662 Zenbakia 2013-03-27 / 2013-04-10
Isidoro Fagoaga Larratxe.
Nafar opera abeslaria eta idazlea. Tenore bikaina izan zen, bere izen handia mundu osora zabaldu zen eta Wagnerren operetako abeslari nagusia izan zen. 1936. urtean geroztik idazteari ekin zion eta Gernika nahiz Eusko Jakintza aldizkariak bultzatu zituen Buenos Airesen. Gaztelaniaz idatzi zuen eta euskal gaiak jorratu zituen nagusiki. Obra nagusiak: Pedro Garat, El Orfeo de Francia (1948) Domingo Garat, El defensor de Biltzar (1951), Los poetas y el País Vasco (1969) eta El teatro por dentro (1971).
[+] Informazio gehiago