647 Zenbakia 2012-11-21 / 2012-11-28

Euskobooks

Aipamena. Jacques Anquetil

Egilea: Raul Perez Martinez Argitaletxea: Autoedizioa, 2012 Orrialde kopurua: 112 ISBN: 978-84-615-9835-9 Ezaugarriak: Jacques Anquetil txirrindulari zenaren euskarazko biografia, Raul Perez Martinezek idatzia. Frantziako Tourra bost aldiz irabazten lehena izan zen Anquetil. Txirrindulariaren kirol ibilbideari eta bizitzari buruzko lana da honako hau, baina egilea saiatu da Euskal Herriarekin nolabait lotzen, gurera ekartzen. Izan ere, hemen ere lehiatu zen hainbatetan eta bitxikeria moduan, Euskal Herriko Itzulia izan zen bere azken garaipen handia, 1969an. Bada liburua aurtengo udazkenaren bueltan publikatzeko arrazoi bat: azaroan 25 urte beteko dira Anquetil hil zenetik.