657 Zenbakia 2013-02-06 / 2013-02-13

Euskobooks

Aipamena. Hizkuntzaren keinua

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, 2012 Orrialde kopurua: 56 ISBN: 978-84-615-7275-5 Ezaugarriak: Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan, Hizkuntzaren keinua liburu kolektiboa kaleratu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. 25 idazle-ilustratzaile bikoteren lanak biltzen ditu liburuak, eta testu eta irudi guztiek euskara dute gai nagusi eta ardatz. Idazleen artean, batzuk aipatzearren, Aingeru Epaltza, Itxaro Borda, Patxi Zubizarreta, Anjel Lertxundi, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Aureia Arkotxa, Iban Zaldua eta Harkaitz Cano daude. Ilustratzaileen artean berriz, Leire Salaberria, Jokin Mitxelena, Aitziber Alonso, Maite Gurrutxaga, Erramun Landa, Eider Eibar eta Begoña Durruti, besteak beste.