Egilea: Mila Salterain Argitaletxea: Txalaparta, 2014 Orrialde kopurua: 384 ISBN: 978-84-1531-398-4 Ezaugarriak: 1190. urteko Santa Katelina egun batez hasten da nobela hau, GaztelakoAlfontso VIII. erregeak Haro familiaren laguntzarekin NafarroakoAntso VI. erregeari Bizkaiak enduzionetik urte gutxira. Geroztik, Durangaldea -bi erresumen arteko muga- azpikeria politikoen jokaleku bihurtu da. Bertako tenentea, Petro Latrone, Didaco Lupi Harorekin azpilanetan dabil, Gaztelaren eskutik boterea handitzeko. Nafarroako erregeak, ordea, arretaz zelatatzen ditu muga-eskualde horretako jauntxoen jukutriak, bereerresuma eta herritarrak barneko nahiz kanpoko etsai guztien erasoetatik geritzatzera deliberatua. Mila Salterainen eleberri koral honetan Errikardo Lehoi-Bihotza, AntsoVII.a, Berengela eta gisako pertsonaia historikoak Peruitsuarekin, Anglesaserorarekin edo Prudentziosasikoarekin nahasten dira. Denen artean garai gatazkatsu baten irudi bizia eskaintzen digute, gure historiaren bidegurutze erabakior batekoa. Erresumaren ilunsentia hasi zenekoa.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.