663 Zenbakia 2013-04-10 / 2013-04-24
Eusebio Maria Dolores Azkue.
Ume-umetatik, Zamudion bizi izan zen, aitaren herrian, aita urte askoan izan zen bertako mediku. Gero, ikasketa klasikoak egin zituen Bilboko frantziskotarrenean: latina, filosofia, erretorika, bere idazlanen iturri izango ziren erdal idazle klasikoei buruzko jakinduria sakonduz. Lehenengo karlistadan karlisten alde borrokatu zen, baina Marotoren hitzarmena aintzat hartu ez eta, 1839an, Ferrolera joan zen Nautika ikasketak egitera. Pilotu gisa itsasoan ibili ondoren, nautika irakasle egon zen Bermeon, Mundakan eta Lekeition. Bi aldiz ezkondu zen, hamabi seme-alaba izan zituen, horietako bat izan zen, hain zuzen ere Resurrección M. Azkue filologoa.
Olerkari matematika zaleak Mundakan idatzi zituen poesia gehienak, 1860 inguruan. Eusebio Azkue euskal literaturan olerkari bezala nabarmendu zen arren, 1896an azaldu zen Jose Manterolaren Cancionero Vasco-n, bere poema solteak baino ez ziren kaleratu. Beranduago, semeak, R. M. Azkue hizkuntzalari, biltzaile eta eleberrigileak, argitaratu zituen aitaren olerkiak, sortaren izenburutzat neoklasikoen asmoarekin lotura duen Parnasorako bidea aukeratuta.
[+] Informazio gehiago