660 Zenbakia 2013-02-27 / 2013-03-13
Adolfo Guiard y Larrauri.
1860ko abuztuaren 10ean jaio zen Bilbon. Isidoro eta Anselmo pintoreen aita izan zen. Antonio Maria de Lecuona eta Ramon Marti y Alsina maisuekin egin zituen ikasketak. Paris (1878) eta Londresera bidaiatu zuen eta hainbat egonaldi egin zituen hiriburu horietan. Artista buhame eta kezkatsua izan zen. Pintura apaingarria lehenetsi zuen. Hala, hainbat enkargu jaso zituen eta, era berean, euskal eraikin askotan paratzeko beirategietako kartoi ugari egin zituen (Bilboko Arte Ederretako Museoa). Bere artegintzaren barruan Sociedad Bilbaína delakoak 1887an eskatuta pintatu zituen, En la terraza eta Cazadores mihiseak eta La siega eta La promesa margolanak dira bere obra adierazgarrienak, azken biak Bilboko Sota familiaren bilduma itzelean kokatzen dira. Obra, marrazki, akuarela, auto-erretratu, erretratu, olio edota apunte ugari egin zituen eta baita proiektu asko ere.
[+] Informazio gehiago