655 Zenbakia 2013-01-23 / 2013-01-30

Efemerideak

Efemeridea. 1930eko urtarrilaren 29an Martin Landerretche hil zen Ezpeletan



Martin Landerretche.

Nafarroa Beheko idazlea (Buzunaritze-Sarrasketa, 1869-Ezpeleta, 1930). Larresoro eta Baionako apaizgaitegietan ikasketak egin ondoren egin zen apaiz, 1869. urtean. Euskaltzaleen Biltzarra elkartea sortu zuen beste batzuekin batera eta aipatu elkarteko idazkaria izan zen. Joannateguy beneditarrak Fedearen Hedameneko Urtecaria (Les annales de la propagation de la Foi boletinaren itzulpena) utzi zuenean Landerretcheri eskatu zitzaion lanarekin aurrera egin zezan 1891. urtean. Aphurka zahar eta berri ahurtara bat eskuararen alde eskuizkribua argitaratu zuen 1905ean. Euskaltzaindia osatu zenean (1919) Lapurdiko ordezkaria izan zen.

[+] Informazio gehiago