Egileak: Iratxe Lasa, Goizalde Ugarte eta Mikel Gorrotxategi Argitaratzaileak: Leioako Udala, Euskaltzaindia, 2012 Orrialde kopurua: 284 ISBN: 978-84-95438-81-2 Ezaugarriak: Liburuan, azken hiru urteetan egin den Leioako toponimia ikerketa-lanaren emaitzak batu eta herritarren esku ipini dira. Iratxe Lasa, Goizalde Ugarte eta Mikel Gorrotxategi ikertzaileek burutu dute lana. Euskaltzaindiak argitaratzen duen “Izenak” bildumaren 2. liburukia da eta Leioako Udalaren eta Akademiaren arteko lankidetzaz kaleratu da. Leioako leku-izenak liburuak udalerriaren izenari buruzko informazio zehatza ematen du hasieran, eta ondoren auzo-, etxe- eta kale-izenen berri eskaintzen du. Leioako etxaldeei -baserriei- arreta berezi eman diete libururen egileek, “toponimian altxorrik handienak eta emankorrak” direlako. XVI. mendeko etxe-izen batzuk bildu dira, eta XVIII. eta XIX. mendeetako baserri zerrendak eskaintzen dira, informazio osagarriarekin: baserriari buruzko datuak (desagertua dagoen, adibidez), izenaren historia, gaur egungo kokapena eta baita argazki ugari ere. Azkenik, “beste leku-izen batzuk” izenburupean, mendien, basoen, erreken eta lur sailen izenen azalpenak bildu dira. Zehatz-mehatz, izen bakoitzari atxiki zaio fitxak ondoko informazioa dakar: izen arautua, ahozkoa, kokapena, sinonimoak, etimologia, izenaren historia eta, ahal denean, argazki zaharra.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.