Egileak: Hainbat Argitaletxea: Ibaizabal, 2011 Orrialde kopurua: 168 ISBN: 978-84-8394-552-0 Ezaugarriak: Zoharra (Distira) XIII. mendeko idazki judu distiragarria da, arameeraz idatzia, zenbait liburukiz osatua. Atal interesgarrienen antologia eskaintzen dugu hemen. Kabala, judaismoko korronte mistiko nagusiaren testu fundatzailea da Zoharra. Ez da, beraz, literatura erraza; dena hizkera sinbolikoan adierazten da, eta inoiz nahasgarri gerta daiteke. Baina zinez merezi du gogoetaren sakonean murgiltzea eta hariari jarraitzea: Jainkoa, kosmosa, gizakia. Jainkoa barrendu ezinezko misterio gisa ulertzen du; kosmosa eta bertako errealitate desberdin guztiak hamar emanazio edo Sefirot-en bidez sortu ziren, mailaka; giza espiritua jainkozko argiarekin nahiz ilunarekin harremanetan dago. Literatura liluragarria da. Azken urteetan, bestalde, berarekiko interesa handituz joan da, bai tradizio mistiko hasidarretik datozen judu ortodoxoen artean eta bai Aro Berria deritzanaren eraginez espiritualtasun berri baten bila dabiltzan juduen artean.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.