671 Zenbakia 2013-07-31 / 2013-09-04

Efemerideak

Efemeridea. Juan Iturralde Suit nafar idazle eta historiagilea 1909 urteko abuztuaren 17an zendu zen Bartzelonan



Juan Iturralde Suit.

Nafar idazle eta historiagilea. Merkataritzako ikasketak egin zituen Bordelen eta pinturakoak Parisen. Historiako eta arteko molde erromantikoak ezagutu zituen Frantziako hiribururan. Nafarroara itzuli zenean Iruñeko zinegotzia izan zen 1868-1972 urteetan eta erabat sartu zen Nafarroako eta Euskal Herriko historia, arkeologia eta hizkuntzaren inguruko gaien ikerketa munduan. Azken karlistadaren ondoren, Nafarroako eta gainerako euskal lurraldeetako foru eta eskubideen galtzeak eta euskarak XIX. mendean izan zuen atzerakada handiak biziki hunkiturik, Asociación Euskara de Navarra elkartea eta Revista Euskara agerkaria sortu zituen 1878. urtean. Euskal Abertzaletasun modernoaren aintzindari nagusietako bat zen Iturralde Suit eta Euskal Herri osora zabaldu nahi izan zituen: politika eta satira artikuluak; biografia eta bibliografia obrak; ipuinak, alegiak eta folklore bildumak; historiako eta arkeologiako obrak eta monografiak; literatura lanak.

[+] Informazio gehiago