637 Zenbakia 2012-09-07 / 2012-09-14

Euskobooks

Aipamena. Euskera: 2010,3

Egileak: Hainbat Argitaletxea: Euskaltzaindia, 2011 Orrialde kopurua: 464 ISSN: 0210-1564 Ezaugarriak: Euskera 2010, 55, 3 liburuak Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzen du. Hauek dira gai nagusiak: Xarles Videgain euskaltzainaren sarrera-ekitaldia, Jean Martin Hiribarrenen omenez eta Fernando Artola “Bordari” omentzeko egin ziren jardunaldiak —Azkainen eta Hondarribian, hurrenez hurren—, Atarrabian, Nafarroa Oinez zela eta Euskaltzaindiak egin zuen ageriko bilkura, edota Zarauzko Frantziskotarren 400. urteurrena ospatzeko burutu zena. Jorge Cortes Izalen eta Xabier Leteren omenezko hilberri txostenak ere irakur daitezke. Bestalde, Onomastika arloari dagozkion irizpen batzuk jaso dira liburuan, besteak beste.