693 Zenbakia 2015-01-07 / 2015-02-04

Euskobooks

Aipamena. Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko Frontean

Egilea: Patxi Juaristi Larrinaga Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2014 ISBN: 978-84-9882-066-7 Ezaugarriak: Berriatuan, gudako lehen lerroan geratu ziren beste herri batzuetan baino zibil gutxiago hil ziren: sei, bonbardaketen eta tiroen ondorioz, eta kleroko bi kide fusilatuta (abade bat Larruskainen eta moja bat Bartzelonan). Gainera, guk dakigula, herriko mutilik ez zen hil borrokatzen, eta beste fronte batzuetan baino soldadu gutxiago hil zirela pentsa daiteke. Edonola ere, berriatuarren bizipenak gerrako frontea beren lurretan izan zuten beste herri batzuetakoen antzekoak dira. Berriatuan ere samina eta beldurra nagusitu ziren 1936ko irailean, frontea bere lurretan kokatu zenean. Gainera frankistek 25 lagun atxilotu zituzten, zazpi emakumeri ilea moztu zieten eta hainbatek isunak, ondasunen bahiketak eta bortxazko lanak jasan behar izan zituzten.