Aipamena. Borondatezko morrontzari buruzko mintzaldia
Egilea: Étienne de la Boétie Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011 Orrialde kopurua: 64 ISBN: 978-84-9860-579-2 Ezaugarriak: Jende dohakabe gaixoa, herri burugabea, gaitzean tematurik eta onuraren aurrean itsu zaudeten nazioak! Ondasunik eder eta argienak kentzen uzten duzue muturraren aurrean, zuen soroak suntsitzen, zuen etxeak lapurtzen eta zuen arbasoek utzitako altzariak bipiltzen! Bizi zareten moduan, jada ez da ezer zuena. Badirudi, gainera, zorion handitzat hartzen duzuela zuen ondasunen erdia kentzea, familiaren erdia, bizitzaren erdia. Eta kalte horiek guztiak, zoritxar horiek guztiak, hondamendi hori guztia, ez datozkizue etsaiengandik, baizik eta etsai bakar batengandik, izatea zeuok eman diozuen harengandik; eta haren alde zoazte adoretsu gerrara, eta haren ospearen alde zuen bizia eskaintzeko ere prest zaudete. Baina gizandi horrek ez du bi begi besterik, bi esku besterik, gorputz bat besterik, hots, gure hirietako ezin konta ahala biztanle horietako edozeinek daukana baino gehiagorik ez. Eta, areago, zuek ematen dizkiozue bitartekoak suntsi zaitzaten; bestela, nondik ateratzen ditu ba zelatatzen zaituzteten begiak, zuen artetik ez bada? Nola dauzka ba hainbeste esku zuek jotzeko, zuek zeuok emanak ez badira? Zuen hiriak hankapean hartzen dituzten oinak ez al dira ba zuenak zeuonak? Ba al da ba zuen gaineko botererik, zuena zeuona ez denik? Nola ausartuko litzateke hura zuei eraso egitera, zuekin ados jarrita ez balitz? Zer gaitz egingo lizueke lapurretan datorkizuen lapurraren sarbide ez bazinete, hiltzen zaituzten hiltzailearen laguntzaile ez bazinete, zeuon buruaren azpisuge ez bazinete?
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.