673 Zenbakia 2013-09-18 / 2013-10-02
Emmanuel Inchauspe Zunharretan (Zuberoa) jaio zen 1815eko azaroaren 22an.
Elizako karrera Baionako seminarioan egin zuen. 25 urterekin apaiz ordenatu zen Baionan (1840-07-30). 27 urterekin San Leon Ospitale Zibileko kapilau. Kargu horretan jardun zuen 22 urtez (1842az geroztik).
Bikario nagusi eraginkor izendatu zuten (1884-11-10) eta Fleury-Hottot apezpikuaren bikario nagusi (1887-1889). Elizbarrutiko hutsaldian, J. Damien Lasserre kalonjearen kapitulu-bikarioa izan zen (1889-1890). Botere zibilarekin talka egin zuen. 75 urte zituela, ez zioten Jauffret (1890) apezpiku berriaren aldameneko postua hartzen utzi, baina ohorezko bikario nagusi izendatu zuten.
Literatur jarduerari dagokionez, 36 urterekin Jincoac giponareki eguin patoac otoitz-liburua argitaratu zuen [Jainkoak gizakiarekin egindako hitzarmenak] (1851). 41 urterekin, San Mateoren ebanjelioaren zubererako itzulpena argitaratu zuen Bonaparte printzeak eskatuta (1856) eta 42 urterekin, berriz, Iturriagaren Diálogos lanaren itzulpena argitaratu zuen Duvoisinen eta Uriarteren itzulpenekin batera (1857). Bi urte geroago, Apokalipsiaren zubererako itzulpena egin zuen. Le Verbe Basque (1858) maisulana argitaratu zuen. Axularren Gueroco-Guero berrargitaratu zuen bere aldetik, bere hitzaurrearekin (1864). 68 urte zituela, Eguiazco erreligionia lanaren Kempis eranskina zubererara itzulita argitaratu zuen (1883). Zientzien Garapenerako Frantziako Elkartearen Kongresuan Le Peuple Basque (1892) delako lana aurkeztu zuen eta 1893an argitaratu egin zuen. 79 urterekin, Maria Birjinaren hilabetia (1894) argitaratu zuen eta 82rekin Kantika Saintiak, erlijio-kantuen bilduma zubereraz (1897).
[+] Informazio gehiago