Elkarrizketa: Adolfo Ribeiro Lima Adolfo Ribeiro Lima, nazioarteko ICCAT erakundeko idazkari orokor exekutiboa "Atun Atlantiarra Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordearen helburu nagusia arrantzu arduratsua mantentzea da" * Xabier Goirigoltzarri, AZTIko zuzendari gerentea Adolfo Ribeiro Lima doktorea, nazioarteko ICCAT (Atun Atlantiarra Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordea) organismoko idazkari orokor exekutiboa da, eta 28 estatu ordezkatzen ditu. Aipatzekoa da, besteak beste, AZORESko Nekazaritza eta Arrantza sailburua izana dela. Adolfo Ribeiro Lima jauna, ICCATeko (Atun Atlantiarra Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordea) idazkari orokor exekutiboa zaitugu. Zenbat eta zeintzuk dira ordezkatzen dituzun estatuak? Atun Atlantiarra Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordean 28 Alderdi Kontratatzaile daude: Angola, Brasil, Cabo Verde, Kanada, Europar Batasuna, Txinako Errepublika Popularra, Korea, Bolikosta, Kroazia, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Gabon, Ghana, Ginea Conakri, Ginea Ekuatoriala, Japonia, Libia, Maroko, Namibia, Panama, Erresuma Batua, Errusia, Säo Tome eta Printze, Hegoafrika, Tunisia, Trinidad eta Tobago, Uruguay eta Venezuela. Frantziak eta Erresuma Batuak Erromako Tratatuaren pean ez dauden itsasoz bestaldeko beren lurraldeen izenean hartzen dute parte. Zein espezie dira Nazioarteko Organismo honek babestu nahi dituenak? Lanpo sabelmarraduna, atun hegatz horia, moja, hegalaburra, hegaluzea, ezpatarraina eta antzeko espeziak dira ICCATek babestu nahi dituen espezie nagusiak. ICCAT organismoa Atlantikoko tunidoen populazioak ebaluatzeaz arduratzen da, modu sostengarri batean ahalik eta ustiapen maila handiena mantendu ahal izateko. Brasilen urteroko osoko bilkura egin berri duzue; zeintzuk izan dira eman dituzuen aholku garrantzitsuenak? 1999ko azaroan Brasilen egindako bileran 13 Gomendio eta Ebazpen erabaki genituen. Honakoak azpimarratuko nituzke: GOMENDIOAK: 1 Arrainen konzentrazioen gailuei guneetarako/denboraldietarako debekaldiak ezartzeariburuzkoa (DCPak). 2 Iparraldeko Hegaluzea ordenatzeko balizko neurriei buruzkoa. 3 Ipar Atlantikoko Ezpatarraina berreskuratzeko programa bat ezartzeari buruzkoa. EBAZPENAK: 1 Ipar eta Hego Atlantikoko Ezpatarrainerako denboraldietarako/guneetarako balizko debekaldiak ezartzeari buruzkoa, eta Ezpatarrain txikiaren harrapaketa eta arrantzuagatiko hilkortasuna murriztearren arteetan aldaketak egiteari buruzkoa. 2 ICCATen ordenazio eta kontserbazio neurrien eraginkortasuna lermatzen duten ekintzak eragoztearren, ikuskera berrien beharrari buruzkoa. 3 Hitzarmenaren Eremuan nahiz beste eremu batzuetan arautu eta komunikatu gabeko arrantzu ilegalen aurkako ekintza gehiago egin daitezela eskatzeari buruzkoa. Zenbaterainoko sakontasuna daukan ikusteko, hara zein debeku finkatzen dituen, eremu zehatz baterako, Arrainen konzentrazioen gailuei guneetarako/denboraldietarako debekaldiak ezartzeari buruzko Gomendioak (DCPak), urte bateko azaroaren 1etik hurrengo urteko urtarrilaren 31ra bitartean: Debekatuta dago gauza flotatzaileak botatzea. Debekatuta dago objektu artifizialen azpian arrantza egitea. Debekatuta dago objektu naturalen azpian arrantza egitea. Debekatuta dago arrantza itsasuntzi laguntzaileekin egitea. Debekatuta dago itsasora gauza flotatzaile artifizialak botatzea, buiak eduki edo ez. Debekatuta dago gauza flotatzaileetan buiak ezartzea, eta gauzei itsatsitako arrainak untzira itsasteko zain egotea. Debekatuta dago gauza flotatzaileak eremutik at eramatea. Ebidentzia zientifikoak oinarritzat hartuz, kudeaketarako neurri batzuk aholkatu ditu Batzordeak. Zein neurritan betetzen dituzte kide estatuek aholku horiek? Zerk du pisu handiagoa: lan zientifikoak ala baliabideak ustiatzen dituzten enpresek estatuei egiten dieten presioak? Urratu egiten al da objektibitate zientifikoa? Batzordeak Alderdi Kontratatzaileetako zientzialariek aurkeztutako ebidentzietan oinarritu ditu bere aholkuak; hauek dira hain zuzen ere lanaren zamarik astun eta arduratsuenadaukatenak. Azken erabakiak Alderdien arteko hitzarmenetan jasotzen dira, eta horregatik dira bete beharrekoak. Aplikatzeko orduan zenbait arazo sortzen badira ere, argi eta garbi ziurta dezaket Batzordearen baitan adostasunez hartzen diren azken erabakiak hartzeko garrantzi gehiena daukana lan zientifikoa dela. Eta ez dugu ahaztu behar Batzordearen helburu nagusia arrantzu arduratsua mantentzea dela, modu sostengarri batean ahalik eta ustiapen mailarik handiena edukitzeko. Zuk ordezkatzen dituzun herrialdeek interes desberdinak dituzte, eta batzuetan baita aurkajarriak ere; dela xede den arrantzuagatik, dela arrantza egiteko moduengatik, etab. Nola lortzen du Batzordeak interes ekonomiko indartsuak dauzkaten herrialde eta enpresen multzo batean ekitate zientifikoaren oreka mantentzea? Batzordean batzorde zientifiko bat daukagu, Ikerketa eta Estatistiken Batzorde Iraunkorra delakoa(SCRS, ingelesezko inizialetan); arrantzuei dagozkien datuak bildu eta aztertzeaz arduratzen da, eta stock en egoerari buruzko ebaluazioak ere berak egiten ditu. Gisa honetako lan zientifikoetan, mundu osoan berdina den sorta zabal bateko datuak erabilitzen dira; hasi lehorreratzeetako pisuetatik, eta informazio biologikoa jasotzeko laginketetaraino hala nola tailen frekuentziak, oparotasun indizeak, heldutasun sexual egoerak eta baita ingurugiroko datuak ere . Horrela ematen ditu SCRSk biologikoki kontserbazioarekin lotuta dauden kudeaketari buruzko gomendioak, betiere bilakaera zientifikoetan oinarrituz, eta Alderdi Kontratatzaile guztietako adituek jo dezakete horietara. Alderdi guztiak derrigortuta daude kudeaketa neurriak betetzera, bakoitzak bere eskura dauzkan jarraipen neurriak erabiliz. Batzordeak, gainera, bi organo dauzka arauak betetzen ote diren ikusteko (Kontserbazio eta Kudeaketa Neurriak Betetzeko Batzordea, eta Estatistikak eta Kontserbaziorako Arauak Hobetzeko Lantalde Iraunkorra) eta indarrean dauden arauak hobeto bete daitezen gomendioak ere ematen dituzte. Egitura konplexuhoni esker, arazoak sakon eta gardenki aztertzen dira, eta arrantzu bakoitzeko alderdi desberdinak goitik behera aztertu ondoren baino ez dira hartzen erabakiak. Arrantzuntzi hauetarako aurrerakuntza teknologikoei dagokienez, zeintzuk dira herrialderik aurreratuenak? Aurrerapena herrialde batzuren aldetik etorri da, eta horiei esker gaur egun denen eskura dago atun mota desberdinetako arrantzaren teknologia, baina enpresak dira horiek aprobetxatzea erabakitzen dutenak. Nolanahi ere, ikusgarriak dira azken urteotan arrantzuntzietan eta arrantzurako arteetan izan diren aurrerapen teknologikoak, eta, ondorioz, eraginkortasuna gero eta handiagoa da. Zein da tunidoen espeziea ustiatzen duten itsasuntzien egoera? Azkenaldian nahiko modu egonkorrean mantendu da atunen zerrenda mundu mailan. Flotak eskualdatu dira herrialdeen eta ozeanoen artean. Nola ikusten duzu sektore honen etorkizuna espezie hauek ustiatzen dituzten itsasuntzi kopuruaren eta baliabideen aldetik? Txosten zientifikoek aditzera ematen dutenez, kontuz ibili beharra dago zenbait baliabide ustiatzerakoan, hala nola Hegalaburrarekin, Ezpatarrainarekin, Atun mojarekin eta Hegaluzearekin hauek dira hain zuzen ere kezka gehien sortarazten duten espezieak . Oreka gorde behar da baliabide hauen arrantzuaren eta egoeraren artean. Gaur egungo arazoetako bat flotek gehiegi harrapatzen dutela da, inolako zalantzarik gabe. Konplexua da arazoa, eta konponbide praktikoak aurkitzen saiatu beharra dago. Orain artean, orokorrean, lortu dugu oreka hori ICCATeko Hitzarmen Eremuan, baliabideak modu egonkorrean mantentzeko asmoarekin. Etorkizunari dagokionez, apur bat kezkati agertzen naiz, baina zehaztu ditugun bide eta estrategiekin jarraituz gero, ziur nago posible izango dela egonkortasuna mantentzea. Zer gomendatuko zenioke sektoreari, arrantzuntziek modu sostengarri batean ahal eta gehien ustiatzeko? Harrapaketak kontrolatzen dituzten organismo erregionalen gomendioak. Argazkiak: AZTI Euskonews & Media 64.zbk (2000/128/ 2 4) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.