Aipamena. Nafarroaren Konkistaren ondorioak - Consecuencias de la Conquista de Navarra
Egileak: Hainbat Argitaletxea: Txertoa, 2012 Orrialde kopurua: 344 ISBN: 978-84-7148-534-2 Ezaugarriak: Gaztelako tropek Nafarroa konkistatu zuteneko bosgarren mendeurrena izan dela eta, 2012ko irailaren 7a eta 16a bitartean, Euskal Herriko Historialarien III. Biltzarra egin zen Arrasaten, Leitzan, Agoitzen eta Iruñean. Erresumaren inbasio eta okupazio hark politikan, hizkuntzan eta alor guztiguztietan izan zituen ondorioei buruzko txostenak eta komunikazioak aurkeztu zituzten puntako hogei aditu inguruk. Horien artean ziren Jean Louis Davant, Koldo Zuazo, Luis Maria Martinez Garate, Floren Aoiz, Pello Guerra, Jon Oria, Jose Luis Orella Unzue, Mikel Sorauren, Estibaliz Gonzalez Dios, Lourdes Soria Sese eta Joseba Asiron. Liburu honen bidez, txosten eta komunikazio haiek Nafarroaren historian interesa izan dezakeen edozeinen esku geratzen dira. Betiere jatorrizko hizkuntzan, hau da, euskaraz aurkeztutakoak euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztutakoak gaztelaniaz. Alabaina, euskarazkoek sarreratxo bat dute gaztelaniaz eta gaztelaniazkoek, berriz, euskaraz. III. Biltzarra eta haren lekuko den liburu hau 2010ean eta 2011n, Vianan eta Oñatin hurrenez hurren, Nabarraldek antolatu zituen biltzarren lana burutzera datoz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.