695 Zenbakia 2015-03-04 / 2015-04-01

Euskobooks

Aipamena. Landare-fisiologia

Egileak: Lincoln Taiz, Eduardo Zeiger Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2014 Orrialde kopurua: 948 ISBN:978-84-9082-058-2 Ezaugarriak: Azken bi hamarkada paseetan (1991. urtean liburu ho nen ingelesezko lehen edizioa argitaratu zenez geroztik) landare-zientzietan izandako aurrerapen izugarria biltzen du argitalpen honek. 1999an arabidopsisaren genoma argitaratzeak bultzada eman zion genomikaren eremuari, eta horrek, era berean, aurrerapen handiak eragin ditu bioin-formatikan, analisi genetikoetan, eboluzio molekularrean, seinale transdukzioan eta sistemetako biologian. Aurrerapen zirraragarriak lortu dira landare-fisiologian finkatuago zeuden arloetan ere —esate baterako, bioenergetikan, fotosintesian, ingurumen-estresean eta landare— mikroorganismo nahiz landare-birus motako interakzioetan, eta horrek ikerketa biologikoaren punta-puntan jarri ditu landare-zientziak. Aurrerapen berrien abiadurari eustea izan da autoreen erronka, eta era berean, ikasleen eskura jartzea gaur egungo landare-biologiaren ezaugarri diren printzipioak eta teknika esperimentalak hobeto ulertzeko behar den oinarrizko informazioa. Are gehiago, egileen eta editoreen lantalde zinez bikainaren lankidetza aipagarriaren emaitza da argitalpen hau. Parte hartu duten autore guztiek nork bere arloko ikerketa aitzindarietan jardun dute. Baina, horrez gainera, ikasleen behar pedagogikoen ezagutza dute. Autoreen ahaleginari esker, arloan egin diren aurrerapen berri kitzikagarrienak jaso dira. Liburua estilo bizian idatzia dago, eta irudi ugari ditu, kalitate zientifiko eta artistiko handieneko marrazkiz eta mikrografiaz hornituta.