Egilea: Dejabu Panpin Laborategia Argitaletxea: Artezblai, 2012 Ezaugarriak: Dejabu Panpin Laborategia 2001ean sortu zuten Ainara Gurrutxagak eta Urko Redondok, batez ere txotxongiloen munduak erakarrita. 2005ean ikasketetan sakontzeko helburuarekin Londonera joan ziren. Itzulita konpainiak “Gizona ez da txoria” (2009) sortu zuen, ondoren hainbat sari jaso zuen ikuskizuna —horien artean Bilbon, Pragan eta Serbian—. “Azken portua” (2010), Artedrama eta LPTPekin elkarlanean sortutako “Errautsak” (2010) eta “Gure bide galduak” (2011) antzezlanak heldu ziren ondoren. Azken bi hauek Donostia Antzerki Saria eskuratu dute, 2011 eta 2012an, hurrenez hurren. Konpainiak ohikoa duen moduan “Gure bide galduak” kolektiboki sortu zuen, batez ere antzezleen espresibitatea, objektuen tratamendua eta zuzeneko musika oinarri hartuta. Antzezlanak kritika bikainak jasotzeaz gain, ikusleen erantzun eta harrera beroa izan du.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.