648 Zenbakia 2012-11-28 / 2012-12-05

Euskobooks

Aipamena. Artikoa / Ártica

Egilea: Izaskun Gracia Quintana Argitaletxea: Amargord Ediciones, 2012 Orrialde kopurua: 121 ISBN: 978-84-15398-34-9 Ezaugarriak: Poetak ez dizu errezetarik emango. Nekez luzatuko dizu eskua zeuk egindako zulo beltzetik ateratzeko, nekez eskainiko dizu hats suspertzailerik edo hauts magikorik, etsipenetik irteteko, baina maitasunez eta eskuzabal, argirantz bideratuko zaituzten hitzak mailegatuko dizkizu. Horixe baita Izaskun Graciaren poesia, hitzen sentimenduari eta gogoeten zerizanari argia piztuko dien bulkada indartsua. Eta hitzak gure bizitzaren lurmutur dira.