Orrialde kopurua: 224 ISBN: 978-84-9082-035-3 Ezaugarriak: Liburu honek Zuzendaritza Estrategikoaren ikuspegi gaurkotu eta integrala eskaintzen du, eta curriculumdiseinu berrien arabera dago pentsatua. Izan ere, curriculum horiek irakaskuntza eta ikaskuntza-prozesuetan lanbiderako gaitasunak garatzea dute helburu. Lana bi parte nagusitan dago banatuta. Lehen partean, Zuzendaritza Estrategikoaren oinarrizko kontzeptuak aurkezten eta azaltzen dira, eta zuzendaritza horren prozesuaren faseak garatzen. Horrekin batera, enpresetako adibide eta kasu erreal asko ematen dira, irakurleari gaia barneratzen eta enpresako praktikara eramaten laguntzeko. Bigarren partean, berriz, zehar-kasu bat proposatzen da, beraren bitartez liburu honetan landutako ezagutzak eta trebetasunak integratzeko enpresa bateko plan estrategiko osatu bat egin ahala.