Egileak: Hainbat Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2014 Orrialde kopurua: 410 ISBN: 978-84-9082-041-4 Ezaugarriak: Hizkuntzak elkarlanean garatzen dira. Gure kasuan, unibertsitateko gaiak euskaraz jorratzeko, ezinbestekoa da dagokion alorreko adituen eta hizkuntzalarien arteko lankidetza. Horretan ari dira hala UPV/EHUko Euskara Zerbitzua eta jakintza-alorrak, besteak beste. Hala, Antropologiako Hiztegi hau Antropologia Fakultatearen eta Euskara Zerbitzuaren arteko lanaren emaitza da. Aurretik egin diren lanen ondoren, beste urrats bat eman nahi izan dugu, antropologia-arloko hiztegia sendotuz eta garatuz joan dadin. Harriz harri, etxea eraikiz goaz. Antropologiako Hiztegia, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, euskarazko definizio eta guzti, alorreko adituen eta hizkuntza-adituen arteko elkarlanean.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.