65 Zenbakia 2000-02-04 / 2000-02-11

Elkarrizketa

Ramón Zallo: "Oparotasun komunikatiborantz goaz, baina baita gero eta handiagoa den desberdintasun komunikatiborantz ere"

AGIRRE, María

Elkarrizketa: Ramón Zallo Ramón Zallo, Ikus entzunezko Komunikazioetako Katedraduna "Oparotasun komunikatiborantz goaz, baina baita gero eta handiagoa den desberdintasun komunikatiborantz ere" * Maria Agirre Ramón Zallok dioen bezala, komunikabideen boom baten baitan bizi gara. Gaur egun aniztasuna gero eta handiagoa da, baina etorkizun hurbilean hainbeste kanal izango ditugu, bakoitzak bere programazio menua diseinatu ahal izango duela. Ramón Zallo, EHUko Ikus entzunezko Komunikazioetako irakaslea eta EITBko Administrazio Kontseiluko lau ordezkari sozialetako bat dugu. Berak aurreratu dizkigu, komunikazioak gure herrialdean izango dituen eraldaketei buruzko hipotesi batzuk. Zer dela eta dauzkagu hainbeste telebista kanal, eta gero eta gehiago gainera? Aldaketa teknologiko, produktibo eta sozialek, hainbat eta hainbat kanal jasotzeko aukera ahalbidetu dute. Telekomunikazioetako sarea handitzen ari gara, eta horrek sustapena dakar berekin, zeren eta satelite, kable bidezko sare mota guztiak kobretik hasi eta zuntz optikora bitartekoak , uhin hertziar eta lur uhinen digitalizazioari esker, kanalak esponentzialki gehiagotzen ari dira. Badira beste faktore batzuk ere: konplexutasun soziala, komunikabideak etxean bertan edukitzearen eskari soziala, deserregelamentazioa, globalizazioa eta haziz doan ekoizpen informatibo eta komunikatiboa. Komunikabideen digitalizazioa al da prozesu hori bultzatzen duena? Gaur egun telebistak gehienbat uhin hertziarrak erabiltzen ditu transmisiorako, eta tresnei dagokienez kable eta satelitea ere bai. Gutxi barru, digitalizatu egingo da uhin hertziarra (lur uhin digitala) behar tekniko eta legearen aginduak direla eta; orduan, erabiltzaileari kanal gehiago bideratu ahal izango zaizkio (1x4) euskarri beretik, eta erabiltzaile honek bere hargailua digitalizatua izango du edo ez. Gainera, kontuan hartu beharrekoa da satelite digitaleko sistemetara eta kablera jo ahal izateko aukera (CSD eta Vía Digital). Kableak gaur egun kobre, koaxialeta zuntz optikoa konbinatzen ditu. Operadore guztien ekoizpena ere digitalizatu egingo da. Hasiera batean oso inbertsio garestia izango baldin bada ere, digitalizazioak abantailak ekarriko ditu berekin, eta lan prozesua sinplifikatu egingo da: errazagoa izango da irudia, soinua eta testua bateratu eta konbinatzea, eta, batez ere, sarrera modu eta une desberdinetan berrerabili eta paketatzea; horrela, erabiltzailea programazioaren tiraniatik salbu egongo da, hein batean behintzat. Orain artean, ez bazenuen programa zehatz bat zegokion unean grabatzen, galdu egiten zenuen, baina denborarekin, banda zabaleko sareei eta On Demand bideoari esker, irudien bankuetara jotzeko aukera egongo da. Gauza bera irratiari dagokionez; Internet bidez entzun daiteke. Etorkizunean, irratirako DABarekin (irrati digitala) bakoitzak nahi duena entzun ahal izango du saio jakin bat, soinu apartaz gainera. Digitalizazioarekin asko hobetuko omen da irudien kalitatea. Hiru digitalizazioak ematerakoan, hau da, ekoizpenekoa, transmisiokoa eta hartzekoa telebista analogikoaren ordez digitala ipinitakoan irudien kalitatea zineko irudien antzekoa izango da. Era berean, gaur egun zinean erabiltzen den teknologia nahiko zaharra da, eta denborarekin, bereizmen digitala hobetuko den heinean, askoz ere merkeagoa izango da zinea ekoiztea. Grabaketa eta ediziorako telebistako eredua sartu ondoren, ikusiko dugu onerako edo txarrerako den, baina hala ere, funtsezkoena talentu sortzaileak egotea da. Ez denez beharrezkoa izango kopiak egin eta zintetara pasatzea, banaketan aurreztu egingo da eta aldibereko programazioa bultzatuko du. Horrela, puntu batetik leku desberdin batzuetako pantailetara pelikula bat igorri ahal izango da sare bidez, eta ondorioz, mundu guztian batera egin ahal izango dira estreinaldiak. Horixe izango litzateke komunikazioen konbergentzia, ezta? Bai. Konbergentziaren zati bat da. Telebista, irratia eta zinea telekomunikazioarekin, Internetekin, informatikarekin eta elektronikarekinbatzean sortzen den munduan teknologia bera gurutzatu eta ugaldu egiten da, eta erabilera eta sarrera asko ematen ditu. Aldaketa nagusiak banda zabaleko sareak hazi ahala etorriko dira, hauen bidez egiten baitira irudien eta informazio konplexuan "bidaia" azkarrak. Sareen konbinaketaren, ekoizleen proliferazioaren, eta erabiltzaileek zerbitzu globalen paketeekiko daukaten interesaren ondorioz, euskarri desberdinen bidez ehundaka kanaletan sartu ahal izango da: telefonia mugikorraren bidez datu baseetara eta posta elektronikora jo ahal izango da; telefonia, telebista eta kable bidezko Interneteko mixa izango da; telebista eta filmak ordenadorez ikusi ahal izango dira; datuak telebistan… Baina arazo bat dago, konbergentzia teknologikoaren bidez enpresak ekonomikoki kontzentratzen ari direla, horrela arlo eta sektore guztietan aritzeko, eta hau arazo larria da komunikazio plural eta demokratikorako. Telebista ikusteko aukera ugari izango ditugula dirudi. Telebistei kablea, satelite bidezko konpresioa eta lur bidezko digitala gehituz, ordaintzeko prest dagoenak 100 kanal inguru izango ditu eskura 8 urte barru. Baina zertarako behar ditu hainbeste, 10 edo 15 besterik ez baditu erabiliko? Soberan izango ditu gainerakoak. Denborarekin, bakoitzak bere ohiko programen menua egingo du, urrutirako mandoaren bidez nabigatuz gaika hautatuz. Aniztasuna ez da hainbestekoa izango, zeren eta telebista kanal gehiago egon arren, ez da ekoizpen berri gehiago izango, ezta intereseko emankizun edo kalitatezko fizkioaren stock gehiago ere. Izugarrizko aldea dago ekoizpen orduen eta mundu guztiko emanaldien orduen artean. Irriki handia izango da kalitatezko saioak edo esklusiboak (emankizunak, estreinuzko filmak…) ikusteko; alegia, askoz ederragoak direla azpiegiturak, gure irudimena eta ikus entzunezko ekoizpen bat egiteko gaitasuna baino. Garestia da ikus entzunezko ekoizpenak egitea, baina zenbait arlotan merkatzen ari da. Ikusten den bezala, arazo nagusia da zer doan sareetan zehar, norkegina den eta norentzat, baina, edonola ere, lan handia emango dio ikus entzunezko industriari, eta indar handia hartuko du. Bizigarria izan da 1999an espainiar estatuan Mugarik gabeko Telebistaren araudia, zeren eta gaikako telebista generalista ez lokaletan, ordainbidezkoak izan edo ez izan, derrigorrezkoa da saioen %51 obra europarrei erreserbatzea, sarreren %5a film eta telemovie europarrei aplikatzea, aipatutako %51 horren %50a estatu espainiarreko hizkuntzaren batean egindako ekoizpenei erreserbatzea, ekoizpen independientean inbertitzea… Gaikako kanalei egin diezu aipu. Zer da eskainiko digutena? Duela hamar urtera arte, nahiko eskasa zen zerbitzu publikoko telebista generalista kanal batetik hirura bitartean , baina oso kalitate onekoa: ekoizpenak ongi pentsatuta zeuden eta oso eduki zehatza zeukaten. Telebista pribatuak sortu zirenean barietatea etorri zen, baina ez aniztasuna, eta jaitsi egin zen kalitatea; izan ere, telebista publikoak, lehiaketa ikusita, pribatuen saio berberak ekoizten hasi ziren ikusleak lortzeko. Hasiera batean, gaikako telebistekin saioen eskaintza ugaritu eta kostuak murriztu egingo direla itxaro da, merkatua mundu mailakoa izango baita, baina ez dago oso garbi nolakoa izango den bere kalitatea. Erabiltzaile asko ordaintzeko prest dago, bi arrazoigatik: kantitatea edo/eta kalitatea. Baina gaikako 100 300 kanal espezializatuen eskaintza gehiena betegarri, nahasgarri eta birremanaldiz osatuko da, alegia, saio berberak ahalik eta modu desberdin gehienetan paketatuko direla. Zein arazo sortuko ditu komunikazioen oparotasun honek? Teknologiaren eta aukera pertsonalaren ikuspegitik, argi dago zeintzuk izango diren abantailak, aukerak asko ugaritzen direlako. Arazoak alderdi sozialean sortuko dira, eta, lehen esan bezala, edukietan ere bai. Litekeena da biztanle asko eta asko ez egokitzea teknologiarik elkarreragileenetara, bilaketak eta autoprogramazioa barnebiltzen dituen horretara. Agian telebistari leial zaion sektore zabal honekesparru komunikatibo guztia erabiltzen dutenekiko modu desberdin batean biziko du mundu kontzeptual eta kulturala. Eta bada telebista generalistak hurrengo hamarkadan nagusi izaten jarraituko duela azaltzen duen beste arrazoi bat ere: telebista sistemak gehiago inbertitzen duela ikusle gehien izaten diren orduetako saioetan. Baina behera egingo du, dena den. Eta Interneti dagokionez? Mendebaldeko gizarteetako belaunaldia aldatu arte, gehiengoak ez du inolako harremanik izango Internetekin, eta ondorioz bi talde sozial ari dira sortzen, hein batean errenta mailei lotuta daudenak: alde batetik, informazioan aberatsa den taldea dago, ordaintzeko adina daukana eta aldaketetara egokitzeko gai dena klase ertainetako protagonistak izan ohi dira normalean ; bestetik, lehenagoko komunikazio sistema eta baloreetan errotuta gelditzen dena dago. Bi mundu kultural sor daitezke hor, batak bestearekiko hegemonia edukiz, eta barne komunikazio arazoak izan ditzakete. Orain arte, gu guztioi zuzendutako "informazio edukiontzi" bat egon da, nahiz eta zati asko erabili ere ez diren egin. Informazio horretara oinarrizko sistema ireki eta ia aski baten bidez jo zitekeen, publiko nahiz pribatua, irratiz, telebistaz eta prentsaz, eta ia gauza bera jasotzen genuen. Bakoitzak bere intereseko gaiak aukeratzen zituen eta, bere trebakuntzaren arabera, sistema berrien bidez dekodetu. Orain ekoizpena eta komunikazioa pertsonalizatu egin dira eta talde zehatz batzuei bideratzen zaie, eta, ondorioz, azpitalde sozialak sortzen ari dira, interesatzen zaizkien gaien arabera. Horrela, elkarte, herri edo nazio baten eta iritzi publikoaren oinarriak galtzeko arriskua dago. Batasun horrek, berdin pentsatzen ez duen arren, gauza berdinei buruz pentsatzen du. Guztia ordaindu egin behar izango da? Zerbitzu publikoak eta iragarkien merkatua edo babesleak dauden neurrian, ez. Baina berrikuntzara, esklusibara nahiz informazio bitxi edo onera jotzeko aukera, bakoitzaren ahalmen ekonomikoaren araberakoa izangoda. Ez dugu ahaztu behar satelite digital edo kablez datorrena ordaindu egin dela, eta telebista publikoek moduren batean edo bestean parte hartu beharko dute zerbitzu pribatu horretan; besterik ez bada, kalitatezko saioak nahiz zerbitzu publikokoak eskainiz. Hau da, askoz ere gauza gehiago eskainiko dizkigute, sartzeko aukera gehiago izango ditugu, baina, hori bai, erosteko gaitasun ekonomikoa baldin badaukagu, eta hori guztia jasotzeko adina oinarri kultural. Interneti buruz esango nuke, sare bidezko informazio esklusiboa estrategikoagoa ordaintzeko gai direnentzat izango dela. Hortik segmentazio soziala erator liteke enpresa, erakunde, unibertsitate eta pertsonen artean, komunikazioaren arloan. Mundu mailan, herrialde batzuk are aberatsagoak izango dira informazioari dagokionez, eta besteak alderantziz. Fluxuak ez doaz dagoen lekutik ez dagoenera, baizik eta dagoenetik dagoenera, azken hauek gehiago eduki dezaten. Aberastasunarekin gertatzen den bezala, atzeraelikatu egiten da; ez daukanaren kontu bizi da, eta zenbaitetan, gainera, baztertu ere egiten du. Beraz, ez goaz berdintasun komunikatiboko gizarterantz, alderantzizkora baizik. Oparotasun komunikatiborantz goaz, baina baita gero eta handiagoa den desberdintasun komunikatiborantz ere. Sektore batzuek teknologia, ezagutza eta jakinduariaren kontrola beren esku izango dute, eta besteak merkatuan eros dezaketenaren menpe egongo dira. Horrek mundu arriskutsu batera garamatza. AOL Time Warner, Microsoft, TCI, Vodafone… eta beste hamar talde mundu mailan komunikaziora jotzeko gako batzuk kontrolatzen ari dira. Sektorearteko komunikazioarekin eta informazioaren teknologiekin erlazionatuta dagoen guztian sartuta daude: telekomunikazioetan, informatikan, telebista eta kablezko sareetan, sateliteen kudeaketan, Interneten, zine eta musika saioen stock etan… Talde hauek enpresako barne konbergentziara eraman dute konbergentzia teknologikoa, eta ondorioz, talde gutxi batzuek, ezaugarri anglosaxoniar eta bereziki amerikarrakdituztenek, datu base, informazio, saioak etab. izango dituzte, eta guk erosi egin beharko dizkiegu. Hori guztia sekulako erronka izango da geurea bezalako komunitate txiki batentzat. Hain zuzen ere. Oso erronka konplexua daukagu aurrean, baina ederra. Hala eta guztiz ere, globalizazioarekin batera, lokalizazioa eta deszentralizazioa ere ematen ari dira, nahiz eta ez neurri berean, eta hori da daukagun abantaila: gertukoa ezagutzen dugula eta globalean sar gaitezkeela. Tresna teknologikoei harrera egiteko prestatu beharra daukagu, bestela erosle hutsak besterik ez gara izango. Geurea izango den sistema komunikatibo bat behar dugu, sarean interesatzen zaiguna bilatzeko behar adina indar izan dezagun, eta barrura eta hein batean kanpora ere eskaintzeko. Horrela, partzialki buruaskiak izango gara pixkanaka zehazten joango garen alderdietan, hala nola informazioan, geure iritzi publikoan, fikzioren bat egiteko gaitasunean, genero guztietako ekoizpenetan, gure memoria historikoko datu baseetan, ia arlo guztietan baina bereziki geureenak direnetan interpretazio propio bat sortzen ahaleginduz, guk geuk eta besteek onartu eta ulertzeko modukoa… Alegia, komunikazioa ez dugu jaso bakarrik egin behar; apustu teknologikoa egin behar da, eta edukien aldetik ere bai. Komunitate bat izanik, nahiko informazio, ideia eta irudi sortu behar ditugu, ez daitezen besteak izan gure bizitza eta historiari buruz idatziko dutenak. Telekomunikazio, teknologia eta ikus entzunezko enpresa txikien barneko sareak sortzeari ekin behar diogu, eta alderdi komunikatibotik ehun trinko bat sortu. Zein bide hartu beharko luke EITBk? EITB bere proiektu estrategikoa birdefinitzen ari da. Bi gauza egin ditzake: bere antolaketa, teknologia eta inbertsioa hobetzearren besterik gabe barne egokitzapen bat egin, edota norgehiagokaren munduan zein funtzio daukan ongi pentsatu eta zerbitzu publiko kontzeptua birdefinitu. EITBk testuinguru berrira egokitzeko moduan begiratu behar dio etorkizunari, eta arlo kultural,politiko eta erabakigarrian euskal berezitasunean sakondu. Hortik abiatuta pentsatu behar du barne egokitzapenei buruz, eta ez bestela. EITBk soilik teknika eta kudeaketaren arloko egokitzapenak egitearen arriskua dago, testuinguruaz gehiegi hausnartu gabe; dena den, mugatuta egongo da Entea Sortzeko Legea aldatzen ez den bitartean. Oraingoz Legearekin bateragarriak diren aldaketak egin ditzake, aplikatu eta garatu egiten dutenak, eta legegileari Legebiltzarrean berrikusteke dauden gaiak iradoki diezazkioke. Kontua da, gaur egungo komunikazio sistema ez dela EITB sortu zenekoa bezalakoa. Hainbeste lehiakide egonik, bakoitzak bere lekua aurkitu beharra dauka. Oinarrizko irizpide gisa, esan daiteke ez dela ikusleak lortzeko borrokatu behar, baizik eta legitimitatearen, nortasunaren, partikulartasunaren, euskal telebista sistemaren kalitatearen alde. Eta, era berean, EITBk ez luke telebista operadore izatearekin konformatu beharko; Interneten munduan sartu behar du, eta kable eta satelite sare batzuetarako hornitzailea izan. Euskal komunikazio sistemaren animatzailea izan behar du, bera baita hobekien lekutua dagoena. Sistema digitala medio, ETBk kanal gehiago izango ditu. Zertara bideratuko lirateke? Kanalen eskaintzari dagokionez, ETBk funtsezko bi saio dauzka (ETB 1 eta ETB 2), bi satelite bidez, batik bat errepikapen paketatuen bidez (ETB Sat satelite digitaleko operadore pribatuentzat, eta ETB América diaspora rako, nahiz eta oraindik ez den EEBBetako Mendebaldeko Kostaldera heltzen, baina laster iritsiko da ziur aski), eta bi Euskaltel entzat (Superbat eta Promo Kanal txiki bat, ETB promozionatzeko). Ikusten denez, hirugarrenei bideratutako bi kanal besterik ez ditugu kanal propio eta autonomo gisa. 2008rako digitalizatzean, irudien konpresioaren bidez, kanal bakoitzetik 1x4 saio iragan ahal izango dira batzuek diotenez, 1x5 , eta ordurako 8 10 bat saio izango dira barrurako nahiz kanporako. Aukera horiekin zer egin pentsatzea erronka kulturala da, kontuan hartubehar delako erabiltzaile gisa ehundaka informazio eta irudi iturri erabili ahal izango ditugula. Dauden bostekin batera (1, 2, Sat, América eta Superbat), nire ustez eta eztabaida pizteko diot hau "albiste hutsezko" kanal elebidun bat beharko genuke (all news modukoa), iritzi publikoa trebatzeko. Eta euskarazko kultur programazio bat ere beharko litzatekeela iruditzen zait, stock historikoa eta gaurkotasuna duten berrien saioak erabiliz. América kanala Europa/América bihurtu beharko litzateke, onena aukeratuz, eta horrela eginkizun bikoitza beteko luke: kanpora zer garen azaldu, eta diasporako euskal erkidegoarekin harremanak sortu. Entitate publiko/pribatu misto lokal edo eskualdetarretarako kanal askagarri lurraldetar eta lokal bat ere era liteke; Grupo Correo taldearekin nahiko lehia gogorra egongo litzateke. Eta erabat kiroletakoa litzatekeen kanal bat ere sor liteke. Hori guztia egitea ez da garestiegia; garesti direnak ETB 1 eta ETB 2 dira. Ongi legoke baliabide berberak gauza gehiagotarako erabiltzea, beste modu batean bideratzea, formato merkeko saio berriak sortzea, eta zenbait kanal eta saiotan ente pribatu, publiko eta fundazionalekin batera inbertitzea. Eta zein izango litzateke Euskaltelen egitekoa? Oraingoz ez dago argi. Kable bidezko operadore pribatu bat da denborarekin lur edo/eta satelitezko digitala ere izango da , erantzukizun publiko batzuk dituena, eta diru erdipubliko asko dago bertan. Euskaltelek oraingoz ez dauka telebistarako proiektu komunikatibo zehatzik; pribatu batek edukiko lukeen funtzio soziokultural eta entretenimendukorik ez dauka. Argi dago bere inbertsioa errentagarri bihurtu beharko duela, eta bere programazioan ordainbidezko telebista erakargarri baten ezaugarriak eta telebista euskaldun batenak uztartu beharko dituela. Zerbitzu publikoko funtzio gutxi batzuk ere edukiko ditu (euskarazko saio lokalak), eta hauek legez zehaztu beharko lirateke. Eta saio batzuk beharko ditu. Oraingoz operadore arrunt bat da; kableaketakaurrera eta programazioko kalitateak gora egin ahala joango da zabaltzen. Egun ez du ezer ekoizten, eta ez dago ikus entzunezko ekoizpenen sustapenean sartuta. Dezente programazio erosi dio orain artean Sogecable ri. Nolanahi ere, egia balitz TeleBizkaian parte hartzen duela (%10), eta TeleDonosti gutxiengo batean Diario Vasco ri atxikita zein Canal Gasteiz en sartzeko balizko interesa daukala, orduan ez litzateke operadore soil bat izango. Aitzitik, programatzaile lokala izateko asmoa daukala adieraziko luke dela kablez, dela eter bidez , eta ez duela eremu lokala Grupo Correoren (Tele 5, TeleDonosti, Zarautz Cable, Bilbovision) esku utzi nahi. Argazkiak: Maria Agirre Euskonews & Media 65.zbk (2000 / 2 / 4 11) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria