Egilea: Juan Mari Beltran Argiñena Argitaletxea: Herri Musika Zaleak, 2011 Orrialde kopurua: 330 Ezaugarriak: Hernanin, Udalaren babesarekin, 1987ko apirilaren 9 eta 11n lehen Txalaparta Festa antolatu zen. Geroztik, urtez urte eta hutsunerik gabe, edizioz edizio Txalaparta Festetan parte hartu dutenek txalapartaren inguruko arlo eta mota ezberdinez osatutako ekarpen aberatsa egin dute. Jardunaldi hauetan hiru atal nagusi bereiz ditzakegu: . Teorikoak atalean antolatutako mahai inguru, hitzaldi eta bestelako azalpenetan gai ezberdin asko jorratu eta aurkeztu dira. · Emanaldi bereziak atalean hogeita hamar lan berezitik gora aurkeztu dira, non txalaparta modu, forma, funtzio eta musika estilo ezberdinetan erabili izan da. . Txalaparta Festatik milaka txalapartari eta txalaparta zale pasa dira. Liburua + DVD
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.