Egileak: Hainbat Argitaratzaileak: Euskaltzaindia, Elkarlanean, Elhuyar, 2012 Orrialde kopurua: 864 ISBN: 978-84-9027-023-3 Ezaugarriak: Hiztegi honetan Euskaltzaindiak Hiztegi Batua osatu du, bai definizioz bai erabilera-adibidez. Hiztegi Batuko lehen 20.000 hitzak dauzka, beren definizio, kategoria gramatikal, espezialitate-, erregistro- eta euskalki-markekin, aditz-erregimenekin, eta benetako erabileratik jasotako adibideekin. 2000. urtean argitaratu zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batua. Hogei bat mila hitzeko hitz zerrenda zen, hitz horien ortografia batua adierazten zuena batez ere. Euskaltzaindiaren Hiztegi honetan Hiztegi Batuan azaltzen ziren 20.000 hitzak adierez, definizioz eta adibidez hornitu ditu Euskaltzaindiak. Harrezkero Hiztegi Batua haziz joan da, eta dagoeneko 36.000 sarrera ditu —hau da, 16.000 hitz berri— azken kaleratu den argitaraldian. Hitz berri horiek ez dira Euskaltzaindiaren Hiztegiaren lehen bertsio honetan sartzen: Euskaltzaindia dagoeneko prestatzen ari den hurrengo bertsioan sartuko dira. Hiztegi elebakar batek bi eginkizun ditu: batetik, hitzek zer esan nahi duten argitzea, hau da, hitzen esanahia zehaztea; bestetik, hitz horiek nola erabiltzen diren azaltzea edo zer joskeratan ager daitezkeen adieraztea. Hiztegi honetan hitzaren definizioez gain, hitz hori ager daitekeen testuinguruak jaso dira. Definizioak finkatzeko, kontuan izan dira azken urteetan argitaratu diren euskal hiztegi elebakarrek, bereziki Euskal Hiztegiak, Lur Entziklopediaren Hiztegiak eta Elhuyar Hiztegi Modernoak, erakusten duten batasun nabaria definizioen eite eta tankerari dagokionez. Adibideei dagokienez, Orotariko Euskal Hiztegiako adibidetegia eta egungo euskararen corpusak erabili dira batez ere.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.