660 Zenbakia 2013-02-27 / 2013-03-13
Beltrán Pagola Goya.
Musika ikasketak egin zituen jaioterrian Santestebanekin, eta Madrilen Tragó eta Arín-ekin. 1898-1914 urteetan Donostiako kasinoko piano jolea izan zen. Geroago Donostiako Kontserbatorioko irakasle izan zen eta bertako orkesta sortu zuen. Garrantzi handia izan zuen Pagolaren Tratado práctico de armonía liburuak. Musika lan aipagarriak ditu: Sinfonía vasca, orkestarako; Humoradas vascas, piano eta orkestarako; El monje organista eta Pianorako sonata. Debussy, Ravel eta beste batzuei buruz hitzaldiak ere eman zituen.
[+] Informazio gehiago