675 Zenbakia 2013-10-16 / 2013-10-30

Efemerideak

Efemeridea. Jean Urruty, pelotari baxenabartarra, 1912ko urriaren 22an sortu zen Donapaleun



Jean Urruty.

Gazte-gaztetik nabarmendu zen pilotari bezala eta modalitate guztiak zituen gustuko. 1927an Frantziako txapeldun izan zen, 16 urterekin. Ibilbide luze eta bikain baten ondoren, Ameriketan batez ere, erretiroa hartu zuen, 1970ean. Tenisean ere trebea izan zen, eta kirol hau irakasteko diploma eskuratu zuen. Bigarren mundu gerran Baionako 49. unitatean batzen da, eta Maginot-en, bere taldekideekin batera, gerra-prisionari egiten dute eta Rawa-Ruska kontzentrazio-esparrura eramaten dute, Polonian. Hemen ping-pongean hasten da, Skroup txekiarrari irabaziz. Saiakera askoren ondoren azkenik alde egiten du, erresistentzian jardunaz, mugalari lanetan.