661 Zenbakia 2013-03-13 / 2013-03-27

Efemerideak

Efemeridea. Juan Garmendia Kortadi idazlea 1898ko martxoaren 21ean jaio zen Lasarten



Juan Garmendia Kortadi.

Lehen mailako ikasketak Lasarten egin zituen eta autodidakta izan zen. Euskaltzaindiko kide urgazle izen zen. 1910ean Soraluzera joan zen familiarekin eta eskopeta-tailerra jarri zuen.

1914an, euskararekiko kolaboratzaile lanari ekin zion. 1921ean Itxutasun madarikatua irri-antzerkia argitaratu zuen, hurrengo urtean Joxanton’en eriotza lan dramatikoa eta, ondoren, Patxi Kirten delakoa. 1944an Donostian finkatu zen “Begoña” liburu-dendarekin eta euskaltzaleen bilerak egiteko leku izan zen diktadura-garaian. Ia euskal aldizkari guztietan egin zituen kolaborazioak. Euskeraren iraupena eta Euskal literaturaren aurrerapena lanaren egilea izan zen (Donostia, 1955). Euzko Gogoa, Egan eta Aránzazu aldizkarietako ohiko kolaboratzailea zen, oro har, euskal literaturarekin lotutako gaiekin.

[+] Informazio gehiago