Egileak: Manuel Muñoz Torralbo, Manuel Valdés del Fresno, Marta Muñoz Domínguez Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2014 Orrialde kopurua: 466 ISBN: 978-84-9082-067-4 Ezaugarriak: Liburu honetan, turbomakinen irakaskuntzara bideratutako ibilbide profesionala bururatzen duten ezagutzak azaltzen dira, autoreek aztertzen igarotako urteek ematen duten patxada eta ideien finkatzearekin. Azken aldian argitaratu diren turbomakina termikoen diseinuari buruzko testurik osatuenetako batez hornitzen da euskarazko zientzia- eremua. Turbomakinak ikasteari ekiten dionari hasieratik sortzen zaizkion zalantzen erantzun-segidari jarraitzen dio liburuaren egiturak. Liburuaren helburua ez da diseinu konputazionalaren prozedura modernoak erakustea, baina bertan azaltzen dena beharrezkoa da diseinu horri ekiteko, eta ezinbestekoa ulertzeko. Horregatik, irakurri beharreko liburua da gai honetako irakasle eta profesionalentzat, eta arras erabilgarria ingeniaritzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleentzat, nagusiki haientzat egina baita.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.